San Pedro jaiak, egitaraua

 Eskoriatza Ekainaren amaieran ospatuko dira San Pedro jaiak Eskoriatzan eta Udalak prest du dagoeneko egitaraua. Danborrada, dantzaldiak, herri bazkaria, euskal jaia eta beste hainbat ekitaldi izango dira.

"Jakingarriak" aldizkariaren 58. alea kalean

 Eskoriatza Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dokumentazio Zentroak Jakingarriak aldizkariaren azken alea kaleratu du; 58.a, ikasturte honi dagokion hirugarrena.

Gatzagarako bidea itxita dago

 Eskoriatza Azken ordua (10:00): Kendu dute traktorea eta ireki dute Gatzagarako bidea.

VI. Aste Zapatista

 Eskoriatza Aurten seigarren aldiz Txiapasekiko elkartasun taldeak, gazte batzarrak eta Amuskak Aste Zapatista egingo dute hilaren 12tik 18ra arte. Aurten, berrikuntza moduan Amuska emakume taldeak ere esku hartuko du antolakuntzan. Hain zuzen ere, eurek hartu dute zapatuko herri bazkariaren ardura. Aste horren helburua da Txiapasekin elkartasuna adierazteaz gain mundu justuago baten alde kontzientzia piztea. Horretarako, berbaldiak, film emanaldiak, erakusketak, eta ume heldu zein zaharrendako ikuskizunak antolatu dituzte.

Harrera ona izan zuen X. Ferixiek

 Eskoriatza Eskoriatzako azokak 10. edizioa bete zuen zapatuan. Arizmendi Ikastolak antolatutako azokak egitarau zabala izan du aurtengoan. Urteurren berezia zela-eta, Goizean goiz hasita, iluntzera arte iraun zuen egun berezi horrek sortutako giroak.

Mahai-inguruak Aste Berdearen barruan

 Eskoriatza Ekainaren 5, 6 eta 8an egingo dituzte mahai-inguruak. 19:00etan izango dira guztiak, Ibarraundin. Energia nuklearra, erregai fosilak, klima aldaketa eta mugikortasuna izango dituzte hizpide, besteak beste.

KZgunea: ekaineko egitaraua

 Eskoriatza

KZguneko tutorea ekainak 2an, 9:00etatik 13:00etara bitartean egongo da. Baita ekainak 9, 16, 23 eta 30

Bidegik bi aldaketa egingo ditu Eskoriatza eta Arlaban arteko autobide zatian

 Eskoriatza Arlabango tunelaren inguruan autobide azpiko igarobidea egingo du, eta San Bernabe inguruan aurreikusita zegoena zabaldu.

Iraia Artzamendik lumatxoz margotutako lanak ikusgai egongo dira Ibarraundin

 Eskoriatza Eskoitza izeneko erakusketa ipiniko du Iraia Artzamendik Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Maiatzaren 28tik ekainaren 18ra bitartean egongo da zabalik. Artzamendik Eskoriatzako bazterrak marraztu ditu lumatxoz.

Esaldi lehiaketa deitu du Udalak

 Eskoriatza Udaleko Euskara azpibatzordeak San Pedrotarako esaldi lehiaketa antolatu du. Irabazleak jaietan erabiliko dituzte, pegatinetan eta horma-irudietan.

Alokairuko 16 etxebizitza inauguratu dituzte

 Eskoriatza Intxaurtxueta auzoan egin dituzten alokairuko 16 etxebizitza inauguratu dituzte. Ekitaldian Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu Javier Madrazo eta Eskoriatzako alkate Juan Carlos Bengoa izan dira.

San Isidro egunerako berritu dute Aingeru Guarda ermita

 Eskoriatza Herrian zeresan handia izan duen Aingeru Guarda ermita zeharo berritu dute eta badirudi Udalak eta herritarrek erabiltzeko asmoa dutela. Hain zuzen ere, hori lortzeko herriko hainbat erretiratuk lan handia egin behar izan dute, eta jarri zuten helburua bete dute: San Isidro egunerako ermita berrituta egotea.

San Pedro jaietako egitarau azala aukeratzeko lehiaketa

 Eskoriatza Kartelak udaletxera nahiz kultur etxera eraman beharko dira 2006ko ekainaren 6ko 13:00ak baino lehen. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte, inolako mugarik gabe.

Gazte Egunak giro polita sortu zuen herrian, baina erantzun epela izan zuen

 Eskoriatza Grafiti erakustaldiak eta Capoeira emanaldiak erakarri zuten jende gehien Eskoriatzako Gazte Egunean; antolatzaileek, baina, herriko gazteen erantzuna epela izan dela diote.

Nekane Arratibel HUHEZIko dekano berria

 Eskoriatza Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Errektore Kontseiluak Nekane Arratibel aukeratu du Jose Antonio Mendikute oraingo dekanoa ordezkatzeko, honek uztailaren amaieran hartuko baitu erretiroa. Nekane Arratibel Lazkaon jaio zen, Gipuzkoan, orain 38 urte, eta Antzuolan bizi da orain, ezkonduta eta 7 urteko seme batekin.

Perkusioa eta dantza afrikarren ikastaroak antolatu dituzte

 Eskoriatza Maiatzaren 27an eta 28an egingo dira ikastaroak. Interesatuek izena eman beharko dute maiatzaren 24a baino lehen kultura etxean.

Musika taldeen bilduma aurkezteko, Gazte Eguna

 Eskoriatza Udalak herriko hiru musika talderen kantuez osatutako CDa kaleratu du. Hori aurkezteko, musikariek eurek eta Udaleko Gazteria Zerbitzuak Gazte Eguna egingo dute hilaren 13an.

HUHEZIk 30 urte bete ditu

 Eskoriatza Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 30 urte bete ditu. 1976an, ikusita euskarazko irakaskuntzak, aurrera egitekotan, irakasle tituludunak behar zituela, Hezibide elkarteak, zeinek batzen baitzituen Debagoieneko hezkuntza kooperatibak, Irakasle Eskola sortu zuen Eskoriatzan (Gipuzkoa).

Auzo-bideen inbentarioa ikusgai dago maiatzaren 19ra bitartean

 Eskoriatza Udalak jendaurrean jarri du auzo-bideen inbentarioa. Udaletxeko bigarren solairuan daude plano eta azalpenak, eta ikusteko ordutegia da: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

KZguneko maiatzeko ikastaroak

 Eskoriatza

Prest dago maiatzean eta ekaineko lehen astean KZgunean emango dituzten ikastaroen egutegia. Tutorea maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an eta ekainaren 2an egongo da KZgunean, 10:30etik

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Ilea moztu
www.epaarrasate.hezkuntza.net
Arrasate Pasealekua 1 20500 Arrasate 943771172 012128aa@hezkuntza.net
Hortz zuritzea
Zoruen garbiketa
Automobilen garbiketa