Logoa

San Bartolome eguneko urteroko hitzorduari ezin hutsik egin

  Gizartea  Bergara  Elgeta

Abuztuaren 24a egun berezia izaten da urtero Angiozarko Zabaleta auzoan. Eguerdian mezarekin eta luntxarekin hasi zuten eguna, eta ondoren, besteak beste, bertsoak, afaria edota erromeria izan ziren. Eta, nola ez, arratsaldez egin zuten bolo txapelketa, zeinetan beste behin ere auzoko zein kanpoko jende ugari batu zen.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Angiozarko Zabaletan San Bartolomeak abuztuaren 24an

  Gizartea  Bergara  Elgeta

Angiozarko Zabaletan San Bartolomeak abuztuaren 24an

Meza, luntxa, bolo-txapelketak, bertso saio dotorea, erromeria eta auzo afaria izango dira jaietako osagai nagusiak. Abuztuaren amaierak eragiten dituen saminak kentzeko plan aproposa izan daitezke aurtengo San Bartolomeak. Beheko loturan egitaraua bere osotasunean.

Espaloia uzteagatik 600 euroko isuna barkatuta

  Gizartea  Elgeta GAURKOAK

Espaloia 2018raino kudeatzeko kontratua aldez aurretik eteteagatik kalte ordaina jaso zuen Xabier Ulaziak, baina eraikina hobetzeko egindako inbertsioak 4.000 eurora heltzen direla justifikatu ostean, isuna bertan behera uztearen alde egin du udalbatzak.

Debagoiendarrak podiumean Euskadiko mendi bizikleta jaitsiera txapelketan

  Kirola  Antzuola  Bergara  Elgeta

Debagoiendarrak podiumean Euskadiko mendi bizikleta jaitsiera txapelketan

Zugaztietan (Bizkaia) jokatu zen atzo Euskadiko Down Hill edo mendi bizikleta jaitsiera txapelketa eta hiru debagoiendar izan ziren podiumean: Jon Fernandez antzuolarra (kadete mailan), Unai Larrea antzuolarra (junior mailan) eta Txomin de Vega elgetarra (Master 30). Hirurak dira, gainera, openeko lider, baita Manu Castro ere (Master 40).

San Roke jaietako egitaraua gertu dute, Elgetan

  Gizartea  Elgeta

San Roke jaietako egitaraua gertu dute, Elgetan

Urtero moduan meza, pintxoak, bazkaria eta dantzaldia egingo dituzte. Berezitasuna, aurten, Imanol Albisuren harri-jasotze erakustaldia izango da.

Lagun arteko ospakizuna Elgetako Maala kalean

Lagun arteko ospakizuna Elgetako Maala kalean

  Gizartea  Elgeta

Kale txikia izanagatik Madalen Eguna ez zen oharkabean pasa. Auzotarrek luntxa egin zuten.

Mantenu lanak Arrasate-Abadiño lerro elektrikoan

  Gizartea  Elgeta

Mantenu lanak Arrasate-Abadiño lerro elektrikoan

Red Electrica de España mantenu lanak egiten ari da Elgetatik igarotzen den Abadiño-Arrasate lerro elektrikoan.

13.000 euro kiroldegiko aldagelak berritzeko

  Kirola  Elgeta

13.000 euro kiroldegiko aldagelak berritzeko

Lanak urtea amaitu aurretik egin beharko ditu Elgetako Udalak eta diru-laguntzetara aurkeztutako beste sei proiektuk ez dute finantzaziorik jasoko. Rokodromoa berritzeko eta handitzeko egitasmoa beste diru-laguntza deialdi batera aurkeztu dute.

Herri Eskolako pasilloak margotzen ari dira

  Hezkuntza  Elgeta

Herri Eskolako pasilloak margotzen ari dira

Oporrak direla-eta Herri Eskola itxita dagoen honetan margotze lanak egiten ari da Udala. Orain urte batzuk eta guraso elkarteak deituta hainbat gela margotu zituzten auzolanean, baina pasilloak egiteko zeuden.

36ko gerrari buruzko auzolandegiko gazteak Intxortako ibilbide tematikoa ezagutzen izan dira

  Gizartea  Elgeta

36ko gerrari buruzko auzolandegiko gazteak Intxortako ibilbide tematikoa ezagutzen izan dira

Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen ditu auzolandegiak Foru Aldundiarekin eta hainbat Udalekin lankidetzan. Saseta defentsa lerroko lubakiak berreskuratzeko lanean ibili dira aurten gazteak. Horrekin batera, hainbat memoria gune ezagutu dituzte, tartean Elgeta. 

Alizia Garciak irabazi du Ferixa Nagusiko jaietako argazki lehiaketa

  Gizartea  Elgeta

Alizia Garciak irabazi du Ferixa Nagusiko jaietako argazki lehiaketa

Bi lagunek hartu dute parte. Irudian buruhandi bat agertzen da bizkarrez, Zezena buruhandia. Argazkia hurrengo urteko jaietako egitarauko azala izango da, eta egileak argazki kamara digitala jasoko du opari.

Domeka goizean moto istripu larria izan zuen elgetar batek Kanpanzarren

  Gizartea  Elgeta

Domeka goizean moto istripu larria izan zuen elgetar batek Kanpanzarren

Kanpanzar inguruko baso-bide batean gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu zuen motorzalea eta Donostia Ospitalera eraman zuten.

Berbaz berba Elgeta euskaldunago baterantz

  Euskara  Elgeta

Berbaz berba Elgeta euskaldunago baterantz

Elgetan berbetan mintzalagun taldearen azken sei hilabeteko txostena egin dute, eta taldearen dinamikaz balorazio "positiboa" egin dute. Ohiko saioak egiteaz gain, hainbat ekimen eta irteera burutu dituzte aurten, eta egitasmo berriak ere sortu dira.

80 urtetik gorako 34 elgetar elkartu ditu gaur Xalbadorpe erretiratuen elkarteak

  Gizartea  Elgeta

Bi urtean behin egiten duten bazkarian Arantxa Arantzeta izan da emakumezkorik nagusiena, 95 urterekin. Gizonen artean helduena Jose Antonio Montiel izan da, 91 urterekin.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Aurkikuntza gehiago egin dituzte Elgetako artxibo historikoan

  Gizartea  Elgeta

Aurkikuntza gehiago egin dituzte Elgetako artxibo historikoan

Maiatzean Elgetako artxiboan aurkitutako dokumentuen berri eman zuten Manolo Cainzosek eta Txema Barrutiak. Orain, Elgetako artxiboen inguruko beste bi datu bitxi azaldu dira: dokumentu baten agerpena eta 1623ko maparen gaineko jatorri.

80 urtetik gorako elgetarren bazkaria, bihar, Ozkarbi elkartean

  Gizartea  Elgeta

80 urtetik gorako elgetarren bazkaria, bihar, Ozkarbi elkartean

80 urtez gorakoendako bazkaria bi urtetik behin egiten dute Elgetan. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatzen du. Aurten 65 pertsona gonbidatu badituzte ere, azkenean, 40 pertsona izango dira bazkarira joango direnak.

Aparejadorearen auzian Elgetako Udalak beste 277.008,01 euro ordaindu beharko ditu

  Ekonomia  Elgeta

Aparejadorearen auzian Elgetako Udalak beste 277.008,01 euro ordaindu beharko ditu

Bigarren kalte-ordain bat gehitzen zaio lehenengoari. Jakinekoa zen bigarren epaiketan Udalaren kontrako ebazpena izan zela. Orain, ordaindu beharreko diru kopuru zehatzaren berri izan dute udal arduradunek.

Iraitz Lazkano: "Parte hartzea bikaina izan da jaietan"

  Gizartea  Elgeta

Iraitz Lazkano: "Parte hartzea bikaina izan da jaietan"

Jai Batzordearen balorazio ofizialaren zain, Iraitz Lazkano alkateak adierazi du giro oso polita sumatu dutela Ferixa Nagusiko jaietan. Herritarren parte hartzea eta ekintza berriek izan duten harrera ona nabarmendu ditu, bereziki.

Penaltietan joan zitzaion finalerako txartela Elgeta taldeari

Penaltietan joan zitzaion finalerako txartela Elgeta taldeari

  Kirola  Elgeta

Txapelketa polita egin du Elgeta taldeak Bergarako Udako Ipintzako Futbol Txapelketan. Finalerdietaraino iritsi da taldea eta eguaztenean jokatu zuten partida hori, Agorrosinen. Zoritxarrrez, ez dute finalerako txartela eskuratu. Penaltietan galdu dute norgehiagoka.

Jaiak 2017: Eskoriatza, Elgeta eta Aramaio

  Gizartea  Aramaio  Elgeta  Eskoriatza JAIAK

2017ko Eskoriatzako San Pedro Jaiak, Elgetako Ferixa Nagusiko Jaiak eta Aramaioko San Martin Jaiak. Baita Bergarako San Martzialak ere.

Gida komertziala

Haizea

Haizea Salbador kalea 5
20690 Elgeta
Tel.: 943768256

Gida komertzialeko produktuak

Razioak
Esnekiak
Lanparak
Koadernoak
Urdai azpikoa