Logoa

Beste istripu bat izan da Arrasaten

 Debagoiena Musakolan izan da istripua 9:30ak aldean. Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute. Istripuak zirkulazio arazoak eta auto ilarak sortu ditu Aretxabaleta eta Bergararako noranzkoetan. Errepideetan kontuz ibili beharra dago. Izotza dago leku askotan eta elurra ere ari du leku garaienetan. Leintz Gatzagako mendatea zabaldu dute.

Leintz Gatzagako mendatea itxita, gainerakoetan kontu handiz gidatu beharra dago

 Debagoiena Herrizaingo sailak jakitera eman digunez, Leintz Gatzagako mendatea itxita dago. Elurra eta izotza ei dago errepidean eta horrexegatik itxi dute. Debagoieneko gainerako errepide eta mendate guztiak irekita daude. Hori bai, Bergaran, Otsein enpresaren parean, istripua gertatu da goizeko 8etan eta zirkulazio arazoak daude.

ELA-k ezetz esango dio Europako Konstituzioari

 Debagoiena ELA sindikatuak ezezko botoa eskatuko du otsailaren 20ko erreferendumerako, Europako Konstituzioari ezetz esango dio ELAk. Sindikatuak dio estatuak babesten dituela eta merkatu neoliberala garatzeko egina dagoela, gizartearen, langileen eta orohar norbanakoen eskubideak ez dituela behar bezala kontuan hartzen. Debagoienean horren gaineko informazioa zabaltzeko kanpaina egiten dabil ELA.

Hizkuntzak on-line eta merke ikasteko aukera ibarrean

 Debagoiena Ingelesa, alemana, ingelesa eta italiera on-line ikasteko aukera eskaini du Jaurlaritzak. Internet edo CD bidez egin daiteke ikastaroa, eta izenematea ibarreko hiru zentrotan ere egin daiteke: Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako Lanbide Heziketako Zentroetan.

Ibarreko garabizaleek ere greba egingo dute

 Debagoiena Debagoieneko garabizaleek grebarekin bat egin eta goizean Irunen izandako manifestazioan esku hartu dute. Ibarrean 6 garabizalek egiten dute lan. Nahiz eta oraindik Debagoieneko errepideetan normaltasuna den nagusi egoerak okerrera egin dezake datozen egunetan.

Bergara eta Mondra zein baino zein gehiago, zapatuan, Agorrosinen

 Debagoiena Mondra Agorrosinera joango da bihar Bergararen kontrako derbia jokatzera. Igor Gordobilen mutilek gura baino gehiago barkatu dute etxean, eta bigarren itzulian ez dute horrelakorik gura. Horren kontra egin beharko du Arrasateko taldeak.

Taxilariak elkartu eta eskainiko dute ibar osorako zerbitzua

 Debagoiena Debagoieneko taxilarien elkarteak ibar osorako zerbitzua eskaini nahi du, eta hori lortzeko hitzarmenak sinatu gura dituzte Debagoieneko Udalekin. Bergarako, Arrasateko eta Eskoriatzako taxilariak dagoeneko ari dira zerbitzua eskaintzen hiru herri horietan.

Ibarreko txakolin egileek jatorrizko deitura berria sortu gura dute

 Debagoiena Debagoieneko txakolin egileek nahi dute Getariko txakolina jatorrizko deituran sartzea edo bestela berria sortzea, eta lanean ari dira hori lortzeko. Dagoeneko Getariako jatorrizko deituratik kanpo dauden hamar txakolin egile elkartu dira, horien artean lau debagoiendarrak dira.

Ari dira 2005eko gida komertzialak banatzen

 Debagoiena Goiena Komunikazio Zerbitzuak enpresa hasi da 2005eko gida komertzialak banatzen. Antzuolarrek gida etxean dute jada, eta jasotzen dabiltza Elgetan, Bergaran eta Oñatin ere. Arrasatekoa banatzeari hilaren bukaera aldera ekingo diote.

