Alkateari omenaldia Eudelek

 Elgeta Eudelek Euskal Herriko hamabi alkate omenduko ditu gaur, tartean Patxi Basauri Elgetako alkatea.

Zuhaitz Eguna egingo dute domekan Eguarbitzan

 Elgeta Datorren domekan, hilak 28, Zuhaitz Eguna egingo da Eguarbitzan. Pagoak eta haritzak landatuko dituzte. Goizeko 9:00etan izango da irteera plazatik.

Bidea zabalik, kamioia eraman dute

 Elgeta Bidea zabalik geratu da. Kostata, baina azkenean, goiz osoan norantza biak oztopatzen zituen kamioia mugitu ahal izan dute. Garabi bat behar izan da eta baita trailer handi bat ere.

Euskal Herriko Itzulia Asentziotik pasako da

 Elgeta Lehenengo etapa Bergaran da eta etapa horretako azken kilometroetan igoko dute Asentziora. Jende asko egongo da bide bazterretan, seguru. Angiozartik gorako malda hori ez da ez makala! Etapa horrek, helmuga izango du Ibargarai kalean, Bergaran. Helmuga, hala ere, izango da 139 kilometro egin ostean.

Izarreko errebueltan kamioia gurutzatuta

 Elgeta

Izarreko errebueltan dago kamioia. Goienako kazetariak joan dira bertaraino ia zer gertatu den jakiteko. Momentuz, Ertzaintzatik adierazi digute garabi bat doala bidean. Bidea itxita dago bi norantzatan.

Bergarara bidean zegoen muna zatia konponduta

 Elgeta Azkenean kendu dute traban zegoen lur zatia. Lau gizon ibili dira pare bat egunean. Egunak dira traban zegoela eta gainera leku hori ez da bat ere segurua. Ez zen larregi ikusten... contributors:

EAJ-k 266, Aralarrek 143 eta Bergarako Ekimenak 95 boto lortu dituzte

 Elgeta Amaitu dute botoen kontaketa Elgetan. Normaltasunez joan da eguna eta ez da inongo gorabeherarik egon. Bergarako Ekimenaren aldeko botoak ere kontatu dituzte Elgetan.

Normaltasuna nagusi bozketa egunean

 Elgeta Inoiz baino jende gehiago hurbildu da gaur botoa ematera Elgetan. Goizeko bederatzietan zabaldu dituzte mahaiak eta arratsaldeko 20:00ak arte izango dira zabalik. Eguna normaltasunez igaro da eta ez da inongo gorabeherarik izan.

Elgetako hainbat herritarrek bat egin dute sindikatuek deitutako lanuztearekin

 Elgeta Elgetako plazan izan da agerraldia Madrilgo atentatuak gaitzezteko. Sindikatuek deitutako mobilizazioan atzo gauean baino jende gutxiago egon da, baina hala eta ere, 25 pertsona batu dira. contributors:

Jende asko batu da plazan atentatua gaitzesteko

 Elgeta Jende asko batu da, 90 lagunetik gora bai, behintzat. Bertan izan dira Udalean kargua duten 7 zinegotziak ere. Isilik hasi eta isilik amaitu da agerraldia. Ordu laurdenekoa izan da, zehatz-mehatz.

Behin behineko haurtzaindegia Herri Eskolan irailetik

 Elgeta Udalak Haurreskolak Partzuergoarekin akordioa sinatzea onartu du. Akordio honekin datorren irailetik aurrera herrian 0 eta 2 urte arteko umeendako haurtzaindegia izango da Herri Eskolako eraikuntzan.

Bidean zeuden pinuak kentzen dihardute

 Elgeta Izarreko errebueltan oraintxe dihardute bideraino etorrita zeuden piñuak kentzen. Azkenengo elurteek makurtu zituzten piñuok eta gaur, 08:30ean zeuden 5 langile bidea garbitzen.

Seinalea, ur edangarririk gabeko herriko iturrietan

 Elgeta Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik eskutitz bat jaso du ur sarera lotu gabeko iturrien gainean. Eskutitz honen arabera, iturri hauek kartel edo seinale bat izan behar lukete herritarrei bertako ura edangarria ez dela adieraziz.

Gaztetxearen 8. urteurrena: Aurten ere ospakizun ugari antolatu dituzte

 Elgeta Datorren martxoaren 20an, gaztetxeak zortzigarren urteurrena ospatuko du. Hori dela eta Elgetako Gazte Asanbladako kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte hilabete honetarako. Besteak beste kontzertuak eta hitzaldiak izango dira.

Elurrak izotzari eman dio paso

 Elgeta Elurrak urtzen doazen heinean izotza da orain auto gidarienako kaltea. Ikusi dira herritik pasatzen hainbat auto baztarra jo dutenak. Gaur goiza ere ez da txukuna autoan ibiltzeko. Edurraren ondorenak gaude sufritzen orain.

Bideak onera datoz. Umeak gustora elurretan

 Elgeta Goizean itxita edo kateekin zeuden bideak. Eguerdirako, aldiz, egin dute lana serio elurra kentzeko makinek. Arrasatera aldekoa zegoen kateekin. Oraintxe pasa dira gatza botatzera.

Elurra mara-mara ibarrean

 Elgeta

Bideak zuri daude eta ez da giro. Elurra kentzeko makinak badabiltza, baina pasa ahala zuritzen da bidea. 11:00etan Pesak ez du autobus zerbitzurik Gasteizera. 9:30ean Arrasatetik Gasteizera abiatu den autobusa Eskoriatzan gelditu da, eta 10:30etakoa ez da abiatu. Informazioa nahi izanez gero dei egin Pesara: 902-10 12 10.

Txukuntze lanak San Roke osteko parkean

 Elgeta San Roke ostean, hilerri aldamenean, dagoen berdegunean txukuntze lanak egiteko proposamena egin dute Hezkuntza eta Turismo Batzordeko bileran. Gobernu Batzordeko erabakiaren zain badaude ere seguru aski laster hasiko dira lanak.

Aerobik eskolak: martxoaren 8ra arte atzeratuta

 Elgeta Martxoaren 2an ziren hastekoak Udal Kirol Zerbitzuak antolatutako aerobik eskolak, baina hasiera eguna martxoaren 8ra atzeratu dute.

Hasi dira aratusteak Elgetan. Umeak protagonista.

 Elgeta Elgetan hasi dira aratusteak ospatzen. Umeak izan dira kalera irtetzen lehenengoak. Alaitzen hasi dira elgetarrak. Biba Aratusteak!!!!!

Gida komertziala

Elgetako Udala

Elgetako Udala Mendizaleen plaza 1
20690 Elgeta
Tel.: 943768022
http://www.elgeta.eus

Gida komertzialeko produktuak

Txuletak
Koadernoak
Aurrez prestaturiko jakiak
Entxufeak