Genero ezin hobea eta aparteko giroa herriko ekoizleen inguruan

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 23a, 15:37

Hemeretzi bat ekoizle elkartu dira plaza inguruan gaur, irailean egiten den azoka berezian. Eta guztiak joan dira generorik onenarekin herritarrei eskaintzeko: baserritarren produktuak, artisauen lanak, marokoar jakiak, garagardoa… Goiz erdian Intxortako igoera jokatu dute, eta horrek ere ikusmina sortu du. Garailea, Elorrioko Gontzal Murgoitio eta Marta Barrachina izan dira.

Eguraldia lagun, aparteko giroa sortu da plaza inguruan. Baserritarren eta artisauen azokak sasoiko generorik onena ekarri die herritarrei: kalabazak, zerbak, sagarrak, intxaurrak… Eta herritarrek hori jakinik goiz joan dira horien bila. Mikel Irazabalek Baobeer garagardoa izan du probatzeko, marokoar jakiak ere izan dira dastatzeko, eta artisauek ekoiztutako lanek ere ez dute hutsik egin: poltsak, apaingarriak… Seigarren mailako eta DBHko ikasleak ikasturte amaierako bidaia ordaintzeko pastelak eta bestelako jakiak izan dituzte beste urte batez, eta Hotz Bergara taldeko kideek Siriako errefuxiatuen aldeko materiala saldu dute.

Intxortara joan-etorria

Goiz erdian kirol ekitaldia ere izan da: Intxortara joan-etorria lasterka. Hamahiru lagunek hartu dute parte eta Elorrioko Gontzal Murgoitio izan da garailea, 18:51 minuturekin, eta Marta Barrachina, 42:14 minuturekin.

Hona hemen sailkapena osorik:

1. Gontzal Murgoitio         18:51
2. Odei Zenitagoia            19:56 (1. elgetarra)
3. Martin Egizabal             20:08 
4. Pablo Egizabal              20:31
5. Jaime Ahedo                21:57
6. Ibon Salterain              25:10
7. Jesus Mari Beristain      26:20
8. Noa Andueza               31:50
9. Olatz Irazabal              33:25
10. Irati Arbulu                37:50
11. Naroa Gil                   37:50
12. Marta Barrachina        42:14
13. Irene Romero             51:07
 
Bestetik, 12 urtetik beherakoen artean hamar neska-mutikok hartu dute parte Salbadorrera egindako igoeran. Azkarrenak izan dira Urko Lozano eta Alazne Lozano.
 
Erlazionatuak

Baserritarren eta artisauen azoka

Mirari Altube Arrese 2017 ira 23 Elgeta

Intxortako igoera

Mirari Altube Arrese 2017 ira 23 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak