Txuma Murugarren ekainaren 17an, Kafe Antzokian

 Elgeta Gaueko 22:30ean izango da kontzertua. Sarrera 5 euro (bazkideek 3) izango da eta Topagunearekin dagoen hitzarmenaren bidez etorriko da Txuma Espaloira. Berak dioenez, ez da sentitzen kantautore, baina ukitu horiek ere erakutsiok ditu.

Aurreikuspen guztiak gainditu zituen Eskola Txikien festak

 Elgeta Bi mila pertsonatik gora elkartu zen atzo, domeka, Elgetan. Eguraldi onak asko lagundu zuen. Datorren urtean Igeldoko Eskola Txikiak antolatuko du jaia. Elgetarrengandik jaso zuten lekukoa.

Eskola Txikien jaia domekan

 Elgeta Egun pasa ederra antolau dutena Elgetako guraso elkartekoek. Eskola Txikien jaria ospatuko da eta eskola txikiek eta herri txikiek bizitzeko duten eskubidea aldarrikatuko dute.

2005eko Uda Kanpaina

 Elgeta Aurtengo Uda Kanpainak 3 eta 6 urte bitartekoentzako aisialdia eta gainontzekoentzako kirol zerbitzuak eskaintzen ditu.

'Dantza ganbara' saiorik ez

 Elgeta Urbeltzen "Dantza ganbara" saioa egitekoak ziren Espaloian zapatuan, baina ez da ikuskizunik izango Kafe antzokian datorren ekainaren 11ra bitartean.

Ludoteka itxita

 Elgeta Abendutik irekita egon ostean, martitzenean, maiatzaren 31n, itxi zituen ateak ludotekak. 26 ume ibili dira bertan Nagore Ojanguren begiralearekin. Orain, Udala aztertzen ari da zein premia dagoen herrian ludoteka izateko, eta eskaririk ba ote dagoen.

Jesus Mari elgetarra Munduko Kopako lasterketan

 Elgeta Elgetako Rob Jebb izan da Jesus Mari. Lehenengo geratu zenak ez dakit pankartarik eta horrelako afiziorik ere izango zuen. Mutrikuar elgetartuak jaso zuen herritarren txalo zaparrada. Munduko kopan jardun zuen, antxitxika.

Futbito Txapelketa 2005: sailkapena eta final erdiak

 Elgeta Futbitoko partiduak final erdietara heldu dira. Elgetako talde bat ere ez da sailkatu aurten. Orain finalera nortzuk pasako diren jakitea falta da. Hori, oraingo asteburuan jakingo da.

Aste Berdea 2005

 Elgeta Elgetako Aste Berdea 2005, ekintzaz betea dator.

Lapurretak Elgetako lau enpresatan

 Elgeta Elgetako lau enpresatan lapurretak izan ziren domeka goizean. Zehazki Pagatza poligonoko Alfa-Deco, S.A., Iraunkor, Suministros Elgeta, S.L. eta Elkoro Dekoletajeak enpresatan egin dute lapurretan.

Hamabost lagun hika ikastaroan

 Elgeta Udaleko Kultura batzordeak bultzatutako ikastaroan jende dezente dabil. Hika noiz erabili, zelan erabili, zeinekin bai eta zeinekin ez, hikak dakarren afektibotasuna, konplizitatea...

Magia Mostra arrakastatsua izan da, hurrengo urtean berriz

 Elgeta Magikoa izan da asteburua Elgetan. Berba horiekin laburtu dute antolatzaileek asteburuan bizitakoa. Hurrengo urtean Jandro magoak hartuko du parte II. magia mostran. Horixe erabaki dute ikusleek.

Rebeka Ubera Batzar Nagusietara

 Elgeta Rebeka Uberak hartuko du Aintzane Ezenarroren tokia Gipuzkoako Batzar Nagusietan Aralarreko ordezkari modura. Izan ere, Ezenarro hemendik aurrera Eusko Legebiltzarrean arituko da.

Bergaratik Elgetarako bidea itxita ibilgailu handiendako

 Elgeta Gaurtik, maiatzak 9, uztailaren 15era bitartean itxita egongo da Bergaratik Elgetarako bidea, 3,50 tonatik gorako kamioientzat. Arrazoia, Izarre eta Uberako bihurguneetan egiten ari diren hobekuntza lanak.

Nazioarteko magoak Espaloian I. Magia Mostran

 Elgeta Maiatzaren 13, 14 eta 15ean, Magia Mostra izango da Elgetan. Atzo, apirilak 28, egin zuten aurkezpena eta, antolatzaileen esanetan, "nazioarteko mostra izanik, sona handia lortuko du, etorriko diren magoen ospeagatik, batik bat".

Eskola txikien jaia Elgetan ospatuko da

 Elgeta Eskola txikien 18. jaia ospatuko dute Elgetan ekainaren 12an. Gaur goizean egin dute aurkezpena eta bertan egitarau zabalaz gain, eskola txikien kanta ere aurkeztu dute.

Ziburu berriak herriko hiru gunetan

 Elgeta Gaur egun herriko hiru gunetan daude ziburuak. Udalak komenigarritzat jo du ziburuon egoera aztertzea eta behar izanez gero konpontzea. Bestalde, aurreratu du aurten herriko beste hiru gunetan ipiniko dituztela umeendako ziburuak.

Liburuak plazara barikuan

 Elgeta Zapatuan, apirilaren 23an, liburuaren eguna da. Hori dela eta liburuak plazara aterako dituzte bariku arratsaldean.

Akordioa sinatu dute autobus zerbitzua finantzatzeko Udalak eta Diputazioak

 Elgeta Udalak akordioa sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin autobus zerbitzu berezia finantzatzeko. Akordioa ikasturtea amaitu bitartekoa da; eta ondoren, ekainean erabakiko dute jarraitu ala autobus zerbitzua bertan behera laga.

Ruper Ordorikaren kontzertua apirilaren 23an

 Elgeta Apirilaren 23an izango da, zapatua. Gaueko 22:30ean hasita azken diskoetako zein disko zaharretako kantak izango dira entzungai. Rupertorio berriarekin etorriko da, beraz, Elgetako Kafe Antzokira .

Gida komertziala

Bolatoki

Bolatoki Artekale kalea 2
20690 Elgeta
Tel.: 943768284

Gida komertzialeko produktuak

Fokoak
Txuletak
Plater konbinatuak
Razioak
Bonbilak