api 25, 09:30 Antzuola Eskoriatza
Eskoriatzako Zaldibar antzokian hasiko da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. 19:00etatik aurrera zortzi bertsolari ariko dira nor baino nor gehiago; horien artean debagoiendar bat: Jon Mata antzuolarra.
api 24, 19:08 Arrasate
HEMEN DEBAGOIENAGipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programaren baitan osasun mentalaren inguruko tailerra egin dute Arrasaten. 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendua, Bitargi zerbitzuak bulegoko Ainhoa Arruabarrena psikologoak gidatu du. Herriz herri dabil belaunaldi gazteenendako osasun mentalaren inguruko saioak egiten. Osasun mentalarekin lotutako nahasmendu ohikoenak zeintzuk diren azaldu du.