Agorrosingo tasen kontrako bide aurre-judiziala hartuko du Elgetako Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 31a, 10:21
Elgetako udalbatza martitzenean egindako osoko bilkuran. (Argazkia: Aner Fernandez)

Abokatua eta prokuradorea izendatuta daude, eta Antzuolako Udalak ere bide beretik joko du.

Bergarako Udalak ez du onartu Elgetako eta Antzuolako Udalek azaroan jarritako erreklamazioa, eta martitzeneko osoko bilkuran errekerimendua egitea onartu du Elgetako udalbatzak. EH Bilduren aldeko botoekin eta Gu Geu Elgetako ordezkarien abstentzioarekin hartu da erabakia.

Hala, Bergarako Udalak ez badio eskatutakoari erantzunik ematen hilabeteko epean alkatea baimenduta dago auzi-errekurtso bat aurkezteko. Abokatua eta prokuradorea ere izendatuta daude.

Eskaerarekin ados egonda ere oposizioko kideek uste dute saiakera gehiago egin beharko liratekeela bide judizialetik kanpo adostasun batera iristeko. EH Bilduko ordezkariak, ordea, ez datoz bat. Saiakerak egon direla adierazi dute eta Bergarako Udalaren aldetik ez dutela adostasun batera iristeko borondaterik ikusten azaldu dute.

Antzuolako udalbatzak ere bide aurre-judiziala hartzea onartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak