Soluzioak modu merkean lor ditzakete orain enpresek

  Ekonomia

Soluzioak modu merkean lor ditzakete orain enpresek

Enpresa txiki eta ertainek produktua, negozio eredua, prozesuak… hobetzeko eta aurrera jarraitzeko laguntza behar izaten dute batzuetan; eta, krisi testuinguruan, are gehiago. Bada, horien beharrekin pentsatuta, SPRI enpresa publikoak konponbide zehatzak eta azkarrak modu samurrean lor dezaten programa ipini du abian: +Innova Txekea.

Eroskiren autobus osasuntsua abuztuan etorriko da

  Ekonomia  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Oñati

Eroskiren autobus osasuntsua Debagoienera ere etorriko da, eta herritarron artean modu osasuntsuan jateko eta arduraz kontsumitzeko aholkuak zabalduko ditu. Izan ere, kanpaina bati ekin berri dio Eroskik, eta horren ardatza Euskal Herriko eta kanpoko 70 herritik gora zeharkatuko dituen autobusa da.

Fagor Healthcare kooperatiba sortu da, osasun eta ongizatean jarduteko

  Ekonomia

Fagor Healthcare kooperatiba sortu da, osasun eta ongizatean jarduteko

Mondragon Korporazioak emaitza berria du: Fagor Healthcare kooperatiba sortu berria. Fagorren Sustapen Zentroan jaio da kooperatiba hori, eta osasunean eta ongizatean lan egingo du. Aurkeztu duen lehenengo produktua botika dosifikatzaile bat da.

Azken orduko plan merkea gura dute aurten debagoiendarrek

  Ekonomia  Debagoiena

Azken orduko plan merkea gura dute aurten debagoiendarrek

Ofizialki, laugarren krisi urtea dugu honakoa; hala ere, udako oporrei dagokienez, aurten inoiz baino gehiago igarriko dute debagoiendarrek eta Debagoieneko bidaia-agentziek. Normalean martxoan hasten dira debagoiendarrak abuztuko bidaia antolatzeko informazio bila, baina, aurten, ekaineko azkeneko astean, oraindik oso jende gutxi dabil agentzietan.

LABek antolatuta, bizikleta martxa uztailaren 12an

  Ekonomia  Debagoiena

LABek antolatuta, bizikleta martxa uztailaren 12an

Egun bizi dugun egoerari erantzuteko eta langileen eskubideak aldarrikatzeko bizikleta martxa antolatu du LAB Sindikatuak datorren uztailaren 12rako. Debagoienean, Eskoriatzatik irtengo da martxa, eta herriz herri pasa ostean, Eibar izango da helmuga.

Euskadiko Kutxaren bezeroek komisio gutxiago ordaindu beharko dute

  Ekonomia

Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egiten dutenean guztiz, bezeroek ez dituzte transferentziengatik edo erakunde baten zein bestearen kutxazainetatik dirua ateratzeagatik komisioak ordaindu behar izango. Erakunde berriak 1,3 milioi bezero izango ditu, 709 kutxazain eta 450 bulego.

1.500 metro koadro eta zero emisio izango ditu Eroski berriak

  Ekonomia  Oñati GAURKOAK None

1.500 metro karratu eta zero emisio izango ditu egiten ari diren Eroski berriak. Aparkalekuaren bukaeran ari dira berria egiten eta urriko lehen hamabostaldian zabaldu gura dute.

Ekonomia Suspertzeko Programak 123 proiektu lagundu eta 237 lanpostu sortuko ditu

  Ekonomia

Guztira 123 proiektu izango dira Gipuzkoako Aldundiak abian jarri duen Ekonomia Suspertzeko Programan diru-laguntza jasoko dutenak, eta 237 lanpostu berri sortuko dira gazte kualifikatuentzat, Diputatuen Kontseiluak gaur onartu duen laguntza-dekretuaren babesean. Programa honek ia 21 milioi euroko inbertsio induzitua sortuko du.

Langabezia behera Debagoienean

  Ekonomia  Debagoiena

3.250 langabe zeuden ekainean Debagoienean (%10,90). 2012 urteko daturik onena da, izan ere, orain arteko hilabete denetako zifrek gainditu egiten dute oraingo hau, eta  martxoan hasitako beheranzko joerarekin jarraitzea dakar. Herriz herri, joera beheranzkoa izan da Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatin; alderantziz, langabeziak gora egin du Antzuolan, Elgetan eta Leintz Gatzagan; eta bere horretan mantendu da Aretxabaletan. 

