Datorren astean hasiko da ibarrean sagardotegi denboraldia

 Debagoiena Gaur, urtarrilak 11, hasi dute txotx denboraldia Astigarragako Petritegi sagardotegian. Debagoieneko Ixaun eta Iturrieta sagardotegian, berriz, datorren asteburuan inauguratuko dute denboraldia.

Debagoieneko Gida Komertzialak banatuko dira

 Debagoiena Aste honetan banatuko dituzte 2006ko Gida Komertzialak. Urtarrilaren amaierarako amaituko dute banaketa.

'Oñatiko Aditz Taulak' liburua eskuragarri

 Debagoiena Oñariko Udal Euskaltegiko irakasleek Badihardugu euskara elkartearen bitartez kaleratutako liburuska da. Bertan, Oñatiko aditz ezagun eta erabilienak daude bilduta.

Merkealdietan kontuan hartzeko aholkuak

 Debagoiena Dagoeneko hasi dira merkealdiak Debagoienean ere. Horregatik, kontsumitzaileen elkarteak eta Jaurlaritzak zenbait aholku eman ditu.

Erregeekin agur esan diegu Gabonei ohiko irudiei hutsik egin gabe

 Debagoiena Kabalgatak, umeendako jolas-parkeak eta umeak opari berriekin jolasean izan dira egunotako irudi nagusiak.

Errege kabalgatak han eta hemen

 Debagoiena Gaur, Errege bezpera, kabalgatak izango dira protagonista ibarreko herri askotan. Dotore jantzita eta herritarren laguntzarekin helduko dira hara eta hona.

Ostalariak kezkatuta Tabakoaren Aurkako Legearen aurrean

 Debagoiena Atzo sartu zen indarrean Tabakoaren Aurkako Legea Hego Euskal Herrian. Legeak tabernarien eta ostalarien artean piztu ditu kezka handienak. Aretxabaletako Baster-alde jatetxean izan gara.

Urtarrilean itzuliko gara Debagoieneko informazio gehiagorekin

 Debagoiena Iritsi dira Gabonetako oporrak, eta Goiena.net egiten dugunok jai hartuko dugu. Gaurtik urtarrilera arte ez da albiste berririk izango Goiena.net-en. Hala ere, agendako ekitaldiak jakiteko edota eztabaidetan parte hartzeko aukera izango duzue. Izan ere, ekitaldi asko izango dira egunotan. Goiena.net-eko egutegian izango duzue horien guztien berri. Eztabaida berriak ere jarri ditugu. Animo! Sartu eta har ezazue parte.

20.085 zenbakia da 'Gordoa'

 Debagoiena Irten da Gabonetako Loteriaren "Gordoa" eta 20.085 zenbakiari egokitu zaio. Vic-en (Bartzelona) saldu da zenbakia eta bertara joango dira sari nagusiari dagozkion serieko 3 milioi euroak.

Goienak ezingo ditu kaleratu telefono partikularren zerrendak

 Debagoiena Espainiako Gobernuak argitara emandako dekretu batek telefono partikularren zerrendak kaleratzea eragotzi du. Ondorioz, 2006ko gida komertzialek ez dute jasoko telefono partikularrik. Hala ere, zenbait balio erantsi izango ditu gida berriak.

Bakarrizketa barregarrien 1. lehiaketa antolatu du Debagunek

 Debagoiena "Barre barra-barra" izena jarri diote lehiaketari. Edozein adineko Euskal Herri osoko biztanleek parte har dezakete. Bi sari egongo dira: 300 euro lehenengoarentzat eta 150 euro bigarrenarentzat. Lanak 2006ko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira.

18/98ko auziperatuei diruz laguntzeko kontu korrontea eta bonoak

 Debagoiena Epaiketaren hileko 423.400 euroko gastuei aurre egiteko kanpaina hasi du 18/98+ taldeak.

Kariberako bidaiaren irabazlea: Nati Ormazabal

 Debagoiena Oñatiko Nati Ormazabal Letamendik irabazi du bidaia. Dominikar Errepublikara bidaiatuko du Natik.

'Merkeopari', goiena.net-eko blog komertzial berria

 Debagoiena Merkeopari bazarrak badauka blog propioa. Bertan denetarik aurkituko duzu. Blog honekin, dagoeneko 25 blog komertzial daude Goiena.net-en.

Jabier Retegi: Eusko Ikaskuntzako presidente berria

 Debagoiena Datozen hiru urtetarako presidentea izango da Jabier Retegi. Zapatuan bigarrenekoz aukeratu zuten Eusko Ikaskuntzako presidente. Asteleheneko Goienkariak elkarrizketa zabala egin dio bergararrari.

Bertsotan dena eman ondoren, Andoni Egaña laugarren aldiz txapeldun

 Debagoiena Maila handiko saioa eskaini zuten zortzi finalistek domekan; bakarkakoan entzun ziren alerik borobilenak eta ofiziotan ere izan zuen zerekin gozatua entzulegoak.

2006an hasiko dituzte AHT-ko lanak

 Debagoiena Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak AHTren gaineko akordioa sinatu dute. Hala, Debagoienean 2006 urte hasieran ekingo diete lanei. AHT Gelditu! Elkarlanak akordioa salatu du eta batzarra deitu du zapaturako, abenduaren 17rako.

'Argi-Plastik', goiena.net-eko blog komertzial berria

 Debagoiena Argi-Plastik enpresak badauka bloga. Bertan material ezberdinez egindako ateen eta leihoen berri izango duzu. Blog honekin, dagoeneko 24 blog komertzial daude Goiena.net-en.

Dragon Oriental jatetxe txinatarraren bloga on-line

 Debagoiena Arrasaten dago Dragon Oriental jatetxea. Eskaintzen duten guztiaren berri duzue blogean: eguneko menuak, menu bereziak, karta eta edariak, besteak beste.

Debagoieneko taxi gidariek zerbitzua etengo dute 12:00etatik 13:00etara

 Debagoiena Atzo goizaldean Eduardo Robledo 45 urteko taxi gidaria hil zuten labankadaz Bilbon. Hori salatzeko Debagoieneko taxi gidariek zerbitzua etengo dute eguerdian, 12:00etatik 13:00era bitartean.