Euskal Herriko Mus txapelketako partiduak, zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urt. 18a, 16:39

X. Euskal Herriko Mus Txapelketa zapatuan jarriko da martxan, eta lehen kanporaketa herriz herri jokatuko da. Eskoriatzan, zapatuan, Inkernu tabernan, 16:00etan.

Izena eman nahi duenak aukera du horretarako www.ehmus.eus webgunean, eta bikoteka hogei euro ordaindu beharko dira.

Lehenengo kanporaketa jokatu ostean, otsailaren 24an jokatuko dira herrialdeko kanporaketak eta finala, berriz, Lapurdin izango da, Uztaritzen, martxoaren 10ean.

Final nazionaleko garaileak txapela, trofeoa, 3.000 euro eta lau lagunentzako Karibera bidaia irabaziko ditu. Txapeldunordeak, berriz, 1.500 euro eta Kanariar uharteetara bi lagunentzako bidaia. Horiez gainera, 16. sailkatura are hainbat sari egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak