Auzoko eta Berbalagunak egitasmoekin hasi dute ikasturte berria

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urr. 18a, 09:20

Euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez edo ohitura gutxi dutenak eta euskaldunak batzen ditu Berbalagunak egitasmoak. Bestetik, Auzoko Egitasmoaren barruan, astero astero talde bat edo bi batzen dira, ordubetez, euskarazko hitz eta esamolde batzuk ikasi, elkar ezagutu eta harremana sendotzeko. Horren gainekoak ekarri ditu Goienara, Iratxe Arrese bi egitasmoetako koordinatzaile berriak.

Berbalagunak euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.  Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko eta ingurune euskalduna sortzeko lagungarria da Berbalagunetan parte hartzea. Egitasmoan parte-hartzen dutenen esanetan, lotsak eta urduritasunak gutxi irauten du eta ondo pasatzeko aukera egoten da. Gainera doan da.

Astean behin, ordubetez parte-hartzeko konpromisoa hartzen da. Bakoitzak nahi duen egun eta ordutegia aukeratuz, eta ahal dela norberaren gustoko ekintzak eginez: paseoan joatea, pintxopotean, gurasoak eta haurrak parkean egotea, kirola, egoitza…

Aurtengo berrikuntza

Eskoriatzako Berbalagunak taldeak Euskaraldiaren olatua aprobetxatu nahi du eta Ahobizi eta Belarriprest figurak izango dituen talde misto bat sortu nahi du. Euskara ulertu bai baina hitz egiten ausartzen ez diren Belarriprestek aukera izango dute astean behin Ahobizi diren beste batzukin elkartu eta eurei euskaraz hitz egiten entzuteko. Talde misto hau esperimentala izango da, eta asmoa da aurten Belarriprest gisa parte-hartzen dutenek, aurrerago ohiko Berbalagunen taldeetan parte-hartzea.

Izena emateko nahiz informazioa jasotzeko:

Auzoko dinamikara animatzeko deia

Azkeneko 6 urteetan martxan dago Auzoko egitasmoa Eskoriatzan eta astero astero talde bat edo bi batzen dira, ordubetez, euskarazko hitz eta esamolde batzuk ikasi, elkar ezagutu eta harremana sendotzeko. Dinamikaren oinarria giro informalean gauzatzen da, desberdinen arteko hizkuntzak, jakiak, kulturak eta ohiturak partekatuz.

Egitasmoan parte hartu nahi duenak: 661 746 376 telefonora deitu dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak