goiena.eus

Herri Eskolako ikasleek kolorez bete dute patioa, LGTB fobiaren kontra

  Gizartea  Eskoriatza
Eskoriatzako Luis Ezeizako Herri eskolan Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatu dute gaur. Horretarako, dantza eta abestiekin lagunduta, kolorez bete dute eskola aurreko patioa.
Herri Eskolako ikasleek kolorez bete dute patioa, LGTB fobiaren kontra
Luis Ezeizako ikasleek kolorez bete dute patioa, LGTB fobiaren kontra | Ikusi handiago | Argazki originala

Arratsaldean, ekintza xume bat egin dute; Haur hezkuntzatik hasi eta seigarren mailara arteko ikasleen artean, bandera erraldoi bat osatu dute patioan, Glaukoma taldearen, Gure Kaiola abestiak girotuta. Ostean, Denok zu eraso sexisten kontrako abestiarekin dantza egin dute eta amaitzeko, Kantu Koloreren, Zazpi kolore abestiarekin kalejira egin dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa