Euro batetik 15era arteko bigarren eskuko arropa eta osagarri mordoa saldu dute

  Ekonomia  Arrasate

Euro batetik 15era arteko bigarren eskuko arropa eta osagarri mordoa saldu dute

Gustura daude Arrasateko Portaloira taldekoak; gustura, asteburuan egindako bigarren eskuko azoka ondo joan delako. Batutako dirua euskal presoei laguntzera bideratuko da –hori da azokaren helburu nagusia– eta saldu barik geratutako arropa mojei-edo emango diete.

 

Euro batetik 15era arteko bigarren eskuko arropa eta osagarri mordoa saldu dute

  Ekonomia  Arrasate GAURKOAK None

Gustura daude Arrasateko Portaloira taldekoak; gustura, asteburuan egindako bigarren eskuko azoka ondo joan delako. Batutako dirua euskal presoei laguntzera bideratuko da –hori da azokaren helburu nagusia– eta saldu barik geratutako arropa mojei-edo emango diete.

Istripua AHTren lanetan: herritarrek deituta, bigarren kontzentrazio bat egin dute

  Ekonomia  Eskoriatza

Istripua AHTren lanetan: herritarrek deituta, bigarren kontzentrazio bat egin dute

Eguenean AHTren lanetan izandako istripua gaitzesteko, elkarretaratzea egin zuten atzo –barikua– iluntzean, Eskoriatzako plazan, herritarrek deituta. Hainbat eskoriatzar eta alderdi politikotako ordezkari batu ziren –ezker abertzalea, Ezker Batua, EAJ, EA eta H1!-ekoak tartean–, 'Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea!' lelodun pankartaren atzean. Kontzentrazio isila egin zuten 19:00etatik 19:30era.

Hobera egin dute AHTren lanetan izandako istripuan zauritutako bi langileek

  Ekonomia  Eskoriatza

Hobera egin dute AHTren lanetan izandako istripuan zauritutako bi langileek

Osasun Sailetik jakinarazi digutenez, Txagorritxura larri eraman zuten 42 urteko gizonezko bulgariarrak hobera egin du eta aurrerikuspenen arabera gaur bertan emango diote senda-agiria. Arrasateko ospitalera eraman zuten langilea, bestalde, 34 urteko emakumezkoa, Donostiako Poliklinikara eraman dute, eta hobera egin duela gaineratu dute Osasun Sailetik.

Atzoko lan istripua salatu eta gaitzesteko, hainbat eta hainbat izan dira gaur erakunde eta sindikatuek egindako adierazpenak. CCOO sindikatuko kideek, esaterako, Marinen bertan egin dute elkarretaratzea eguerdian. Salatu dute langileen lan orduak gehiegizkoak direla, eta administrazio publikoek ez dietela sindikatuei lanen egoera egiaztatzen uzten.

Atzoko lan istripua salatu eta gaitzesteko, hainbat eta hainbat izan dira gaur erakunde eta sindikatuek egindako adierazpenak

  Ekonomia  Eskoriatza GAURKOAK None

CCOO sindikatuko kideek, esaterako, Marinen bertan egin dute elkarretaratzea eguerdian. Salatu dute langileen lan orduak gehiegizkoak direla, eta administrazio publikoek ez dietela sindikatuei lanen egoera egiaztatzen uzten.

Elkarretaratzeak egingo dituzte atzoko lan-istripua eta heriotza salatzeko

  Ekonomia  Eskoriatza

Elkarretaratzeak egingo dituzte atzoko lan-istripua eta heriotza salatzeko

Sobera zeuden lehergaiek eztanda egin zuten Marinen egiten ari diren AHTren lanetan, Eskoriatzan. Lehergaia manipulatzen ari zen langilea hil egin zen (55 urteko gizonezko ukrainarra) eta beste batek (42 urteko gizonezko bulgariarra) zauri larriak jasan zituen leherketaren hedatze-uhinengatik. Hirugarren batek zauri arinagoak jasan zituen. Sindikatuek elkarretaratzeak egingo dituzte istripua salatzeko: CCOOk elkarretaratzea egingo du gaur eguerdian Marinen; ELA eta LABek datorren astelehenean egingo dute elkarretaratzea Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Langile bat hil da Eskoriatzan, AHTren lanetan

  Ekonomia  Eskoriatza GAURKOAK None

Beste bi zauritu egin dira Marinen izandako lan-istripuan. Soberan zeuden lehergaiek egin dute eztanda, 14:20ean.

Lau baserritarrek eta 12 herritarrek eman dute izena zuzeneko salmenta egiteko

  Ekonomia  Elgeta

Lau baserritarrek eta 12 herritarrek eman dute izena zuzeneko salmenta egiteko

Baserritarren batzordetik abiarazi zuten egitasmoa; asteon egingo dute salmenta horiek antolatzeko lehenengo bilera.

Agenda 21: herritarrekin bilera abenduaren 15ean

  Ekonomia  Aramaio

Agenda 21: herritarrekin bilera abenduaren 15ean

Agenda 21eko batzarra izango da datorren eguaztenean, abenduaren 15ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:30ean. Datozen zortzi urteei begira Ekintza Plana lantzen hastea da asmoa eta datorren asteko batzarra nagusiki herritarren hitza entzuteko deitu dute.

Langabezia jaitsi egin da Debagoienean

  Ekonomia  Debagoiena

Azaroari dagozkion langabezia datuak helarazi berri dituzte, eta Debagoienerako albiste onak iritsi dira, ze langabezia  jaitsi egin da ia herri guztietan. Eskoriatza eta Gatzaga dira gora egin duten bakarrak. Hala ere, Gatzagak jarraitzen du izaten ibarreko langabezia tasarik baxuena duena, eta Arrasate, berriz, altuena. Oñatin jaitsi da gehien langabezia azaroan. 

Langabeendako 426 euroko laguntza kendu egingo duela iragarri du Zapaterok

  Ekonomia  Debagoiena

Era berean, Espainiako Gobernuak sozietateen gaineko zergan beherapen fiskalak aurkeztu ditu, eta enpresa txikien definizioa aldatu egingo du.

Antonio Canceloren gaineko liburu bat aurkeztu dute

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena

Antonio Canceloren gaineko liburu bat aurkeztu dute

Eroskiren sortzaile eta zuzendari eta Mondragon Korporazioko presidente izan zen Antonio Cancelo enpresaburuaren inguruko liburu bat aurkeztu dute: Principios, pensamiento e innovación empresarial. La visión de Antonio Cancelo du izenburua, eta egileak dira LKSko zuzendari Fermin Garmendia eta Manolo Gonzalez kazetaria.

Erakusleiho lehiaketan izena emateko epea zabalik

  Ekonomia  Oñati

Oñatiko Udalak III. Erakusleiho lehiaketa deitu du. Parte hartu gura duten komertzioek abenduaren 10a baino lehen eman behar dute izena udaletxeko harrera bulegoan, Turismo Bulegoan edo Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza Sailean (Bidebarrieta, 12). Udalak 4.500 euro banatuko ditu. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 30ean egingo dute.

Saiolanen 25 urteak ospatzeko ekitaldia egin zuen

  Ekonomia  Arrasate

Bertan, enpresaren memoria aurkeztu zuten eta hurrengo urteetan orain arteko lana egiten jarraitzeko ze pauso bete behar dituzten aztertu zuten mahai inguru batean.