Antsoategiko biribilguneko hesiak berriz agertu dira hautsita

  Gizartea  Eskoriatza

Antsoategiko biribilguneko hesiak berriz agertu dira hautsita

Eskoriatzako Udalak 2015ean Mugikortasun Plana martxan jarri zuenean, lehenengo fasean izan zen lanetako bat Gaztañadui kalean, Hotela tabernaren parean, biribilgunea jartzea izan zen. Bertan hesia jarri zen, autoeskola aldera, eta ordutik hona, lau aldiz aldatu behar izan dute, hautsita agertu delako; azkenengoz, abuztuaren 18an.

Jolas-parke berria egin dute Apotzaga auzoan

  Gizartea  Eskoriatza

Jolas-parke berria egin dute Apotzaga auzoan

3 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dagoen haur-parkeko lanak abuztuan egin dituzte. Eliza pareko parkea egoera txarrean zegoen, eta, konpondu beharrean, berria jartzea erabaki du Udalak, konponketa lanak garestiagoak zirelako.

Lanpostuen eta Garagartzako plantaren alde borrokan segituko dutela jakinaraziko diete langileek Edesako zuzendaritzari

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Lanpostuen eta Garagartzako plantaren alde borrokan segituko dutela jakinaraziko diete langileek Edesako zuzendaritzari

Gaur, egubakoitza, 09:30ean dute Fagor CNAren gatazkan inplikatutako alde biek oraingo asteko bigarren hitzordua. Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako langileen ordezkariek orduantxe jakinaraziko diote zuzendaritzari eguaztenean erabakitakoa: ez dute onartuko Garagartzako plantaren itxiera eta 167 langileren kaleratzea proposatzen duen bideragarritasun planik. Alegia, enpresak aurkeztutako azken proposamenari ezezkoa emango diote.

Langileek ezezkoa emango diote Edesako zuzendaritzari

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza GAURKOAK

Garagartzako planta zabalik mantentzearen eta enpleguaren alde negoziatzen segituko dute Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastecheko langileek. Bestela esanda, ezezkoa emango diote zuzendaritzak atzo egindako proposamenari. Enpresako zuzendaritzak, berriz, esandakoa bete eta egubakoitzean enplegua suntsitzeko espedientea zabalduz gero, langileen asmoa da espediente horrek negoziatzeko ematen dien hilabete hori baliatzea borrokarekin segitzeko.

11:00etan aztertuko dute langileek Edesaren azken proposamena, batzar itxian eta ezkor

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

11:00etan aztertuko dute langileek Edesaren azken proposamena, batzar itxian eta ezkor

Atzoko ezustekoaren ondoren, Garagartzan elkartuko dira enegarren aldiz Edesako eta Geyser-Gastecheko langileak, enpresako zuzendaritzak aurkeztutako "alternatibaren" aurrean "eman beharreko urratsak erabakitzeko asmoz". Panorama iluna dute, eta marjina txikia erabakia hartzeko, egubakoitzerako erantzuna exijitu du-eta enpresako zuzendaritzak. Gainera, oraindik ez dute abuztuko nominarik kobratu.

167 kaleratze eta Garagartzako planta ixtea proposatu du orain Edesa Industrialek

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

167 kaleratze. Horixe da hiru ordu iraun duen batzarrean Edesa Industrialek egindako proposamena. Labeen ekoizpenerako lerroren bat mantentzeko aukera ere ikusten du, baina ez Garagartzan. Beraz, Garagartzako plantaren itxiera berretsi egin du. Halaber, lanean geratuko liratekeen 160 langileen soldata %10 jaistea ere mahai gaineratu du. Gaur egun, Edesa Industrialen 327 behargin daude.

Errekan Gora jaialdia soul doinuekin agurtu da

  Kultura  Eskoriatza

Kataluniako Virgin Soul taldeak bukaera borobila eman dio aurtengo Errekan Gora jaialdiari. Bartzelonako Lizeo kontserbatorioko ikasle ohiek osatutako taldea da eta bigarren urtez biran izan dira Euskal Herrian.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Wood Strings eta Gatributuk girotu dute gaua Errekan Goran

  Kultura  Debagoiena  Eskoriatza

Eskoriatzan, Hotela jendez bete zen atzo gauean Debagoieneko bi talde hauek bertatik bertara ikusteko. Aretxabaletakoen doinu akustikoekin hasi zen gaua, eta jarraian, Goio Arrietaren eta lagunen bertsioek dantzan jarri zituzten adin guztietako ikusleak. Gaur, zapatua, 19:00etan Kataluniako Virgin Soul taldearen emankizunarekin amaituko da Errekan Gorako 10. edizioa.

Kirol Elkartearen kamiseta mundura zabalduz

  Munduan zehar  Eskoriatza

Kirol Elkartearen kamiseta mundura zabalduz

Eskoriatzako kamisetaz munduan zehar egitasmoa bigarren urtez egin da aurten, iaz izandako arrakastaren ostean. Orain arte 40 argazki inguru bidali dituzte parte-hartzaileek, elkarteko kamisetarekin, munduko hainbat lekutatik.

Bertakoen apustua, eta kataluniarrei keinua

  Kultura  Eskoriatza

Bertakoen apustua, eta kataluniarrei keinua

Abuztuko oporraldia pasata, Atxorrotx Kultura Elkarteko kideek Errekan Gora hamargarren edizioari agur esango diote astebukaera honetarako prestatu dituzten hiru kontzertuekin.

