Herritarren parte hartzea bultzatu nahi du Debagoieneko '18/98 eta gehiago' herri ekimenak

 Debagoiena Debagoieneko 18/98 eta gehiago herri ekimenak bere izaera zabala eta herrikoia aldarrikatu eta hurrengo asteotarako ekimenen berri eman du.

Elurra arazo gaur ere

 Debagoiena Azken ordua (16:00): Mendate guztiak zabalik jarraitzen dute. Hala ere, Herrinzaingo Sailak kontuz gidatzeko eskatu du elurra baitago errepidean.

Ez dute esan tranbiaren lanak noiz hasiko dituzten

 Debagoiena Udaletxeek aurkeztutako alegazioak aztertu eta proposamenak adosten dituztenean hasiko ei dituzte lanak. Alvaro Amann garraio sailburuak aurkeztu du Debagoieneko tranbiaren proiektua Arrasaten.

Bederatzi arrazoi ditu Ekimenak ezetz esateko

 Debagoiena Europako Konstituzioaren inguruko hitzaldiak, mahai-inguruak eta bestelako mobilizazioak egingo dira asteon.

Kilometroak 2005: Ikastolen festako ibilbidea erabaki dute

 Debagoiena Aretxabaleta inguruan egingo du Arizmendik Kilometroak 2005 festa. Ikastolako bi gune elkarlotuko ditu: Basabeazpi eta Almen.

Debagoieneko tranbiaren inguruko erakusketa

 Debagoiena Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuak, Alvaro Amann Rabanerak eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Joxe Joan Gonzalez Txabarrik, astelehenean, hilaren 14an, Debagoieneko tranbiaren gaineko erakusketa inauguratuko dute.

Aratusteak iruditan

 Debagoiena Ibarreko herri askotan ospatu dituzte Aratusteak aste bukaeran. Olinpiadak, piratak, Lantz... denetik izan dugu aurtengo Aratusteetan. Batzuk egubakoitzean, besteak zapatuan eta beste asko domekan mozorrotu ziren. Goiena.net-en jaso ditugu aste bukaerako irudi batzuk.

Jakingarriak 20 urte bete ditu

 Debagoiena Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dokumentazio Zentroak Jakingarriak aldizkariaren 54. zenbakia kaleratu du, ikasturte honi dagokion lehena.

Kolokan daude Bergara eta Arrasateko Iguala osasun etxeak

 Debagoiena Enplegua erregulatzeko espedientea ireki dietela salatu dute Igualako zortzi langileek.

Asobal Ligako Teka Kantabria eta Bidasoa Irun, zapatuan, Iturripen

 Debagoiena Arizmendik antolatu du maila goreneko eskubaloi partidua, Kilometroak jaiaren barruan. Arrasateko Iturripe kiroldegian izango da norgehiagoka, 18:00etan.

Danbakako talde irabazlea, Sharon Stoner, I. Stoner Rock Jaialdian

 Debagoiena Danbaka lehiaketako irabazleak, Sharon Stoner talde oñatiarrak, I. Stoner Rock Jaialdian parte hartuko du bihar, zapatua, Donostian. Ordubete inguruko saioa egingo du hirukoteak.contributors:

Literatura lehiaketa deitu du Kilometroak 2005ek

 Debagoiena Sormen lehiaketa deitu berri du Kilometroak 2005 jaiak, 14 urtetik gorakoendako. Fernando Morillo idazleak hasitako nobelarako bukaera bat proposatu behar da. Argitaratuko den liburuan irabazlearen izena agertzeaz gain, nekazal turismo baten egonaldia emango dute sari bezala.

Arrasatear bat izan daiteke Euskal Mendizale Federazioaren presidentea

 Debagoiena Bi hautagaitza aurkeztu dira, Zuzendaritza Batzordea berritzeko Euskal Mendizale Federazioak deitutako hauteskundeetara. Horietako bat hainbat debagoiendarrekin osatuta dago. Besaide mendizale elkarteko Alvaro Arregi proposatzen dute Euskadiko Mendizale Elkarteko presidente izateko. Datorren otsailaren 12an egingo da aukeraketa, Elgetan. Alvaro Arregi Arrasateko alkate izan zen.

Merezi du! Euskararen aldeko sentiberatze kanpaina

 Debagoiena Bergarako Udaleko Euskara Batzordeak, Jardun Euskara Elkarteak, Udal Euskaltegiak eta Akulu AEK euskaltegiak sentiberatze kanpaina bat antolatu dute. Horren berri emateko prentsaurrekoa eman zuten 2005eko urtarrilaren 19an.

Urrezko domina eta plaka Ulgorren sortzaileei

 Debagoiena Gorroñogoitia eta Ormaetxeari domina eta Arizmendiarrieta, Usatorre eta Larrañagari plaka ematea erabaki du Foru Aldundiak.

Asteburuko kirol ekitaldi asko, bertan behera

 Debagoiena Gipuzkoako futbol federazioaren webgunean berririk ez badator ere, asteburuan ibarreko futbol zelaietan jokatu behar zituzten norgehiagoka asko atzeratu egingo dituzte. Atxabalpe (Mondra), Ibarra (UDA) eta Azkoagain (Aloña Mendi) futbol zelaietan ez da partidurik jokatuko. Agorrosinen (Bergara), berriz, bai.

Patinaje eta skate ikastaroak Aretxabaletako kirol etxean

 Debagoiena Debagoieneko kirol zerbitzuek antolatu dituzte ikastarook. Otsailean hasiko dira biak. Patinaje ikastaroan bi maila egongo dira: hastapen maila eta hobekuntza maila. Skate ikastaroan maila bakarra egongo da.

Gero eta mendate gehiago zabalik

 Debagoiena Errepideen egoerak asko egin du hobera eta apurka apurka zabalduaz doaz Debagoiena inguruko mendateak.

Errepideak hobeto, baina herrietako kaleetan izotza

 Debagoiena Egoera hobetu da, baina Herrizaingo Sailetik kontuz ibiltzeko diote. Sare nagusia hobeto dago, nahiz eta puntu askotan kamioi eta autobusendako itxita jarraitu. Kateak ere behar dira leku askotan. Debagoienean atzo baino hobeto. Mendateen berri jaso dugu Herrizaingo Sailetik.

Hotz egiten jarraituko du

 Debagoiena Bihar ere ez da giro izango. Elurra itsasoaren mailan egingo du bihar ere. Gaur gauean izotza botako du. Ostiralean epeltzen hasiko da. Hori diote iragarpenek.