KLIKmetroak: Kilometroetako zirkuitu birtualak martxan darrai

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

KLIKmetroak: Kilometroetako zirkuitu birtualak martxan darrai

Zazpigarren urtez jarraian martxan da KLIKmetroak ekimena. Ekimen honen helburua aurtengo zirkuitu birtualari ahalik eta bira gehien ematea da.

Aurreikuspenak beteta amaitu dira Bergarako udalekuak

  Euskara  Bergara

Aurreikuspenak beteta amaitu dira Bergarako udalekuak

Jardun pozik dago uztailaren 3an hasi ziren eta gaur bukatuko diren udaleku irekiekin, orokorrean "oso ondo" joan dira-eta: "Ekintza guztiak burutu dira eta zailtasun guztiei irtenbidea eman diegu; eguraldia lagun izan dugu eta horrek dena errazten du beti".

"Udalak eredu izan behar du hizkuntza eskubideen errespetuan"

  Euskara  Arrasate

"Udalak eredu izan behar du hizkuntza eskubideen errespetuan"

Uztailaren 18an, kiroldegiaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala antolatu zuen Udalak. Bertan, umeentzako urpeko jolas batzuk ere antolatu ziren, eta horretarako aukeratutako enpresak gaztelera hutsean jardun zuen ekintzan parte hartu zuten haurrekin. Gertatutakoa salatzeko oharra helarazi du AED elkarteak.

Imanol Larrea: "Kezkatzekoa da euskararen erabilerak adin tarte guztietan egin izana behera"

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale Neurketaren emaitzak eman ditu jakitera. Euskal Herrian, euskararen erabilera %12,6 da, 2006an baino puntu bat gutxiago. Klusterrek zuzendari Imanol Larreak aztertu ditu datuak.

Berbaz berba Elgeta euskaldunago baterantz

  Euskara  Elgeta

Berbaz berba Elgeta euskaldunago baterantz

Elgetan berbetan mintzalagun taldearen azken sei hilabeteko txostena egin dute, eta taldearen dinamikaz balorazio "positiboa" egin dute. Ohiko saioak egiteaz gain, hainbat ekimen eta irteera burutu dituzte aurten, eta egitasmo berriak ere sortu dira.

Ekipo-lana saridun: Goienaren 'Kulturrizketak' saioa Rikardo Arregi 2017

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Benetako luxua da Goienako lantaldearen parte izatea. Horixe sentitu nuen “Rikardo Arregi 2017” sari-banatze ekitaldian. Saria posible da arrazoi birengatik: bata, sortzaileen eskuzabaltasuna; bestea, ekipoa. Hori guztia eta hori baino ez sari honen oinarrian. Ekipoa osatu dute Iñigo Astiz-ek eta Maite Mutuberriak ere. Horrek eman du emaitza: “kixotenean”. Eduki ona eta aurkezpen ona izan dira […]

Oihane Agirre: "Norentzat ez da pozgarria mimoz egindako lana errekonozitzea?"

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Goiena telebistako zuzendariak zapatuan Rikardo Arregi sariaren banaketaz eta 'Kulturrizketak' saioaz egin du berba.

‘11 lekutan Mintzatu’ lehiaketa hasi da

  Euskara  Debagoiena

‘11 lekutan Mintzatu’ lehiaketa hasi da

Mintzatu aplikazioaren erabilera sustatzeko lehiaketa jarri du martxan Azkue Fundazioak. Hamaika aste iraungo du eta sarean euskararen presentzia areagotzea eta euskaraz hitz egiten diren leku berri gehiago etiketatzea nahi da lehiaketaren bitartez.

'Kulturrizketak' saioari Rikardo Arregi saria

  Euskara  Debagoiena

Goiena Komunikazio Taldeak ekoiztutako Kulturrizketak elkarrizketa saioak jaso du Andoaingo Udalak deitutako Rikardo Arregi kazetaritza saria. Iñigo Astizen eta Maite Mutuberriaren Kixotenean erreportaje bildumak epaimahaiaren sari berezia jaso du; eta Ortzadar gehigarriak eta Eguna egunkariak, aipamen berezia. Sari banaketa ekitaldia zapatuan egin zen Andoaingo Bastero kultur gunean. Oihane Agirre Goiena telebistako zuzendaria Hemen Debagoiena saioan izango da gaur, astelehena. Eguaztenean, saio berezia eskainiko da, 21:30ean hasita.

Oihane Agirre: "Egindako lanaren isla da saria"

  Euskara  Debagoiena

Goiena telebistaren arduradun nagusi Oihane Agirrek orain arte egindako lanaren isla dela Rikardo Arregi saria uste du. Produkzioak lanketa berezia eskatu duela adierazi du, "saioak egoki funtzionatu zezan garrantzitsua zen-eta solaskideak ondo aukeratzea".

XXIX. Rikardo Arregi kazetaritza sari banaketa

  Euskara  Debagoiena

Andoaingo Bastero kulturgunean izan da, gaur, Rikardo Arregi kazetaritza sari banaketa. Goiena Komunikazio Taldeak ekoiztutako Kulturrizketak saioak jaso du sari nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Bingen Zupiria: "Euskararen erabileraren erronkak denok elkarrekin lan egitera gonbidatzen gaitu"

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiria izan da Goienan. Inkesta soziolinguistikoaren datuak, euskarazko hedabideak, Donostia 2016 kultur hiriburutza…

Datorren ikasturtera arte agur esan diote Auzokori

  Euskara  Aretxabaleta

Datorren ikasturtera arte agur esan diote Auzokori

Kanpotik Aretxabaletara bizi izatera etorritako hainbat lagun elkartu dira astero-astero Loramendi elkarteko kideekin euskara ahoan hartuta. Taldeko lanak, jaiak, egun bereziak izan dituzte eta eguaztenean, agur esan zioten elkarri merienda eginda.

Martin Berrizbeitia: "Urkulu inguruko toponimia jasoko duen dokumentala egiten gabiltza"

  Euskara  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Loramendi elkarteak urteko batzar orokorra egin du oraintsu. Horren gainean eta azken hilabeteotan abian jarritako ekimenen berri eman du Martin Berrizbeitiak, Loramendiko teknikariak.

Euskarazko jolasak eta irakurgaiak igerilekuko osagai

  Euskara  Arrasate

Euskarazko jolasak eta irakurgaiak igerilekuko osagai

Txatxilipurdiren 'Freskura!' egitasmoaren seigarren edizioak gaur hasiko du bere bidea, uztailaren 28ra arte. Hilabete osoan, 16:00etatik 20:00etara, igerilekura doazen erabiltzaileei euskarazko eduki interesgarriak eskainiko zaizkie Arrasateko Udaleko euskara sailaren, kiroldegiaren, Goienaren, Irrien Lagunaken, Argiaren, Berriaren, Gaztezuloren eta Aizu! argitalpenaren laguntzari esker.