"Preso gaixoak etxera, dispertsioa amaitu" lelopean manifestazio jendetsua egin dute Arrasaten

 Arrasate  Debagoiena

Gaur Arrasaten egindako manifestazioak itxi du mobilizazioz betetako asteburua. Hala, eguerdian jende asko batu da Arrasateko kaleetan, gaixorik dauden presoek etxean egon behar dutela aldarrikatzeko. Manifestazio isiliaren ostean erdiko plazan Josu Uribetxebarriaren heriotza salatu dute, esanez, "Espainiako legedia bete izan balute, eta gaixotasuna antzeman ziotenean tratatzen hasi, gaur ez ginateke hemen egongo". [Informazioa osatzen]. 

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Danbaka: Finaleko kontzertuen gaineko kritikak eta argazkiak

 Debagoiena Oñatiko Sharon Stoner taldeak irabazi zuen Danbaka lehiaketa, baina edozeinek irabaz izan zezakeen. Zirrara egon zen bukaera arte. Finalisten maila bikaina eta giro ederra izan ziren nagusi barikuan. Hemen bildu ditugu finalista bakoitzaren kontzertuen gaineko kritikak eta finaleko argazkiak.

IU-EBk liburua argitaratu du erraustegien aurka

 Debagoiena Patxi Koira: “Urnieta eta Donostiako plantoen ondotik Aldundiak bertan behera utzi beharko luke erraustegiaren proiektua” .

Joan den urtean 4.862 odol ateratze egin zituzten Debagoienean

 Debagoiena Gipuzkoako eta Arabako odol emaileen elkarteak pozik dira odol ateratzeek gora egin dutelako eta odol emaile berriak lortu dituztelako.

Sharon Stoner, Danbakako irabazle

 Debagoiena Ez zen ezusterik izan. Hiru finalistak nor baino nor hobeto aritu ziren bart gauean Danbaka lehiaketako finalean, eta maila handiko finala, gozatzeko modukoa, eskaini zieten entzuleei. Sharon Stoner talde oñatiarra, emanaldi indartsu eta zuzen batekin, lehiaketako lehenengo edizioko irabazle oso duina da. Entzulearen saria Enboskada taldeak jaso zuen.

Musika bikaina eta sorpresa asko gaur, Danbakako finalean

 Debagoiena Gaur egingo da Danbakako finala Elgetako Espaloia antzokian. Potemkin, Sharon Stoner eta Muted finalistek 45 minutuko emanaldi bana egingo dute. Horren ondoren jakingo da zein den lehiaketako irabazlea. Split77 talde deustuarra izango da gaueko gonbidatu berezia.

Euskadiko xakearen gailurrean

 Debagoiena Bihar hasiko dute aurtengo Xakeko Euskal Liga, eta Euskal Herriko hamar taldeen artean izango dira Arrasateko San Andres eta Aretxabaletako Arlutz taldeak. Arrasatek joan den urtean eskuratu zuen Euskadiko gorengo mailan jokatzeko txartela; Arlutzek, berriz, ondo eutsi zion kategoriari.

Meningitisaren kontrako 5.000 txerto jarriko ditu Osakidetzak Debagoienean

 Debagoiena Osakidetzak jarriko ditu 5.000 txerto baino gehiago ibarreko eskola, ikastola eta unibertsitateetan. Astelehenean hasi zuten txertatze kanpaina eta otsailaren 29an amaituko dute. Dagoeneko Eskola Politeknikoan eta Arrasate-Aretxabaleta Institutuan izan dira Osakidetzako ordezkariak.

Ospitalera joateko autobusa jarriko dute Antzuolan eta Elgetan

 Debagoiena Elgetatik Arrasatera autobusez joateko Bergarara jaitsi behar izaten da. Egunero hiru autobusek egiten dute joan-etorria.

Urteko lehenengo derbia, domekan

 Debagoiena Aretxabaletak eta Bergarak estreinatu berri dugun 2005eko lehenengo derbia jokatuko dute domekan (16:30ean, Ibarran). Jakin, baina, preferente mailakoek dagoeneko estreinatu dutela urtea, astean zehar jardunaldia jokatu dute-eta.