Euskaratu zure nabigatzailea

 Debagoiena Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Hala, zure nabigatzaileak, nahiz euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egon, zure hizkuntza hobespenei buruzko informazioa ematen du.

Blogligrafoa, Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Eneko Zuloaga basauriarraren bloga dugu gure komunitatean sortutako berriena. Euskal filologia ikasten ari da eta blogean idatziko du ikasketei buruz, euskararen gainean, liburuetaz... Sartu eta ezagutu Blogligrafoa.

Blog komertzial berria: Euskal Herriko Mahai Futbol Federazioaren bloga

 Debagoiena EHMFF (Euskal Herriko Mahai Futbol Federazioa), Euskal Herrian mahai futbola, kirol gisara bultzatu eta koordinatzeko Bergaran sortutako ekimena da.

Capoeirari buruzko bloga Goiena.net-en

 Debagoiena Igor Ezpeleta eskoriatzarrak jarri du martxan bloga. Capoeira ikasteko eskolak ematen ditu eta Senzala Euskadi taldeko partaide ere bada Igor. Capoeiraren inguruko berriak, kirol horren inguruko informazioa eta beste hainbat informazio biltzen du blogak.

Ekodiseinuko Gestio Sistemako ziurtagiria eman diote Fagorri

 Debagoiena Fagorreko etxetresna elektrikoetako garbigailuen negozioak jaso du ziurtagiria. AENOR-ek lehenengoz eman du gaur sari hori.

Espainiako Auzitegi Nazionalak '18/98 auziko' epaiketa beste bi astez atzeratu du

 Debagoiena Hiru asteko etena izan ondoren, gaur hasi da berriro Madrilgo Casa de Campon 18/98 auziko epaiketa, baina saioa hasi eta lasterrera bertan behera geratu da berriro, beste bi astez. Natale Landa arrasatearra eta Xabier Arregi bergararra ziren gaur deklaratzekoak.

Kantu eta jolasen DVDa aurkeztu dute

 Debagoiena Udalek eta Mankomunitateak elkarlanean eginiko produktua da. Arteman Diseinu eta Komunikazio enpresak grabazioa egin du. Gaur, urtarrilak 30, aurkeztu dute Antzuolako Olaran etxean. Bertan izan dira besteak beste Debagoieneko euskara teknikariak.

Elurrak ez du apartekorik eragin, baina Elgetan argi barik egon ziren

 Debagoiena Neguko bigarren elurtea hotzagoa izan da. 15 eta 30 cm arteko elurra egin du Debagoienean. Pello Zabalak esan digunez, "ilbeheran egingo du berriz ere elurra, otsailaren 21a aldera. Elur hautsa egingo du eta oraingoan moduan, hotza".

Bi debagoiendar saritu dituzte Argia Sarietan

 Debagoiena Fermin Etxegoien oñatiarrak egunero idazten du Berria egunkariko telebista orrian. Prentsa arloari dagokion Argia Saria eman diote oñatiarrari. Bestalde, telebistari dagokion Argia Saria eman diote ETBko Postdata saioari. Bertan lan egiten du Unai Loidi aretxabaletarrak.

Blog berria Goiena.net-en: Zahar-berri

 Debagoiena Zahar-berri proiektua duela bederatzi urte jarri zuten martxan Arrasateko AED, Erdu-AEK eta Udal Euskaltegiak. Euskaldun berriak euskaldun zaharrekin elkartuz, berba egitea errazten duen proiektua da Zahar-berri. Webgunea badute lehendik, baina orain proiektuko teknikaria den Lander Juaristik blogaren bidez dinamismo handiagoa eman nahi dio egitasmoari.

Auto ilara handiak Antzuolan izandako istripuaren ondorioz

 Debagoiena Azken ordua (09:10): Une honetan Ertzaintzak errepide bat zabaldu du eta pasoa ematen ari da txandaka. Errepide ingurua ere garbitu dute.

Udalsarea21eko kide egingo dira ibarreko udal guztiak eguaztenean

 Debagoiena Iraunkortasunaren Euskal Udalerrien Sareak ingurumenaren alde jarduteko zerbitzua ematen du. Ingurumena hobetzeko konpromisoa hartuko dute udal guztiek.

Elkarlanerako hitzarmena sinatu du MUk Mexikoko unibertsitate batekin

 Debagoiena Hitzarmenari esker, Mexikoko ikasle eta irakasleek MUra etortzeko aukera izango dute, eta hemengoak hara joan ahal izango dira. Truke horiek epe luze zein laburretarako izango dira.

Debagoieneko turismoa Madrileko Fitur azokan

 Debagoiena Aste honetan egingo da Madrilen turismoaren gaineko Fitur azoka, hilaren 25etik 29ra bitartean. Besteak beste, Eskoriatza eta Oñatiko turismo eskaintzaren berri izango dute bertaratutakoek.

Mundumira festa egingo dute Oñatin maiatzean

 Debagoiena Maiatzaren 26an, 27an eta 28an egingo dute Mundumira, munduko kulturen jaia. Iaz egin zen lehenengo aldiz Arrasaten eta aurten jaia errepikatu nahi izan dute. Debagoiena lurralde desberdinetatik etorritakoen topagune bihurtu nahi dute antolatzaileek eta, aldi berean, bertako ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakutsi.

Aldundiaren bigarren aurrekontu handiena, Debagoienari

 Debagoiena Gipuzkoako Foru Aldundiak 155.978.584 milioi euro inbertituko ditu aurten Debagoienean, lurralde osoan eskualdeka bigarren inbertsio handiena. Horren berri eman zuen joan den astean Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.

Dagoeneko 200 lagunek eman dute izena Zegama-Aizkorri mendi maratoirako

 Debagoiena Zegamako udaletxera deituta eman behar da izena urtarrilaren 31 baino lehen. Antolakuntzak 400era igo du aurten partehartzaileen kopurua. Proba maiatzaren 28an da.

Iruzur egiten ari dira Telefonicaren izenean

 Debagoiena Etxera joaten dira Telefonicatik datozela esanez. Ordaintzeko duzun faktura bat erakusten dizute.

Gipuzkoako aurrekontuak: Hiltegirako eta autobus zerbitzuetarako partidak

 Debagoiena Aralarren ekimenez, 2006ko Gipuzkoako aurrekontuak debagoiendarrendako interesgarriak izan daitezkeen diru partidak jaso ditu.

Blog komertzial berria: Gorka Garai taxi gidariaren bloga

 Debagoiena Antzuolan du taxi geltokia Gorka Garaik eta eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango du hemendik aurrera bere blogean.