Espaloia: herritarrendako bilera irekia eguenean

 Elgeta Espaloia proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eta jendearen zalantzak argitzeko otsailaren 17an berritarrendako bilera irekia egingo dute Espaloian 19:30ean. Espaloiaren jardunaz eta funtzionamenduaz hitz egingo dute besteak beste.

Lau t'erdi barruko Esku Pilota Txapelketa Elgetan

 Elgeta Martxoa eta maiatza bitartean jokatuko da binakako txapelketa. Debagoieneko zirkuiturako puntuagarria izango da. Federatu gabe egon eta esku pilotan jokatu nahi duten debagoiendar guztiei zuzenduta dago. Pilota "goxoekin" jokatuko da. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a da.

Europar itunaren erreferenduma: Hauteskunde mahaia erabakita

 Elgeta Otsailaren 3an, hasi zen ofizialki Europar itunaren gaineko hauteskunde kanpaina. Otsailaren 20an izango da bozketa eta Elgetan jadanik erabakita dago hauteskunde mahaia zein herritarrek osatuko duten. Erroldaren arabera 861 elgetarrek izango dute itunaren aldeko edo aurkako botoa emateko aukera.

Aratusteak: dantza, kontzertua eta antzerkia

 Elgeta Aratusteetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bariku iluntzean kaleko giroa alaitzeko Oñatiko Oñatz dantza taldeak Luzaideko dantzak egingo ditu, eta gauean kontzertua izango da gaztetxean. Zapatuan, berriz, antzerkia egongo da Espaloian.

Elgeta zuri

 Elgeta Elgeta gain-gainean egonik, egunotako elurrak hainbat eragozpen sortu ditu. Bertako jende asko ez gora ez behera geratu da. Autoek kateak behar izan dituzte, ekitaldiak bertan behera geratu dira, eskolarik ez da izan... Hala ere, irudi politak utzi ditu elurteak.

Gaurko eta biharko ekintzak atzeratuta Espaloian

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokiko webgunean jarkin ahal izan dugunez atzeratu egin da Danbaka birarako prestatuta zegoen kontzertua. Martxoaren 11n egingo da. Gaurko, ardo dastaketa ere iragarrita zegoen, eta ezin izango da hau ere egin.

Saihesbideko lanak apirilean hasiko dira

 Elgeta Hainbeste buruhauste sortu dituen saihesbideko lanak aurki hasiko dira. Lehen fasea egiteari apirilean ekingo diotela jakinarazi dute.

Biztanle kopurua gora

 Elgeta Biztanle kopurua beherantz joan da azken urteetan, baina iazko datuak pozkekoak dira. Izan ere, 2004 urtea amaitzerako urte hasieran baino 30 biztanle gehiago zeuden Elgetan. Kanpotik herrira bizitzera etorritako jendeak eragin du gorakada.

Goibeko kultura elkarteak batzarra egingo du bazkideekin

 Elgeta Goibeko kultura elkarteak urteroko batzarra egingo du. Batzar horretara deituak egongo dira Goibekoko bazkide guztiak, hau da, orain arteko kuotak ordainduta duten bazkideak. Goibekotik adierazi digutenez, urteko jarduna eta Espaloia izango dira gai bakarrak. Presidentea ere aukeratuko da.

Gari-k kontzertua egingo du barikuan

 Elgeta Aurre salmenta dagoela adierazi digute Espaloia Kafe Antzokitik. 943 789 085 telefonoan egin daitezke erreserbak. Garik bere azken diskoa aurkeztuko du barikuan, 23:00etan hasita.

Pilotalekuko argiak arratsaldez piztuta

 Elgeta Pilotalekua arratsaldez erabilera librerako lagatzea erabaki du Udalak. Horretarako ordutegi bat zehaztu dute eta denbora tarte horretan pilotalekuko atea irekita izango da eta baita argia piztuta ere. gainontzeko orduetan erabiltzeko alokatu egin beharko da.

Maala parkeko urbanizazioa

 Elgeta Gipuzkoako Foru Aldundiak 144.998,38 euroko (24.125.700 pta) diru-laguntza (kostuaren %50a) eman du Maala parkea urbanizatzeko. Urbanizazio lanen kostua 289.996,76 eurokoa (48.251.402 pta) da guztira, baina, kopuru horri obrak zuzentzearen kostua gehitu behar zaio.

Juan Cruz Juaristi apaizaren Ruandako bizipenak liburu batean

 Elgeta Elgetan apaiz dagoen Juan Cruz Juaristi zarauztarrak Ruandan bizitakoak liburu batean jaso eta argitara eman dituzte. Barikuan aurkeztuko dute liburua Orion.

Enpresa Kudeaketa Aurreratuen Kasuen artean Eduardo Zubiaurreren Jaz Zubiaurre

 Elgeta

Urtero Ezagutzaren Klusterra eta EAE-ko Unibertsitateen artean egindako

1.280 euro gizarte erakundeei laguntzeko

 Elgeta Gobernu Batzordeko azken bileran adostu zuen Udalak gizarte zerbitzuekin zerikusia duten hainbat erakunderi eta Hirugarren Munduarekin lan egiten dutenei dirulaguntzak ematea.

Polito Ibañez kubatarra zapatuan Espaloian

 Elgeta Polito Ibañez kantari kubatarrak kontzertua eskainiko du zapatu gauean Espaloian. Axilas bere azken lana aurkeztuko du.

Alex Arantzabal eta Alberto Telleria berriz txapeldun

 Elgeta Gabon Zahar egunean jokatu zen beteranoen lau t’erdiko txapelketako finala, baita umeen txapelketako finalak ere.

"Nabarralde"koek hitzaldia emango dute eguenean

 Elgeta www.espaloia.com webgunean irakurri dugu albistea. Eguenean, urtarrilak 13, 20:00etan, hitzaldia emango dute "Nabarralde"koek Espaloia Kafe Antzokian.

Jon Markaide astrofisikoak Euskadi Ikerkuntza saria jasoko du

 Elgeta Valentzian bizi den Jon Markaide astrofisiko elgetarrak Euskadi Ikerkuntza saria jasoko du. Radioastronomiaren alorrean egindako lana sarituko dute honela.

Herri Jaialdia: Korrikaren alde herritar askok parte hartu zuen

 Elgeta Bai ikusten eta bai kantuan. Modu batera edo bestera jende asko batu zen urriaren 30ean. Espaloia Kafe Antzokia lepo zegoen ia nork zer kantatuko zain. Abesbatzarekin hasi zenak erromeria elegante batekin eman zion amaiera 30eko gau luzeari.

Gida komertziala

Maialde

Maialde San Roke kalea 26
20690 Elgeta
Tel.: 943789107
http://casaruralmaialde.com/

Gida komertzialeko produktuak

Menuak
Jostailuak
Aurrez prestaturiko jakiak
Liburuak
Lanparak