Logoa

Eskoriatzako musika taldeekin osatutako diskoa grabatu nahi du Udalak

 Eskoriatza Udaleko Gazteria Zerbitzuak jarri du martxan egitasmoa, gazteek egiten duten musika sustatzeko helburuarekin. Diskoan parte hartzeko irailaren 12a baino lehen eman behar da izena.

Ibarraundi Museoko oroigarriak salgai daude

 Eskoriatza Kamisetak, belarritakoak edota giltzatakoak, besteak beste, salgai daude Ibarraundi Museoan. Propio egindako txakolina erosteko aukera ere bada bertan.

Kiroldegiko zoruko lanak amaitzear

 Eskoriatza Intxaurtxuetako zorua konpontzeko lanak amaitzear daude. Laster bernizadurari ekingo diote eta hurrengo egunetan marrak egingo dituzte. Erabiltzeko prest egongo irailetik aurrera.

Martitzenean lan-istripua izan zuen langile bat hil zen atzo

 Eskoriatza Eskoriatzako obra batzuetan lanean ari zela erori zen 44 urteko M.G.F. Erorketan izandako zauri larrien ondorioz, atzo hil zen eraikuntzako langilea. Jatorriz portugaldarra zen eta Arrasateko Amaral enpresarentzako ziharduen lanean. Istripu honekin, dagoeneko bi dira urte honetan lan-istripuz hildakoak Debagoienean.

Eskoriatzarrak berriz ere haserre, autobidea dela eta

 Eskoriatza Bidegik dio bere oharrean, autobideko obren jarraipenerako Udal Batzordearekin hainbat bilera egin ostean adostu dutela proiektu berria.

Parte-hartzea eta giro alaia izan dira San Pedro jaietako adierazgarri

 Eskoriatza Bukatu dira San Pedro jaiak eskoriatzarrendako. Antolatzaileak pozik azaldu dira eta jaien gaineko balorazio positiboa egin dute.

Harriak jausi dira autobideko lanetik

 Eskoriatza Astelehen arratsaldean autobideko lanetatik lau harri handi eta haritza baten enborra jausi ziren. Apotzagako bidetik San Pedro parkera heldu ziren jausitakoak.

Zirkulazioa arautzeko ordenantza gogorragoa

 Eskoriatza Uztailaren 4an, astelehena, Udalak indarrean jarriko du herrian zirkulazioa arautzeko ordenantza berria. Hainbat aldaketa ekarriko ditu, eta gogorragoa da.

Ibarraundi Museoak ateak ireki ditu

 Eskoriatza Ibarraundi Museoko inaugurazio ofiziala egin zuten atzo, ekainak 16. Ekitaldia, besteak beste, Juan Carlos Bengoak, Eskoriatzako alkateak, eta Juan Luis Merinok, Turismo zinegotziak, aurkeztu zuten.

Eskoriatzan kexu autobidearekin

 Eskoriatza Haserre daude Eskoriatzako bizilagunak AP-1 autobidearen lanak (Gasteiz-Eibar) egiteko ardura duen Bidegi erakundearekin. Irregulartasunak salatu dituzte eta parte-hartzea eskatu dute.

San Pedrotarako egitarau alternatiboa gertatu dute herriko talde bik

 Eskoriatza Eskoriatzako Gaztetxiak eta Amnistiaren aldeko taldeak gertu dute San Pedrotarako egitaraua. Ekainaren 26an bilera egingo dute, koadrilen eguneko jolasak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

Ibarraundi museoa inauguratuko dute

 Eskoriatza Datorren ekainaren 27an Ibarraundi museoa inauguratuko dute.

TESA enpresatik 20 langile kaleratuko ditu Assa-Abloyk

 Eskoriatza Multinazional suediarrak plan indrustial bati jarraituz egingo du langile murrizketa. TESAko arduradunen esanetan baina, aurre erretiro hitzarmen bitartez iritsiko dira akordio batera 20 langilerekin.

HUHEZIk IK departamendua sortu du

 Eskoriatza HUHEZIk departamendu berri bat sortu du: Informazioa eta Komunikazioa (IK). Jon Sarasua eta Iñigo Arriaran irakasleek zuzenduko dute, eta, hasieran, beste lankide hauek izango dituzte beraien inguruan: Joxe Aranzabal, Beñat Azurmendi, Onintza Belategi, Miren Gabantxo eta Mikel Usabiaga.

Txikirri-Txikirri mendi ibilaldia domekan egingo da

 Eskoriatza Hildako mendizale eskoriatzarren oroimenez egingo den bostgarren edizioa da aurtengoa. Ibilbidea betikoa izango da; gora-behera askoduna.

Bidegiren jarrera salatu du autobidearen jarraipen taldeak

 Eskoriatza Eguaztenean prentsaurrekoa egin zuen autobideko lanen jarraipena egiteko batzordeak. Orain arte egindako lana eta aurkeztutako alegazioak aditzera eman zituzten. Bidegirekin oso haserre daude.

Autobus geltokiak aldatuko dituzte, Ferixa dela-eta

 Eskoriatza

Autobus zerbitzuaren erabiltzaileek aldaketak izango dituzte bihar, ekainaren 3an eta zaptuan, ekainaren 4an, Arizmendi Ikastolak antolatu duen Eskoriatzako 9. Ferixia egiteko.

Eskoriatzako 9. Ferixie egingo da zapatuan

 Eskoriatza Aurten ere Ferixie antolatu dute Eskoriatzako Udalak eta Arizmendi ikastolak. Baserrietako produktuak, artisauak, txorimalo lehiaketa, antzerkia eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte ekainaren 4rako, zapatua. Herri bazkaria ere egingo da eta izena emateko azken eguna ekainaren 2a, eguena, da.

Gizonezko bat hil zen atzo auto-istripuz

 Eskoriatza Atzo, domeka, 18:40ak aldera, gidatzen zuen autoarekin Eskoriatzako Bolibar auzoko bidetik 627 errepide nagusira erori eta hil egin zen 64 urteko JL.A.R. gizonezkoa.

San Pedro jaietarako Esaldi Lehiaketa deitu du Udalak

 Eskoriatza Lehiaketako oinarriak dagoeneko prest daude. 13 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek har dezake parte, baina parte hartzeak badu berezitasun bat: hiru edo bost pertsona bitarteko taldeetan parte hartu behar da eta talde bakoitzak nahi beste esaldi aurkez ditzake, ekainaren 5a baino lehen.

Gida komertziala

Edurne

Edurne Aranburuzabala kalea 42, behea
20540 Eskoriatza
Tel.: 943715154

Gida komertzialeko produktuak

Aerotermia
Liburuak eta paper mota ezberdinak
Hortz zuritzea
Podologia
Prestamo eta hipotekak