Kultura ekitaldiak antolatzeko bilera Kafe Antzokian

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokian lau talde osatu gura dituzte eta horietako bat hasi da bidea egiten: Kultura taldea. Bertan, antzerkiak, dantzak, hitzaldiak eta kontzertuak erabakitzen dira. Espaloia Kafe Antzokitik gonbidapena egin dute jendeak parte hartu dezan.

Santixaoak Goimendin

 Elgeta Elgeta eta Bergara arteko Goimendi auzoan Santixao jaiak ospatuko dituzte asteburuan.

Haurreskola irailean zabaltzeko gertatzen

 Elgeta Oraindik data zehazteke badago ere, irailean irekiko ditu ateak Haurreskolak. Behin-behineko kokapena Herri Eskolan izango duenez, ume txikienendako gela bat egokitzeko lanetan dihardute beheko solairuan hainbat beharginek egunotan.

Salbador jaiak antolatzeko bilera astelehenean

 Elgeta Salbador jaiak izango dira abuztuaren 6an. Meza egongo dela ziurta daiteke, baina iazko antolatzaileak ez daude ziur ia egingo den beste ekintzarik edo ez. Bilera deitu dute uztailaren 26rako. Han erabakiko da zerbait egin behar den Salbador ospatzeko.

Jaien balorazio positiboa egin dute bileran

 Elgeta Jaien balorazioa egiteko bilera astelehenean izan zen. Jaietan egon zen guztia gonbidatuta egon arren zortzi lagunek baino ez zuten parte hartu batzarrean. Hala ere, euren iritziak jaso eta hurrengo urteetako jaiak antolatzean kontuan izango dituzte.

Nagusiendako zentroa inauguratu dute

 Elgeta Nagusiendako zentro berria inauguratu zuten barikuan Elgetan. Besteak beste, Gizarte Politikarako diputatu Esther Larrañaga eta Patxi Basauri Elgetako alkatea izan ziren inaugurazio ekitaldian. Zentroak egunez joango diren adinekoendako zazpi leku ditu eta etxebizitza babestuan hiru lagunendako tokia egongo da.

Mendiko txirrindulari lasterketa domekan

 Elgeta Datorren domekan, uztailaren 20an, Euskadiko Mendiko Txirrindulari Lasterketa jokatuko dute txirrindulari amateurrek goizez. Aurtengoa probaren hogeigarren edizioa izango da. Elgetan abiatu eta 124 kilometroko ibilbidea egingo dute.

Elgetako hilobiei buruzko informazioa Aranzadi elkartearen webgunean

 Elgeta Gerra Zibileko hainbat hilobi aurkitu dituzte Elgetan eta Aranzadi elkartekoak ikerketan jardun ostean emaitzak euren webgunean ipini dituzte ikusgai.

Egun aldaketa: Jaien balorazioa egiteko bilera astelehenean izango da

 Elgeta Batzarra atzeratua geratu da. Hasieran eguaztenean egitekoa bazen ere orain astelehenean izango da, 21:00etan. Jaietan egon den guztia dago gonbidatua. Balorazio idatzia egingo da eta hurrengo urteetarako finkatuko dira jarraibideak. Udalean izango da bilera.

Jaiak baloratzeko batzar irekia deitu dute

 Elgeta Azoka Nagusiko jaiak baloratzeko batzarra deitu du jai batzordeak. Etzi izango da, hilak 14, Espaloia Kafe Antzokian, 21:30ean.

Istripua gertatu da Eibarko norabidean eta errepidea itxita dago

 Elgeta Bi autok elkar jo dute eta oraindik erabat itxita dago Elgetatik Eibarrera doan errepidea. Garabi bat bertan dago eta bide bat laster zabalduko dute.

Elgetako musikariak asko ikasi dutela erakutsi dute

 Elgeta Elgetako musika eskolakoek kontzertu ona egin dute. Hasieran nahiko urduri zeuden denak ere, baina azkenean kontzertu bikaina eman dute. Gabonetarako preparatzen hasteko moduan daude. Ba ei dago gogoa zerbait gehiago antolatzeko.

Elgetako musika ikasleen kontzertua eguenean

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokian izango da ekitaldia. Bertan parte hartuko dute urtean zehar musika ikasten jardun duten lagunek. Pianoa, soinua, gitarra, txistua eta zeharkako flauta entzun ahal izango dira. Dena prestatuta dago eta entsegu orokorrean itxura ona eman zuten musikariek.

Eguenetik domekara giro onean, parranda-zale mozorroa erantzi gabe

 Elgeta Azoka Nagusiko Jaiak ospatu dituzte asteburuan Elgetan. Eguenean mozorro jaiarekin hasi eta domekan antzerkiarekin amaitu arte ekitaldi ugari izan da lau egunean herrian

Elgeta jaietan izango da hurrengo egunetan, uztailaren 4ra arte

 Elgeta Hasi dira herriko jaiak. Hasi urtero moduan egin dira, txupinazo eta umeendako jolasekin. Orain, jarraitu eta amaitu? ikusi egin behar. Zezenak, jolasak, herri kirolak, kontzertuak Gaztetxean, gaupasak, antzerkia, azoka nagusia... ez da faltako girorik.

Udalak eta Diputazioak laguntza hitzarmena sinatu dute gizarte zerbitzuetarako

 Elgeta Elgetako Udalak eta Gipuzkoako beste hiru Udalek laguntzarako lankidetza hitzarmena sinatu dute Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamenduarekin. Helburu nagusia landa eremuko zentro balioanizdunen bitartez adineko ezinduei laguntzea da.

Urtetan egiteke egon ostean, Umeen Euskal Jaia berreskuratu dute

 Elgeta Herriko dantzariez gain, baita Bergara, Antzuola, Arrasate, Aretxabaleta eta Soraluzekoek ere, 120 neska-mutilek jardun zuten dantzan goiz eta arratsalde Elgetan.

Guztia prest dago Azoka Nagusirako

 Elgeta Dagoeneko prest dago guztia Elgetako Jaiak hasteko. Espaloia Kafe Antzokiaren inaugurazioa, umeen euskal jaia, mozorro festa, asto karrera, urteroko ferixia eta beste hainbat ekintza izango dira aurtengo jaietan. Festa eta umore ona izango dira nagusi Elgetan uztailaren 1ean hasi eta 4a bitartean, baina aurreko egunetan ere izango da zer ikusi eta zerekin gozatu.

Espaloia Kafe Antzokiko ateak zabalduko dituzte eguenean

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokia txukun-txukun jarri dute. Udalak egin du inbertsioa eta baita Goibeko kultura elkarteak ere. Hauen guztien gaineko azalpena emango dute Ostegun goizean, 11:00etan, hedabideendako. Jendearendako zabalik izango da 20:00etatik aurrera.

Areto Futboleko finalerdiak zapatuan

 Elgeta Zapatuan jokatuko dituzte Areto Futbol Txapelketako finalerdiak. Ariñiketan, Makanaki, Vicios eta Txapela sailkatu dira finalerdietarako.

Gida komertziala

Elgetako Udala

Elgetako Udala Mendizaleen plaza 1
20690 Elgeta
Tel.: 943768022
http://www.elgeta.eus

Gida komertzialeko produktuak

Txuletak
Plater konbinatuak
Oilaskoa
Jostailuak
Karpetak
Urdaiazpikoak