Goizean, Elgetan, elkarretaratzea plazan eta talde argazki koloretsua Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mar. 8a, 16:54
Elgetan, udaletxe aurrean, 11:00etan egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Geaxi Ezpeleta)

Bi elkarretaratze daude deituta Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko Elgetan. Goizean egindakoan 60 bat lagun elkartu dira. Herri Eskolako langileek ez dute lanuzterik egin, eta Martxoaren 8arekin lotutako ekintzak burutu dituzte ikasleekin.

Beste herri askotan moduan kalera irten dira gaur hainbat elgetar Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako aldarrikapenei babesa ematera. Udal langileek bat egin dute lanuzte deialdiarekin eta zerbitzu gehienak eten egin dira 11:00etatik aurrera.

Ordu horretarako zegoen deituta eguneko lehenengo elkarretaratzea herrian. Arropaz, izaraz eta etxeko lan tresnaz betetako udaletxeko bakoiaren azpian egin dute kontzentrazioa. Udal langileak, Herri Eskolako irakasleak eta askotariko herritarrak elkartu dira bertan. Emakumeak izan dira gehienbat, baina baita ere gizonezko batzuk.

Argazkia Herri Eskolan

Herri Eskolan jangela zerbitzuko langile batek egin du lanuztea. Eskolak funtzionamendu normala izan da, gainerakoan. Aurreko egunetan lanketa berezia egin dute ikasleekin, eta gaur beste batzuen artean Konplizeak ditut eta... kantua abestu dute, eta talde argazki koloretsua atera dute ikasleek eta irakasleek.

Erlazionatuak

Etxeko lanen zama herriko plazan erakusteko eguna

Larraitz Zeberio Lekuona 2018 mar 08 Elgeta

Emakumeek lanuzteekin "planto" egin dute

Josu Bilbao Atxutegi 2018 mar 08 Debagoiena

Greba feminista "historikoa", argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018 mar 08 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak