Inkernun emanaldi ugari hamahiru urteak ospatzeko

Imanol Beloki Unamuno 2016ko abe. 22a, 11:00

Inkernu tabernak hamahiru urte bete ditu eta ospakizun moduan, 13 urte 1000 historixo lelopean, egitarau zabala aurkeztu dute abendurako eta urtarrilerako.

Abenduaren 25ean, 20:00etan, Petti, abenduaren 28an, 22:00etan,  Bacon Maiden, urtarrilaren 7an, 23:00etan Paulie & The Wood String eta azkenik, Skovers talde eskoriatzarra urtarrilaren 14ean, 23:00ean.

Domekan, Petti

Petti musikari beratarrak emango dio hasiera egitarauari domeka honetan. Abeslari eta gitarra-jotzaileak amerikar sustraiak dituen rocka egiten du; folk blues eta folk-rock estiloko kantuak eskainiko ditu, eta taula gainean  bakarrik egongo den arren, bere ahots gogorraren indarra nahikoa izango du entzuleak txunditzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak