Gabonetako kontsumoa, krisiaren gainetik

  Ekonomia  Debagoiena

Gabonetako kontsumoa, krisiaren gainetik

Gabonetan ohi bezala gastatuko dute aurten Euskadiko familiek, krisiaren gainetik; hori da Euskadiko zenbait kontsumitzaileen elkartek egin dituzten estimazioen emaitzak. Krisiaren eraginez, gastatzeko joera hori pixka bat baretu da; hala ere, azterketen arabera, oraindik larregi kontsumitzeko tentazioak gainditzen ditu asmo on guztiak. Hala, familia bakoitzak 500 eta 1.000 euro arteko gastua egingo du, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketaren (EKA-OCUV) arabera.

15,4 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalbatzak

  Ekonomia  Oñati

2010koarekin alderatuta, %2,5eko jaitsiera izango du aurrekontuak: inbertsioen atalean gutxiago gastatuko da; gizarte zerbitzu zein nekazaritza eta ingurumenean bestalde, gehiago.

Oñatiko udal aurrekontua 2011rako

  Ekonomia  Oñati GAURKOAK None

.

Udal gobernuak proposatuko du %22,7 jaistea 2011ko aurrekontua

  Ekonomia  Arrasate

Udal gobernuak proposatuko du %22,7 jaistea 2011ko aurrekontua

Santamas biharamuna alde batera utzi eta osoko bilkura berezia deialdia egin du gaurko, eguena, udalbatzarrak 09:00etarako, bestelakoen artean, datorren urteko aurrekontuaren gaia lantzeko. Kopuru esanguratsuak aurkeztu ditu udal gobernuak. Baina akaso esanguratsuena da aurrekontuaren kopuruan proposatu duten jaitsiera: iazkoa baino %22,7 txikiagoa, edo adibidez, "2008koarekin alderatuz %70 suposatzen du".

Arrasateko udal aurrekontua 2011rako

  Ekonomia  Arrasate GAURKOAK None

.

Debagoieneko enpresen %46,8 berritzaileak dira

  Ekonomia  Debagoiena

Eustatek argitaratu berri ditu EAEn 2009an berrikuntzaren arloan lan egiten zuten enpresen datuak. Autonomia Erkidegoan, 10 langiletik gorako enpresen artean, %38,9 ziren berritzaileak. Gipuzkoari dagokionez, gure ibarrak du daturik onena: Debagoieneko 10 langiletik gorako enpresen artean, %46,8 ziren berritzaileak 2009an.

8,5 milioi euroko aurrekontua onartu du Mankomunitateak 2011rako

  Ekonomia  Debagoiena

8,5 milioi euroko aurrekontua onartu du Mankomunitateak 2011rako

Krisi garaiek markatutako aurrekontua onartu du Debagoieneko Mankomunitateak datorren urterako eta ondorioz, %15 txikiagoa izango da.

Mondragon Taldeak, 22 milioi elkartasun proiektuetarako

  Ekonomia  Debagoiena

22,2 milioi euro horien helmuga izan zen Mondragon Unibertsitatearen eta Politeknika Ikastegia Txorierri, Lea Artibai Ikastetxe eta Goierriko Lanbide Eskolaren eremuko prestakuntza eta hezkuntza garapeneko proiektuak babestea; ikerketari lotutako erakundeetara ere bideratu zen; euskara eta kultura jardueretara ere bai; Hirugarren Munduan proiektu zehatzak garatzen parte hartu zen eta GKE-eibabesa eman zitzaien, bereziki Mundukideri; hain zuzen, erakunde hori Mondragonen eremuan bultzatu da, premia duten herrialdeetan ekintza sozial komunitarioak garatzeko.

CCOO, Udaleko hauteskunde sindikaletan nagusi

  Ekonomia  Eskoriatza

Eskoriatzako Udalean egin berri diren hauteskunde sindikaletan CCOO izan da garaile, berak lortu du-eta udal langileei aukeratzea zegokien ordezkari bakarra. Hauteskundeetara CCOO eta LAB sindikatuak aurkeztu ziren.

"Bankuek iruzur egin izan baligute bezala sentitzen gara"

  Ekonomia  Debagoiena

"Bankuek iruzur egin izan baligute bezala sentitzen gara"

Debagoiendar batzuen hitzak dira; hainbat banketxek merkaturatu duten swap delako produktuarengatik kaltetuta sentitzen diren debagoiendarrak. Dozena batek inguru salaketa ipini dute banketxe batzuen aurka.

Gainera, ohar bat egiten dute: "Badakigu jende askok daukala swap produktua; eta beharbada beste asko oraindik ez ziren konturatuko daukatela".

Erreportajea Goiena aldizkarian, eta Goiena Magazinea-n elkarrizketa, 19:45ean.

Pello Gonzalez: "Iruzur fiskalari aurre egiteko borondate politikoa dagoenean, emaitzak lortzen dira"

  Ekonomia  Debagoiena

Pello Gonzalez: "Iruzur fiskalari aurre egiteko borondate politikoa dagoenean, emaitzak lortzen dira"

Iruzur fiskalaren, egoera ekonomikoaren, Diputazioaren aurrekontuaren eta opor fiskalen gainean dihardu Pello Gonzalez Ogasuneko foru diputatuak. Iruzur fiskalsri aurre egiteko duten konpromisoa "sendoa" dela dio. Hona hemen elkarrizketa.

Adrian Zelaia Industri eraldaketarako aholku batzordeko delegatu izendatu dute

  Ekonomia  Debagoiena

Adrian Zelaia, EKAI Center-eko Lehendakari Exekutiboa, Industri eraldaketarako aholku batzordeko delegatu izendatu dute bost urterako. Batzorde hau, Europako Ekonomi eta Gizarte Batzordearen Industri Politikarako organoa da.

 

Udalak eta merkatariek jantziko dituzte kaleak Gabonez

  Ekonomia  Debagoiena

Udalak eta merkatariek jantziko dituzte kaleak Gabonez

Krisi ekonomikoak oraindik eragin handia du, eta Gabonetako apaingarrietarako diru gutxi erabiliko dute aurten udalek.

Mondragon Taldeak EAEko enpleguaren %3,9 sortu zuen iaz

  Ekonomia  Debagoiena

Mondragon Taldeak EAEko enpleguaren %3,9 sortu zuen iaz

Mondragon Taldeak bere jardueraren gaineko hainbat datu jakinarazi ditu. Besteak beste, esan du Euskal Autonomia Erkidegoko enpleguaren %3,9 sortu zuela iaz; eta, industria arloa bakarrik hartuta, arlo horren enpleguaren %8,1.

2009an korporazioak bere kooperatiba eta elkarte partaidetuetan batez beste 85.066 lanpostu enplegatu zituen; horietatik 32.266 EAEn izan ziren, eta 4.033, Nafarroan.