Sustaturen 5. urteurreneko jaia: argazkiak

 Debagoiena

Arrasateko kultura etxe berrituaren klaustroan ospatu dute jaia.

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Gaur egingo da Sustaturen urteurren jaia

 Debagoiena

Gaur egingo da Sustaturen urteurren jaia

Arrasateko kultura etxe berriko klaustroan izango da urteurren jaia, 18:30ean. Ekitaldira nahi duen oro dago gonbidatuta. Bertan izango dira, Ed Freyfogle Yahooko bilaketa arduraduna izana, eta Iban Zaldua, 2006. urteko Euskadi literatur sariduna.

Erkidegoko enpleguaren %3,8 sortu du MCCk

 Debagoiena MCCk 2005eko datu ekonomikoak aurkeztu ditu. Kooperatibaren negozio esparru batzuek atzera egin arren, orokorrean, taldeak datu positiboekin amaitu zuen urtea. Taldeak ia 40.000 langile izan zituen, EAEko %3,8a sortuz.

Ikasle eta irakasleen artean ekintzailetza sustatzeko plan integral bat jarri du abian Mondragon Unibertsitateak

 Debagoiena Plan horrek, enpresa-proiektuak sustatuz, lana sortzea eta lehiakortasuna hobetzea ditu helburu. Neurri hori ekintzailetza-sistemen garapenaren bitartez artikulatuko da, bai heziketa akademikoan bai hortik kanpo. Horretarako, enpresak sortzea sustatuko duten bi programa aitzindari jarri ditu abian unibertsitateak.

GOITBko albisteak Goiena.net-en

 Debagoiena

GOITBko albisteak Goiena.net-en

Eguerdiko eta gaueko albisteen laburpena ikusteko aukera izango da Goiena.net-en. Hain zuzen ere, 15:30ean eta 20:30ean egunak eman duena ikusgai duzue Goiena.net berrituan.

Ibarrekoak Durangoko azokan

 Debagoiena

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ibarreko ordezkarien lanek harrera ona izan dute Durangoko azokan

 Debagoiena Beste urte batez euskal kulturaren erakusleiho bilakatu da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Aurten laugarren aldiz egin dute azoka Landako erakustazokan; eta beste urte batzuetan baino jende pilaketa txikiagoa izan den arren, euskaltzaleek ez dute hutsik egin eta Goienkale, Artekale eta Barrenkale ondo girotu dituzte.

Egun batetik bestera zuritu dira eski estazioak

 Debagoiena

Egun batetik bestera zuritu dira eski estazioak

Astelehenean eski estazioetako webcam-ek elurrik gabeko zelaiak erakusten zituzten; atzo, eguaztena, zuri esnatu ziren Pirinioetako mendiak.

Durangoko azoka: diskoen eta liburuen erakusleihoa, nobedadez beteta

 Debagoiena

Durangoko azoka: diskoen eta liburuen erakusleihoa, nobedadez beteta

Hamaika nobedade izango dira aurten ere: 317 stand prestatu dituzte Landako erakustazokan. Domekara, abenduaren10era bitartean ekitaldi ugari antolatu dituzte.

Hego Euskal Herriko euskarazko lehenengo antzezlana taularatuko du Doke taldeak

 Debagoiena

Hego Euskal Herriko euskarazko lehenengo antzezlana taularatuko du Doke taldeak

Hego Euskal Herrian ezagututako euskarazko lehen antzerki obra taularatuko du Arrasateko Doke antzerki taldeak Arrasaten eta Aramaion. Pedro Ignacio de Barrutia aramaioarrak XVIII. mendean idatzitako 'Actto para la Noche Buena', hain justu ere.

Baketik-en ikastaroek gainditu egin dute ezarritako helburua

 Debagoiena Astelehenean, abenduak 4, Baketik Arantzazuko Bake Zentroko arduradunek prentsaurrekoa egin zuten Donostian. Bertan, Baketik-en egitasmo nagusia den Bider Mila proiektuaren berri eman zuten. Gainera, Jonan Fernandezek 'Ser humano en los conflictos' liburua aurkeztu zuen.

Durangoko Azoka

 Debagoiena

Abenduaren 6an zabaldu zuten azokaren 41. edizioa.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Auto-istripua gertatu da Elorregin

 Debagoiena

Auto-istripua gertatu da Elorregin

16:00ak aldera gertatu da istripua, Bergara eta Arrasate arteko bidean, 40,6 kilometroan. Auto bat bidetik irten da eta barruan zihoan gidaria harrapatuta geratu da. Zauritua atera dute dagoeneko eta autoa ere kenduta dago. Hala ere, auto-ilarak daude eta kontuz gidatu behar da pare horretan.

Sustaturen urteurren jaia eta sariketa

 Debagoiena

Sustaturen urteurren jaia eta sariketa

Arrasateko kultura etxe berriko klaustroan izango da urteurren jaia, abenduaren 13an, asteazkenean, 18:30ean. Bertan izango dira, Ed Freyfogle Yahooko bilaketa arduraduna izana, eta Iban Zaldua, 2006. urteko Euskadi literatur sariduna.

Zuberoako ikastolen aldeko saskiak salgai daude aurten ere

 Debagoiena Frantziako gobernuak ikastoletako irakasleen soldatak ordaintzen baditu ere, ikastolen egoitzetako gastuak eta behar dituzten materialendako dirua gurasoek jartzen dute. Hori dela-eta, hainbat ekintza antolatzen dituzte diru hori lortzeko, tartean, Gabonetako saskien salmenta. Zuberoako ikastoletako gurasoek egindako produktuak dira otarrean batu dituztenak.

Badiharduguren azken lana aurkeztuko da Durangoko Azokan

 Debagoiena

Badiharduguren azken lana aurkeztuko da Durangoko Azokan

Durangoko Azokan aurkeztuko du Koldo Zuazok Badihardugu Elkarteak argitaratutako azkenengo lana: 'Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko Batua.'

Danbakako laugarren kontzertua: iritziak eta argazkiak

 Debagoiena

Danbakako laugarren kontzertua: iritziak eta argazkiak

Joan den egubakoitzean, abenduak 1, egin zen Danbaka lehiaketako laugarren kontzertua. Danbaka.com webgunean argitaratu dituzte kontzertuaren gaineko kronika, iritzi eta argazkiak.

Javier Valls MCCko Sustapen Zentroko zuzendari berria

 Debagoiena

Javier Valls MCCko Sustapen Zentroko zuzendari berria

Javier Vallsek Pablo Mongelos ordezkatuko du. Izan ere, Mongelos Lagun Aro Aseguruen zuzendaritzako kide izango baita. Sustapen Zentroaren helburua jarduera berrien euskarri izatea da eta enplegu kualifikatua sortzea.

Mankomunitea: aurrekontuak onartu dituzte 2007rako

 Debagoiena Debagoieneko Mankomunitateak eguaztenean egin zuen ohiko Gobernu Batzarra, Antzuolan. Hantxe onartu zituzten 2007. urterako aurrekontuak. 12.527.392 euroko aurrekontua, hain zuzen ere, izango du Mankomunitateak. Igoera nabarmena izango da 2006koekin alderatuta (%47,3ko igoera).

Salaketa eta autoinkulpazio kanpaina abiarazi du 18/98+ plataformak

 Debagoiena Bildutako sinadurak Audientzia Nazionalera eta Estrasburgoko epaitegira bidaliko dira. Plataformak zapatuan jarriko ditu sinadurak batzeko mahaiak Bergaran eta Arrasaten.