Goieskolak webgune berria aurkeztu du

 Debagoiena Debagoieneko 12 euskal eskola publikoak batzen dituen Goieskola elkarteak, webgunea estreinatu berri du. Ikastetxe bakoitzak bere atala du webgunean. Bertan, ibarreko ikastetxe publikoek eskaintzen dutenaren berri izan dezake bisitariak.

Haika-Segiko auziperatuak libre utzi dituzte epaia eman bitartean

 Debagoiena Epaileek Haika-Segi auziko epaia eman bitartean aske utzi ditu auziperatuak. Aske geratuko direnen artean, Amaia Arrieta arrasatearra dago.

Danbaka Musika Lehiaketako irabazleak amaitu ditu diskoko grabaketa lanak

 Debagoiena Danbaka Musika Lehiaketako irabazleak amaitu ditu diskoko grabaketa lanak. Orain diskoari azken ukituak ematea besterik ez zaie falta Sharon Stoner taldekoei.

Munduko zeramikagile onenetako batzuek gurean egingo dute topaketa

 Debagoiena Munduko zeramikagile onenetariko batzuk Debagoienean izango ditugu datozen egunotan. Izan ere, Ceramikarte taldeak II. Arrasateko Telleria Baserriaren Jaia antolatu du, eta aurtengo berritasuna da Debagoien osora zabalduko dutela. Topaketak apirilaren 28tik maiatzaren 8ra bitartean izango dira.

Gaur hasiko da errenta aitorpena egiteko epea gure ibarrean ere

 Debagoiena Iritsi da errenta aitorpena egiteko garaia. Gutxiago edo gehiago, baina beti buruhauste. Gaurtik, apirilak 25, eta ekainaren 27ra arte, Ogasunarekin ditugun zorrak edota Foru Aldundiak gurekin dituenak kitatzeko garaia izango da Debagoieneko bizilagunendako ere.

Hamaika ikus-entzuteko jaioak, Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Edorta Arana, EHUko irakaslearen bloga on-line dago. Aurrerantzean Goiena.net-eko komunitateak blogari berria izango du.

Urkulu gainezka

 Debagoiena Urkuluko urtegia %100ean beteta dago. Azken astean euria etengabe egin du eta ondorioz, urtegia gainezka dago.

Zubillagako hiltegi publikoaren aldeko aldarrikapena

 Debagoiena Arrasateko 52 eta Oñatiko 161 abeltzainek Zubillagako hiltegia publikoa izateko eskaria egin dute idatziz. Eta Hiltegia Bizirik plataformak egiten duen eskaerarekin bat ez datozela adierazi.

HUHEZIk Gizakom bloga sortu du

 Debagoiena Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, Gizakom izeneko bloga sortu du. Blogaren helburua da informazioa zabaltzea fakultate horretako Giza Zientzietako bi karreraren gainean.

Hiru eguneko dolua Oñatin

 Debagoiena Azken ordua (14:00): Ane Miren Telleria, Amaia Uriarte, Aitor Oñate eta Mikel Urzelairen hileta elizkizunak bihar izango dira Oñatiko San Miguel Deunaren elizan arratsaldeko 19:00etan. Azken orduko albisteen arabera, Juan Mari Uriarte, Donostiako Gotzaiak gidaturiko hileta elizkizuna izango da biharkoa. Besteak beste, Angeles Iztueta sailburua ere bertan izango da. Juan Mari Uriarteren arabera, biharko hileta elizkizunean, Oñatiko gazteekin batera, Lantziegon hil ziren hiru andereñoak ere gogoan izango dira.

Kixmi, Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Goienako blog komunitateak blogari berria dauka. Eli Laztangurenen Kixmi bloga on-line dago.

Euskal blogarien lehen topaketa: Elgeta eta hauteskunde gaua aukeratu dute blogariek

 Debagoiena Denen zerrenda ez dut egin, baina 22 bat blogari egon gara. Baita bloga egiteko gogoa duten batzuk, kuriosoren batzuk, blogarien lagunak... Gau berezia izan da bai blogarien topaketa zelako eta baita hauteskundeek markatu dutelako eguna.

Istripua izan da San Prudentzion

 Debagoiena Pertsona bat zauritu da San Prudentzion izan den istripuan. Ondorioz, 46 urteko emakumea Debagoieneko Ospitalera eraman dute.

Hauteskunde emaitzak inon baino lehenago goiena.net-en

 Debagoiena Badirudi jende gutxiago ari dela bozkatzan EAEn. Hori adierazten dute eguerdiko datuek. Iazkoaren aldean %6k gutxiago egin du. Eguraldia ere ez da lagun, baina ia zer ematen duten emaitzok gaueko 21:00etatik aurrera. Goiena.net-en Debagoieneko emaitza guztiak jasoko dituzu inon baino lehenago eta herriz herri.

Blogari berriak badatoz: ikastaroa egin dute

 Debagoiena Ikastaro batetik idazten dihardut. Bertan ari dira blogeatzen Elena, Alberto, Eli, Mirari, Edu, Joseba, Edorta... Blog berriak etorriko dira laster. Gaur blogari bakoitza joango da blogarekin besapean. Ea laster erakusten dizkiguten.

Plazatik Gaztetxera bertsolari txapelketa hasiko da gaur, hilak 15

 Debagoiena Aurten ez da Debagoieneko gaztetxeetan egingo txapelketa, baina ibarreko bertsolariek parte hartuko dute. Andere Arriolabengoa aramaioarra, Jokin Labayen arrasatearra eta Ander Lizarralde oñatiarra izango dira txapelketako lehenengo kanporaketan, Beñat Ugartetxea, Unai Muñoa eta Joseba Gojenolarekin batera.

Kmk´05 festa girotzeko ekitaldiak antolatu ditu Arizmendik

 Debagoiena Kilometroak´05 festa berotzen joateko zenbait kultur eta kirol ekitaldi antolatu ditu apirilerako Arizmendi ikastolak. Oraingo asteburuan hasi eta hilaren 30era bitartean izango dira ekitaldiak. Besteak beste, Oskorrik eta Kukubiltxok eskainiko dute DOKTOR DO RE MI ETA BENEDIZEBRA ikuskizuna.

Klasikoen Gordailua sortu dute Susaren Armiarma.com helbidean

 Debagoiena Patxi Salaberri aramaioarra izan da proiektuaren arduraduna. Euskal literaturako testu klasikoen bilduma sakon eta zehatza da.

Fagor, Europako bosgarren etxetresnen enpresa

 Debagoiena Atzo eman zuten erosketaren berri Bilbon. Erosketa horrekin tamaina bikoiztu du Fagorrek. Ia 2.000 milioi euro fakturatuko ditu 2006an, 11.000 langile dauzka orain eta 100 herrialdetara hedatuko da.

Goienak A-17ko hauteskundeen jarraipena egingo du

 Debagoiena Goiena Komunikazio Zerbitzuak apirilak 17ko hauteskundeen jarraipena egingo du. Goiena Telebista-k, Asteleheneko Goienkaria-k, Arrasate Irratia-k eta Goiena.Net-ek Debagoieneko datuen berri emango dute.