"Alternatibak" aztertuko ditu Edesa Industrialek

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza GAURKOAK

Enpresako zuzendaritzak eguerdiko batzarrean erakutsitako jarrerak eta planteamendu berriak ezustean harrapatu ditu Fagor CNAko langileen ordezkariak: plan industrialaren baitan "alternatibak" aztertu eta aurkeztuko dizkiete datorren asteko martitzenean, orain artekoak atzera botata. Itxaropenerako bidea eman die. 

Jarduera industriala Euskal Herrian mantendu gura du Edesak

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Jarduera industriala Euskal Herrian mantendu gura du Edesak

"Jarduera mantentzea posible egiten duten aukerak" badaudela uste du Edesa Industrialek, baina "logikoki alde guztien ahalegina" beharrezkoa da. "Edesa Industrial SL-k jarduera industriala Euskal Herrian mantendu gura du, eta markaren iraunkortasuna bermatu". Horixe azpimarratu dute enpresatik, langileekin gaur egindako batzarraren harira.

Aretxabaletako Tomatearen astea irailaren 25etik 30era

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza  Leintz Gatzaga GAURKOAK

Aretxabaletako Tomatearen astearen bigarren edizioa antolatu da irailaren azkenengo asterako. Ekintzen artean, Ortuen lehiaketa egingo da; aldez aurretik izena eman beharko da eta Leintz bailarako (Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) ortu guztiek parte hartu ahalko dute.

Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastech-eko langileek ez dituzte 220 kaleratze onartuko

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastech-eko langileek ez dituzte 220 kaleratze onartuko

Horrela iragarri dute LAB sindikatutik, goizean Edesa Industrialeko langileen batzarrean erabakitakoa laburbiltzen. Enpresak proposatutako 220 langileren kaleratzeak ez onartzeaz gainera, CNA Group-ek aurkeztutako plan industriala onartzen ez dutela ere jakinarazi dute gehiengoa duen sindikatutik.

Ederto ospatu dituzte Sanbartolomeak Mazmela auzoan

  Gizartea  Eskoriatza

Zapatuan ospatu zuten San Bartolome eguna Eskoriatzako Mazmela auzoan. Auzo-bazkaria izan zen, eta bazkari ederrarekin gozatzeaz batera, auzokoekin momentu atsegin bat pasatzeko aprobetxatu zuten bertaratutakoek. Iaz antzera, 40 lagun inguru izan ziren bazkarian, eta aurten berrikuntza moduan, Imanol eta Egoitz trikitilariak izan ziren eguna girotzen.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Auzo-bazkaria egingo dute Mazmelako auzotarrek San Bartolome eguna ospatzeko

  Gizartea  Eskoriatza

Auzo-bazkaria egingo dute Mazmelako auzotarrek San Bartolome eguna ospatzeko

Abuztuaren 24ean izan zen San Bartolome eguna ospatzeko Eskoriatzako Mazmela auzoko auzotarrek urteroko auzo-bazkaria egingo dute zapatuan, abuztuaren 26an, Basauria elkartean.

Edesa Industrialeko negoziazioei berriro ekiteko batzarra, martitzenean

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Edesa Industrialeko negoziazioei berriro ekiteko batzarra, martitzenean

Abuztuaren 29an, martitzena, 12:00etan dute hitzordua Edesa Industrialeko langileen eta zuzendaritzaren ordezkariek, etorkizunaren gaineko negoziazioekin segitzeko. Bien bitartean, eta Enplegua Erregulatzeko Espedientea indarrean dutela, Edesako langileek lan barik segitzen dute oraingoz. Uztaileko nomina, hori bai, kobratu dute, bi txandatan kobratu ere.

Mikel Crespo omenduko dute Zumaiako triatloian

  Kirola  Aretxabaleta  Eskoriatza

Mikel Crespo omenduko dute Zumaiako triatloian

Duela bi aste mendian zendutako Antxintxika taldeko Mikel Crespo triatleta gogoan izango dute irailaren 2ko proban. Gipuzkoako Triatloi Federazioak dolumina azaldu nahi izan die Cresporen familiari eta lagunei.

Aretxabaletako bidegorria itxita astelehenetik aurrera

  Gizartea  Aretxabaleta  Debagoiena  Eskoriatza

Aretxabaletako bidegorria itxita astelehenetik aurrera

Abuztuaren 21ean hasiko dituzte Aretxabaleta-Eskoriatza bitarteko bidegorriaren ondoko ezponda egonkortzeko lanak, gerta litezkeen lur jausiak saihesteko. GI-6227 errepidea Eskoriatzako noranzkoan gurutzatzen duen azpiko pasabidearen irteeran egingo dituzte lanok.

Iragarritako asmoei eutsi die CNA Taldeak negoziazioaren lehen batzarrean

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Iragarritako asmoei eutsi die CNA Taldeak negoziazioaren lehen batzarrean

CNA Taldeko zuzendaritzak eta Fagor CNAko langileen ordezkariek enpresaren etorkizunaren gaineko lehen negoziazio bileran (gaur) ez dute aurrerapausorik eman. Enpresak joan den astekoan iragarritakoari eutsi dio, galerak argudiatuz baina bideragarritasun planik aurkezteke. Langileen ordezkariek, berriz, enpresa bideragarria dela berretsi dute, eta informazioa aldarrikatu.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak