Logoa

Eskoriatzako kaleak postuz eta jendez bete ziren zapatuko ferian

 Eskoriatza Sari ugari banatu zituzten ferian: posturik onenak eta txorimalo onenak aukeratu zituzten. Harri-zulatzaileen erakustaldia egin zuten eguerdian; hala, aspaldiko herri kirola berreskuratu zuten.

Euskara bultzatzeko ahaleginetan, Sarara

 Eskoriatza Euskara bultzatzeko egitasmoa du aspalditik Ezeiza Ikastetxeko Guraso Elkarteak. Horretarako, seme-alabekin ibilaldiak antolatzen dituzte urtero; aurten Saran izan dira.

Ariptic proiektua aurkeztu zuten atzo Almen gunean

 Eskoriatza Arizmendi Ikastolak eta Akitaniako Insup erakundeak elkarlanean Ariptic proiektua aurkeztu zuten atzo, eguena.

VIII. Ferixie egingo da zapatuan

 Eskoriatza Zortzigarren aldiz antolatu du Arizmendik Ferixie. Zapatuan egingo dute, eta herritarren parte hartze handia espero dute.

HUHEZIko Irakasle ikasleek orlak jasoko dituzte ostiralean

 Eskoriatza Bihar, hilak 4, orla banaketa egingo da Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean, Eskoriatzan, 18:00etan. Oroigarriak banatuko zaizkie Irakasle Ikasketak amaituko dituzten ikasleei. Guztira 176 ikaslek jasoko dituzte oroigarriok, denak 26. promoziokoak, eraikin klasikoaren klaustroan.

Kaleak moztuta ferixie dela-eta

 Eskoriatza Gastanadui kaletik Aranburuzabala kalera bitarteko tartea itxita egongo da egubakoitzean eta zapatuan, ferixie egunean. Zerbitzu guztiek goiko etxeetan egingo dituzte geraldiak

Auto eta traktoreak Eskoriatzan autopistaren aurka protesta egiteko

 Eskoriatza "Autopistaren Kaltetuak Taldeak" protesta ekitaldia egin du goizean Eskoriatzan, eta ondorioz, auto ilara luzeak izan dira sahiesbidean. Hainbat lagun auto eta traktoreekin errepidera atera, eta bueltaka ibili dira. Datorren martitzenean, Diputazioak egingo duen bilera atzeratu dadila eskatzeko egin dute protesta. Bileran erabaki behar dira eskoriatzarren alegazioak.

Protesta egingo dute "Eskoriatzako Kaltetuen Elkarteko" kideek

 Eskoriatza Gaur, egubakoitza, "Eskoriatzako Kaltetuen Elkarteak", autopistak kaltetutakoen taldeak, hain zuzen ere, protesta ekitaldi bat egingo du Eskoriatzan. Goizeko 10:00etan Eskoriatzako geltoki zaharrean elkartuko dira hainbat auto, kamioi.... eta bueltaka arituko dira Eskoriatzako errepideetan zehar. Protesta baketsua egingo dutela esan dute. Goiena.net-en emango dugu guztiaren berri.

Almen guneko eta Ezeizako ikasleak bertsotan

 Eskoriatza Ikasleen artean bertsozaletasuna bultzatzeko, bigarren urtez Ahozkotasuna eta Bersolaritza programa gauzatu da Debagoieneko hainbat ikastetxetan.

HUHEZIko Psikopedagogiako ikasleek orlak jasoko dituzte bihar

 Eskoriatza Orla banaketa ekitaldia izango da bihar, egubakoitza, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean, 18:00etan. Hain zuzen, Psikopedagokiako hirugarren promozioko 50 ikasleei banatuko zaizkie.

AP-1ari jarritako alegazio gehienak ez ditu aintzat hartuko Diputazioak

 Eskoriatza Hori salatu dute autobiak kaltetutako eskoriatzarren elkarteko kideek atzo Foru Aldundiko teknikariekin bilera egin eta gero. Bilera horretan entzundakoaren arabera «oso nabarmenak diren alegazio gutxi batzuk» baino ez ditu onartuko Diputazioak. Azken erabakia Ekainaren 1ean hartuko dute.

Aste Zapatista ospatuko da herrian ekainaren 14tik 20ra

 Eskoriatza Gazte Asanbladak eta Txiapasekin Elkartasunerako Euskal Plataformak antolatu dute Aste Zapatista. Hainbat hitzaldi izango dira, besteak beste. Ekainaren 19an, zapatua, "Aldarrikapenerako jaia" egingo da Eskoriatzan.

Zazpi Elizateen Martxan izena emateko epea gaur bukatzen da, maiatzak 21

 Eskoriatza Eskoriatzako lehenengo Zazpi Elizateen Martxa egingo dute maiatzaren 30n, eta izena emateko epea gaur, egubakoitza, bukatzen da. Herriko mendizale talde batek antolatutako ekimen berria da hau.

San Pedro Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

 Eskoriatza Lehiaketa bidez aukeratuko dute aurtengoan ere San Pedro Jaietako kartela. Lanak aurkezteko epea ekainaren 4an amaitzen da.

San Pedro jaietako esaldi lehiaketa deitu dute

 Eskoriatza San Pedro jaietako leloa erabakitzeko lehiaketa deitu du udalak. Maiatzaren 21etik 31ra bitartean izango da aukera parte hartzeko. Afari bat eta 40 euroko sariak banatuko dituzte.

Gaur, ezohiko osoko bilkura

 Eskoriatza Gaur ezohiko osoko bilkura egingo dute Eskoriatzako udaletxean. 19.00etan elkartuko dira udal ordezkariak.

Txema Gisasola, HUHEZIko presidente

 Eskoriatza Txema Gisasola da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko presidente berria, Juan Mari Uzkuduni txanda hartuaz.

'Familiaren Eskubideak' Guraso Eskolan

 Eskoriatza Guraso Eskolaren hurrengo hitzaldia martitzenean izango da. Kultura etxean familiaren eskubideei buruzko berbaldia entzuteko aukera egongo da.

Axtrokiren urteroko batzar orokorra

 Eskoriatza Axtrokik batzar orokorra egingo duela jakinarazi nahi die bazkideei. Hitzordua datorren egubakoitzean izango da.

Mirvat enpresari ziurtagiria eman diote ingurumena errespetatzeagatik

 Eskoriatza Eskoriatzako Mirvat enpresak IHOBE elkarte anonimoak ematen duen Ekoscan ziurtagiria jaso du; ingurumena ahalik eta gehien errespetatzen saiatzen delako. Kooperatibak duen arazketa instalazioak lan hori egiten laguntzen du, kutsadura murriztuz.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Fruta mota ezberdinak
Joztuna1
Apainketak
Podologia
Garbiketa tunela