  Otsaila 2012
Martxoa 2012
Apirila
2012
Maiatza
2012
Ekaina
2012
Antzuola 98 (%8,98) 102 (%9,35) 94 (%8,62) 90 (%8,25) 101 (%9,26)
Aretxabaleta 314 (%9,29) 313 (%9,26) 309 (%9,14) 309 (%9,14) 309 (%9,14)
Arrasate 1.372 (%13,24) 1.387 (%13,39) 1.384 (%13,36) 1.354 (%13,07) 1.322 (%12,76)
Bergara 812 (%11,58) 830 (%11,84) 821 (%11,71) 809 (%11,54) 801 (%11,42)
Elgeta 49 (%9,04) 51 (%9,41) 53 (%9,78) 52 (%9,59) 54 (%9,96)
Eskoriatza 233 (%11,44) 224 (%11,00) 229 (%11,24) 225 (%11,05) 217 (%10,65)
Leintz Gatzaga 11 (%8,15) 5 (%3,70) 7 (%5,19) 7 (%5,19) 8 (%5,93)
Oñati 457 (%8,71) 458 (%8,73) 447 (%8,52) 440 (%8,38) 438 (%8,35)
Debagoiena
3.346 (%11,23)
3.370 (%11,31)
3.344 (%11,22)
3.286 (%11,02) 3.250 (%10,90)

Hotzeko estanpazioko jardunaldia izango da Miguel Altunan eguenean

  Ekonomia  Bergara

Bergarako Miguel Altuna Institutuaren helburuetako bat inguruko enpresekin elkarlanean aritzea da. Horregatik, erreminta, estaldura eta FEM simulazioen joera berrien inguruko Hotzeko Estanpazioko Jardunaldi Teknikoa egingo du eguenean, hilak 5. Bestalde, aurten graduondokoa lortu duten ikasleei diplomak banatuko dizkiete.

Bilbok ordutegi komertzialak liberalizatu beharko ditu

  Ekonomia

Bilboko ordutegi komertzialak liberalizatu egingo dira bisitari asko dauden lekuetan. Espainiako Gobernuak 11 hiri aukeratu ditu daukaten balio turistikoaren arabera, eta neurri hori hartzera behartuko ditu. Helburua da turistei kontsumitzeko aukera handiagoak ematea eta kontsumo potentzial hori aprobetxatzea.

Saioa Arando: "Kooperatiba eredua ona da, baina ez da bakarra"

  Ekonomia  Oñati

Saioa Arando: "Kooperatiba eredua ona da, baina ez da bakarra"

Saioa Arando MIKeko kidea da, eta Mondragon Unibertsitateko ordezkari gisa parte hartu zuen joan den astean Oñatin bukatu ziren jardunaldi batzuetan. Ciriec taldeak MU, EHU eta Deustuko Unibertsitatearekin antolatutakoak ziren, ekonomia sozialaren gainekoak.

Udal zergak aldatzeko proiektua ontzat eman dute Batzar Nagusiek

  Ekonomia

Foru Aldundiaren "konpromisoa" da "fiskalitate sendoa" eta soziala egitea, ahaldun nagusiaren esanetan, eta kontestu horretan azaldu zituzten berak eta Ogasun diputatuak azken egunotan aurrera egin duten bi proposamenek: bat, udal zergak aldatzekoa, eta bestea, Sozietateen Zerga moldatzekoa.

Argindarra eta gasa, garestiagoak dagoeneko

  Ekonomia

Argindarra eta gasa garestiagoak dira dagoeneko. Hiruhilekoa hastearekin bat, elektraindarraren tarifa handiagoa da. Espainiako Gobernuak zati bat ordaintzen du, eta hori izoztuta gelditu da; handitu dena sektoreari dagokion zatia da, eta, ondorioz, Azken Baliabideko Tarifa (TUR, gaztelaniaz), kontsumitzaile gehienok dutena, batez beste %3,95 garestiagoa da.

Baina horiek ez dira garestitze bakarrak.

Gaur hartuko du Mondragoneko presidente kargua Txema Gisasolak

  Ekonomia  Debagoiena

Gaur, astelehena, hartuko du modu ofizialean Txema Gisasolak Mondragon Korporazioko presidente kargua. Joan den azaroan izendatu zuten kargurako. Jose Mari Aldekoari errelebua hartuko dio, eta Aldekoa erretiratu egingo da.