Garraio zerbitzuaren ordutegi berezia udan

 Elgeta Irailera bitartean, garraio zerbitzu berezia izango da Elgetan. Hemen ordutegia:

"Cocidito Madrileño" antzezlanaren bi emanaldi egingo dituzte

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokiak Cocidito Madrileño-ren bigarren emanaldia antolatzea erabaki du, lehen emanaldirako salgai zeuden 320 sarrerak saldu ondoren. Irailaren 2an egingo dituzte bi emanaldiak.

Domingo Iturbe kalean eta Berraondokuan aparkalekuetako marrak margotuko dituzte

 Elgeta Oraindik data zehaztu gabe badago ere, abuztuan edo irailean aparkalekuetako marrak margotuko dituztela jakinarazi du Elgetako udalak. Herriko bi gunetan egingo dituzte lanok. Domingo Iturbe kalean eta Berraondokuan, hain zuzen ere.

Pilotalekua itxita egongo da berritze lanak amaitu bitartean

 Elgeta Elgetako pilotalekuan berritze lanak hasi behar direla eta, pilotalekua itxita egongo da.

Espaloiko kideek urteko balorazio positiboa egin dute

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokia zabaldu zutenetik urtebete pasatu da eta bertako arduradunek balorazio positiboa egin zuten, atzo, uztailak 20, egindako prentsaurrekoan. Bide batez, datorren denboraldirako antolatu dituzten hainbat ekitaldiren berri ere eman zuten.

"Cocidito Madrileño" antzezlanerako sarrerak erosteko dei egiten dute

 Elgeta Cocidito Madrileño antzezlana egingo dute irailean Elgetako Espaloia kafe antzokian, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Aste honetan hasiko dira Maala parkea urbanizatzeko planak

 Elgeta Maala parkea urbanizatzeko lanak asteon hasiko dira. Proiektu horren barruan, Espaloia Kafe Antzokira arteko bidea egokituko dute eta plazatxoa ere egingo dute orain dagoen orubean.

Domekan 150 ziklista Mendiko Lasterketan

 Elgeta Euskadiko Mendiko Txirrindulari Lasterketa jokatuko da Domekan Elgetatik abiatu eta bertan amaituz. Probak aurten badu berrikuntzarik: kanpoko talde gehiago ekarriko dituzte. Lehia polita egongo da, beraz, hemengo eta kanpoko txirrindularien artean.

Fo-fo-fo Ipintzako finalera

 Elgeta Egubakoitzean jokatuko da Ipintzako areto futbol txapelketako finala eta elgetarrak bertan izango dira.

Azoka Nagusiaren ostean pozik herritarren partehartzearekin

 Elgeta Azoka Nagusiko jaiak izan ziren joan zen asteburuan, eta jai batzordeak antolatutako ekitaldiez gozatzeko aukera izan zuten elgetarrek zein kanpotik bertara joandakoek. Antolatzaileak pozik azaldu dira emanaldiak ongi atera direlako.

Jone Oianguren (London): 100 metrora egin dit eztanda

 Elgeta Jone Oiangurenek gertutik bizi izan ditu bonba hotsak. Asteleheneko Goienkarian bere esanak jaso dituzte eta baita beste hiru debagoiendarrenak ere. Astelehenekoan argitaratuko dira laurak. Aurrerapen bat mezu honetan.

Aldaketak garraio zerbitzuan

 Elgeta Uztailean ordutegia aldatuko dute Elgeta-Bergara-Arrasate ibilbidea egiten duten autobus zerbitzuetan. Gainera, udan barrena zerbitzua taxi bidez eskainiko du Udalak. Hala ere, bidaia txarteletan eta geltokietan ez da inolako aldaketarik izango.

Inoizko Feria Nagusi handiena egin dute aurten Elgetan

 Elgeta Eguenetik domekara bitarte jan, edan eta parranda egin dute elgetarrek herriko jaietan. 30 artisau, 30 janari postu eta 130 azienda egon ziren ikusgai atzo, domeka, Elgetako Azoka Nagusian.

Elgeta-Bergara errepidea zabalik kamioi eta autobusentzat bihartik aurrera

 Elgeta Bihartik, egubakoitza, aurrera berriro ere ibili ahal izango dira kamioi eta autobusak Elgeta-Bergara errepidean.

Ikus-entzunezkoa eta komedia Espaloian

 Elgeta Elgetako Udalak uztailean diapositiba emanaldia eta antzezlan bat antolatu ditu.

Dokumentala 1936ko gerratearen gainean

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokian emango da dokumentala. Hilaren 29an izango da, eguaztena, 19:30ean. Aurreko eguztenean 50 lagunetik gora egon ziren hitzaldia jarraitzen, eta interes handia sortu du gerra sasoiak Elgetarengan izan zuen eraginak.

Egitarau zabala 2005eko Azoka Nagusiak

 Elgeta Ekainaren 30etik eta uztailaren 2ra bitartean ekintza ugari izango dira Elgetan. Besteak beste, kontzertuak, herri bazkaria eta haurretzako jolasak izango dira.

Iazko garaileak, Añiketan arrasatearrak, aurten ere txapeldun

 Elgeta Elgetako futbito txapelketa ere heldu da amaierara. Ezhoikoa den arren, aurtengoan ere joan den urteko final berdina jokatu zen. Eta aurten ere Arrasateko Añiketan-ek Durangoko Vicios-i irabazi zion: 5-2

Ardo dastaketa eguenean, Espaloian

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokian ardo dastaketak egiten dira aretoa zabaldu zenetik. Aditu bat ekartzen da hemengo edo hango bodegakoa eta harek egiten ditu azalpenak. Oraingoan, boteila ardo ezberdinak jarriko dira jendeak probatu eta konparatu ditzan.

Auto klasiko eta kirol-automobil historikoen I. kontzentrazioa

 Elgeta Ekainak 19, igandea egingo da lehen Auto klasiko eta kirol-automobil historikoen kontzentrazioa.

Gida komertziala

Haizea

Haizea Salbador kalea 5
20690 Elgeta
Tel.: 943768256

Gida komertzialeko produktuak

Bonbilak
Razioak
Lanparak