Grebara deitzeko ekitaldiak egingo ditu bihar ESK-k

  Ekonomia  Arrasate

Urtarrilaren 27an pentsioen erreformen aurkako greba orokorrean parte hartzeko gonbidatzeko asmoz, hitzaldia eta kale-agerraldia egingo ditu bihar, eguaztena, ESK sindikatuak. Iñaki Uribarrik egingo du hitzaldia Kulturaten, 18:00etan. Segidan, 19:00etan, Seber Altuben kale-agerraldia egingo dute.

Estarta kooperatiba Danobaten integratu da

  Ekonomia

Estarta eta Mondragon Korporazioko kide Danobat kooperatibek bat egitea adostu dute, merkatu globalean dimentsioa eta lehiakortasuna handitzeko, Mondragonen esanetan.

Bi kooperatibetako Batzar Orokorrek Estarta Danobaten integratzea erabaki berri dute, "merkatuan lehiatzeko duten ahalmena areagotzeko".

Miguel Altunako ikasleak Bilboko burtsan izan dira

  Ekonomia  Bergara

Miguel Altunako ikasleak Bilboko burtsan izan dira

Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak egon ziren, egubakoitzean

Fagor Automation Indiako nazioarteko azoka baten izango da

  Ekonomia  Arrasate

Fagor Automationek IMTEX 2011 (15th Indian Metal-cutting Machine Tool Exhibition) azokan parte hartuko du Bangaloren (India), urtarrilaren 20tik 26ra bitartean. Asia hegoaldeko eta hego ekialdeko azokarik hadiena da ebakitzeko makina erremintak eta fabrikazio soluzioak eskaintzen.

Eskoriatza, Gipuzkoako onena langabeziaren eboluzioan

  Ekonomia  Debagoiena  Eskoriatza

Gipuzkoako udalerri guztien artean, Eskoriatzak murriztu du gehien langabezia tasa azken bi urteotan: 2009an, %1 murriztu zuen, eta 2010ean, %16,2. Hala, urtea 196 langaberekin bukatu du. Azken urteotako urtarrileko langabe kopuruak hauek izan dira Eskoriatzarendako: 2008an, 236, eta 2007an, 141. Datu horiek Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoarenak dira. 

Oro har, Debagoienak -batez ere, Leintz bailarak- askoz datu hobeak dauzka aurten azkenaldian baino: 2008 bukaeratik hona enpleguak hobera egin du kooperatibismoa oso zabaldua dagoen bailara horretan (Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza). Bergarak ere hobetu egin du bere egoera.

Hauteskunde sindikaletan ere igartzen dabil krisia

  Ekonomia  Debagoiena

Hauteskunde sindikaletan ere igartzen dabil krisia

Ezaugarri bereziren bat baldin badute 2010-2011ko hauteskunde sindikalek, hauxe da: aurreko aldian baino ordezkari askoz gutxiago aukeratu direla. Hala, Debagoienean 530 ordezkari sindikal inguru aukeratu ziren aurrekoan, orain lau urte; bada, oraingoan, 430 inguru aukeratzea tokatzen da. Horrek arrazoi garbi bat dauka: zentsua, hau da, langile kopurua txikiagoa dela.

Munduko 100 onenen artean jarraitzen du Eroskik

  Ekonomia  Debagoiena

Deloitte aholkularitza-enpresak egindako ikerketa baten arabera, Eroski Taldeak jarraitzen du munduko 100 banaketa-enpresa garrantzitsuenen artean egoten; 81. dago. Deloittek nabarmentzen du supermerkatuen arloan dela bereziki indartsua Eroski Taldea: hain zuzen, 28. postuan kokatzen du.

Tabakoaren Legearen gainean, Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko Mikel Aiestaranekin

  Ekonomia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Tabakoaren Legearen gainean informatzeko eta ostalariek edo beste edonork izan ditzakeen zalantzak argitzeko atzo arratsaldean Bergarako Lasa jatetxean egindako bilerak emandakoa kontatu zuen Aiestarenek Magazinea-n.

Enpresetan parte hartzearen gaineko jardunaldiak MUn

  Ekonomia  Oñati

Enpresetan parte hartzearen gaineko jardunaldiak MUn

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak antolatuta, enpresen barruan egoten den parte-hartzearen gaineko jardunaldia izango da hilaren 19an, Ibarrako campusean. Parte-hartzearen formak enpresan: esperientzia desberdinak munduan zehar izenburua du, doakoa da eta denoi dago zabalik.

Arrasateko urbanoaren berrikuntzekin gustura?

  Ekonomia  Arrasate GAURKOAK None

Arrasateko herri barruko autobus zerbitzu berrituaren gainean galdetu diegu herritarrei

ELAk zein ESKk greban parte hartzeko deia egin dute

  Ekonomia  Debagoiena

ELAk zein ESKk greban parte hartzeko deia egin dute

ELA eta ESK sindikatuek urtarrilaren 27ko greban parte hartzeko deia egiteaz bat, pare bat ekitaldi antolatu dituzte horren harira. ELAk langileen batzarra egingo du egubakoitzean, hilaren 14an Oñatin, 09:30etik 11:30era, eta ostean kale agerraldia. ESKk, berriz, hitzaldia egingo du urtarrilaren 19an Arrasaten (18:00, Kulturaten) eta 19:30ean kale agerraldia, Seber Altube plazan.

LABek irabazi ditu berriz Udaleko hauteskundeak

  Ekonomia  Bergara

LABek irabazi ditu berriz Udaleko hauteskundeak

Gaur bozkatu dute Bergarako Udaleko langileek euren ordezkari sindikalak aukeratzeko. Lau urtean behin egiten dira hauteskunde sindikalak enpresa guztietan eta, orain arte bezala, LABek atera du gehiengoa: zortzi ordezkari. ELAk hiru atera ditu, eta ESK-k, beste hiru.

Greba orokorraren aldeko bilkura egin du LABek

  Ekonomia  Debagoiena

Greba orokorraren aldeko bilkura egin du LABek

LAB sindikatuak bilkura egin du eguerdian Arrasateko Sebero Altube plazan, pentsioen erreformaren kontra eta urtarrilaren 27rako euskal gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorra babesteko.

Greba orokorraren aldeko bilkura egin du LABek

  Ekonomia  Debagoiena GAURKOAK None

.