Logoa

Boluntarioak behar dituzte gobernuz kanpoko erakundeek

 Debagoiena Debagoieneko gobernuz kanpoko erakundeek euren eguneroko lanekin laguntzeko gertu dauden boluntarioak behar dituzte, eta horretarako deia zabaldu dute.

Pruden Gartzia oñatiarra eta Eneko Oregi bergararra euskaltzain urgazle berriak

 Debagoiena Euskaltzaindiak 35 euskaltzain urgazle berri izendatu zituen egubakoitzean, hilak 26, Elantxoben egindako osoko bilkuran. Euskaltzain horien artean daude Oregi eta Gartzia.

Erantzun mundiala izan du munduko kulturen deiak

 Debagoiena Giro bikaina ia etenik gabekoa izan da Oñatin Munduko Kulturen Jaialdian. Antolatzaileek aho batez arrakastatsutzat jo dute aurtengo Mundumira.

Ekitaldi ugari aste bukaeran Oñatin, Mundumiraren barruan

 Debagoiena Aste bukaeran egingo dute Mundumira, munduko kulturen jaia. Kontzertuak, tailerrak, erakusketak, ibilaldiak, azoka eta beste hainbat ekintza izango dira Oñatin. Debagoiena lurralde desberdinetatik etorritakoen topagune bihurtu nahi dute antolatzaileek eta, aldi berean, bertako ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakutsi.

Debagoiendarrak Lanzaroteko Iron Man proban

 Debagoiena Debagoieneko lau lagunek parte hartu zuten zapatuan Lanzaroten jokatutako Iron Man triatloi proban . Joseba Blazquez, Argider Isasti eta Martin Odriozola oñatiarrak eta Aitor Rementeria bergararra izan ziren Lanzaroteko proban.

Herri plataformek apartheid egoera salatu dute

 Debagoiena Gaur dira hiru urte azken udal hauteskundeak egin zituztela. Eurei dagozkien karguak bueltatzea eskatu dute. Iluntzerako, kontzentrazioak deitu dituzte herri guztietan.

Markiegi, Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Arrasaten dago Markiegi jantzi-denda. Mutil gazteen arropetan dauden azken tendentziak aurkituko dituzue dendan eta, orain, blogean ere ikusi ahal izango duzue Markiegiren eskaintza.

Lau oñatiar Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

 Debagoiena Egubakoitzean jokatu zen Eskoriatzan, Arizmendi ikastolako Almen gunean, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa. Idatzizkoa lehenengo eta bat-batekoa gero.

Haurtxoa, blog berria Goiena.net-en

 Debagoiena Arrasateko Haurtxoa haurrentzako arropa dendak badauka bloga. Bertan, zure umearentzako beharrezko jantziak edota osagarriak dituzu. Dagoeneko 44 negoziok bloga dute Goiena.net-en.

Bihar, martitzena, batuko dute landa inguruetako plastikoa

 Debagoiena Bihar, martitzena, batuko du Debagoieneko Landa Garapenen Elkarteak baserri inguruetan sortutako plastikoa. Ohiko ordu eta lekuetan laga beharko da.

Jesus Cataniak ukatu egin du Fagor Etxetresnak krisian dagoenik

 Debagoiena Krisiaz hitz egiten duen informazioa argitze aldera egin ditu adierazpenok MCC-ko Kontseilu Orokorreko lehendakariak. Edonola ere, onartu egin du barne tentsioa dagoela.

Euskarazko webgune elebakarrek gora egin dute

 Debagoiena Cybereuskadi elkarteak euskal webguneen rankinga plazaratu du, Alexatik ateratako datuekin. Erabili.com-ek Euskal Herri osoko webguneak jasotzen dituen zerrenda horretatik euskara hutsezko webguneen sailkapena atera du. Sailkapen horretan lehenengo dago Sustatu.com; Goiena.net, berriz, seigarren postuan dago. Bestalde, Erabili.com-en diote euskarazko webgune elebakarrek gora egin dutela.

Internet eguna gaur: hainbat ekintza antolatu dituzte

 Debagoiena Gaur, maiatzak 17, mundu mailako Internet eguna da. Tunezen egin zen Informazio Gizartearen II Mundu Gailurrean erabaki zuten gaurko eguna Informazio Gizartearen egun izendatzea. Internet & Euskadi elkarteak zenbait ekintza antolatu ditu gaurko egunerako; Buber sarien banaketa egingo dute on-line, besteak beste. Bestalde, Euskadiko KZ Partxis Txapelketa antolatu dute eta ibarreko KZguneetan egongo da parte hartzeko aukera.

AZK enpresak eta MUk "Branding" edo markaren kudeaketari buruzko jardunaldia antolatu dute

 Debagoiena Markaren kudeaketaren inguruan enpresak sentsibilizatzea eta ingurune global honetan markak duen garrantziaz hausnarketa egiteko Branding edo Markaren Kudeaketari buruzko Jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta AZK Komunikazioa enpresak, Gipuzkoako Bazkundearen laguntzaz. Jardunaldia gaur, maiatzak 17, izango da Donostiako Kursaal Jauregian.

Zooblogikoa, Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Blog pertsonal berria dugu komunitatean. Landerrek literatura, musika eta gizartearen zoo ilogikoa izango ditu idazteko gaiak Zooblogikoan.

XIV. Gipuzkoako Industria Sariak: SEIN eta Orni enpresak saritu dituzte

 Debagoiena Gaur, maiatzak 12, banatu dira Gipuzkoako industria sariak Donostian. Sarituen artean Bergarako Ornik eta Arrasateko Memesa enpresak osatzen duen SEIN taldea saritu dituzte.

Ziripot, Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Bergarako Ziripot tabernak badauka bloga. Bertan antolatzen dituzten kontzertu, erakusketa edota lehiaketen berri izango duzu. Dagoeneko 43 negoziok bloga dute Goiena.net-en.

"Euskadiko KZ Partxis Txapelketa" egingo da Debagoieneko KZgunetan

 Debagoiena Maiatzaren 17an, asteazkenean, Internet eguna ospatuko dute KZguneek. Hala, KZguneko zentro guztietan hainbat ekintza antolatu dira. Hauen artean, "Euskadiko KZ Partxis lehiaketa" egingo da.

Mundumirako kamiseta solidarioak salgai daude

 Debagoiena Mundumirak eta Ternuak egin dituzte kamisetak eta salgai daude 24 euroren truke. Lortzen den dirua Debagoieneko Gobernuz Kanpoko Erakundeen proiektuak bultzatzeko erabiliko da.

Bergarak antolatuko du datorren urtean Trikitixa Eguna

 Debagoiena Zapatuan, 350 neska-mutiko inguruk parte hartu zuen II. Trikitixa Egunean, Aretxabaletan. Lekukoa Bergarari pasa diote orain.