Arizmendi ikastolako Guraso Eskolak hitzaldiak eskainiko ditu

 Debagoiena Arizmendi ikastolak gurasoek euren seme alabekin dituzten arazoei aurre egiteko hitzaldiak antolatu ditu, Guraso Eskola programaren barruan.

Aloña Mendiren eta Mondraren arteko derbia, elurretako baloiarekin izan beharko da

 Debagoiena Domeka arratsaldean Oñatiko eta Arrasateko futbol zaleek badute hitzordua, bi herri horietako talde nagusiek derbia jokatuko dute-eta (16:30ean, Azkoagainen). Martxa honetan, baina, Azkoagainen errazagoa izango da eskiatzea futbolean egitea baino.

Badator elurra berriro

 Debagoiena Azken ordua 16:25: Une honetan mendate guztiak zabalik daude. Zenbait tokitan elurra mara-mara dihardu eta tentuz gidatu beharra dago. Eguraldi adituen arabera, ilunkaran eguraldiak okerrera egingo du eta elurra 100 metrora bota dezake.

Elkarrik kontzentrazioak egingo ditu larunbatean

 Debagoiena Martxoak 5, larunbata, eguerdiko 12:00etan hiru elkarretaratze deitu ditu Elkarrik. Kontzentrazioak Bilbon, Gasteizen eta Donostian izango dira.

Gure inguruko mendate gehienen informaziorik ez Herrizaingo Saileko webgunean

 Debagoiena Herrizaingo Sailak abian du errepideen eta mendateen gaineko egoeraren berri emateko webgunea. Izan ere, neguan edurrarekin eta izotzarekin egoera aldakorra baita. Webgune horretan, ordea, gure inguruko mendate bi baino ez dira azaltzen, Arlaban eta Deskarga.

Fagor etxetresna elektrikoen bazkideek onartu egin dute Elco Brandt enpresa erostea

 Debagoiena Fagor eta Edesa kooperatibek, asanblada kideen %83rekin, onartu dute Elco Brandt taldeari erosketa eskaintza egitea.

Gestio onarekin Zubillagako hiltegiak aurrera egin dezakeela dio Siadecok

 Debagoiena Bideragarritasun txostenean Siadecok hiru kudeaketa formula aztertzen ditu. Asteotan bilerak egingo dira proiektu bat landu eta Mankomunitateari aurkezteko.

Epeletik eta Kaskonategiko biribilgunera arteko errepidea zabalduko dute

 Debagoiena Epeleko lotunetik Kaskonategiko biribilgunera arteko (Hiper Eroski aurrean dagoena) zabaltzeko proiektua onartu berri du Gipuzkoako Diputazioak. Autobideak ekar ditzakeen auto pilaketak ekidin nahi dituzte, lau karriletako errepidea eginda.contributors:

Kamioien joan-etorria gutxitu nahi dute, trenak kamioiak eramanda

 Debagoiena Jaurlaritzaren arabera, Abiadura Handiko Trenari esker, egunero 1.000 kamioi gutxiago ibiliko dira Irun eta Gasteiz artean. Era berean, erregai gutxiago gastatu, eta ingurumenari mesede egingo zaiola uste dute.

Korrika martxoaren 16an pasatuko da Debagoienetik

 Debagoiena Martxoaren 10ean Orreagan (Nafarroa) abiatu eta martxoaren 20an Bilbon amaituko da Korrika 14. Ibarrera martxoaren 16an, arratsaldean, sartuko da Udanatik eta martxoaren 17an, gauerdia pasatuta, Leintz Gatzagara helduko da.

Domekan botoa eman zutenak zoriondu ditu Aralarrek

 Debagoiena Debagoieneko Aralarrek prentsaurrekoa eskaini du Europako Itunaren Erreferendumaren emaitzen gaineko balorazioa egiteko. Abstentzio handia eta Debagoienean ezezkoa nagusitu izana nabarmendu dituzte.

Debagoieneko blog komunitatea sortu nahi du Goienak

 Debagoiena Zuk ere blogari izan nahi baduzu, horretarako aukera eskaintzen dizu orain Goienak. www.goiena.net/blogak helbidean joango gara blogak sortzen. Gurekin harremanetan jartzen denak blog bat edukitzeko eskubidea izango du. Momentuz, blog bakarra dago: Joxe Arantzabalen Faroa. Bloga Interneten jartzen den dietario pertsonala da, bitakora.

Kontuz izotzarekin

 Debagoiena Herrizaingo sailak jakitera eman du errepideetan izotza dagoela, eta oso arriskutsu daudela gure ibarreko zenbait errepide. Momentuz zirkulazio arazorik ez daude, eta istripurik ez da gertatu Debagoienean. Gipuzkoan eta Araban ere ez da arazo larririk, bai, ordea, Bizkaian.

Hobetu da egoera

 Debagoiena Gatzaga erabat itxita dago oraindik ibilgailu guztiendako. Arlaban, Elgeta, Udana, Deskarga eta Kanpanzar zabalik daude baina arretaz gidatzea komeni da.

Kontzentrazioak egingo ditu 18/98 + plataformak

 Debagoiena Kontzentrazioak egingo ditu 18/98 + plataformak Bergara eta Arrasaten. Kontzentrazioak eguena, otsailak 24, arratsaldeko 19:30ean izango dira.

Elurra arazoak sortzen ari da errepideetan

 Debagoiena Azken ordua (12:40): Gatzaga erabat itxita dago oraindik ibilgailu guztiendako. Elgeta, Udana, Deskarga, Kanpanzar eta Arlaban zabalik daude baina kontuz eta arretaz gidatu behar da.

Debagoienak ezetz esan dio itunari Arrasatek eta Eskoriatzak izan ezik

 Debagoiena Arrasaten baiezkoak %52,2 atera zuen eta Eskoriatzan %50,7. Horiek dira geurean baiezkoak atera dituen emaitzarik altuenak. Ezezkoak, orotara, botoen %50,7 eraman du.

Leintz Gatzaga itxita, gainerako guztiak irekita autoentzako

 Debagoiena Debagoieneko errepideen egoera honako hau da goizeko zazpietan Herrizaingo sailak emandako informazioaren arabera. Leintz Gatzaga izan ezik, Debagoieneko gainerako mendate guztiak irekita daude. Hori bai, Elgetan eta Elosun autoek kateak behar dituzte.

Gipuzkoako Udal Euskaltegiek webgune berria dute

 Debagoiena Dagoeneko on-line dago webgune berria. Diseinu eta eduki berriak ditu webguneak. Gipuzkoako Udal Euskaltegien gaineko informazio guztia aurkituko duzu bertan. Euskaraz eta gaztelaniaz dago webgunea.

Xakean, derbia

 Debagoiena Euskadiko maila goreneko xakeko ligan, Ohorezko Ligan, Debagoienak bi ordezkari ditu: Arrasateko San Andres eta Aretxabaletako Arlutz. Derbia jokatuko dute bihar Arrasaten, behar ezberdinekin. Arrasatekoak larri dabiltza, baina Aretxabaletakoak ezin dira despistatu.