Logoa

Debagoieneko autobusen zerbitzua irailean indartuko dute

 Debagoiena Irailaren 1etik aurrera hasiko da abian zerbitzu berria. Hala, Debagoiena eta Urola Garaiaren arteko komunikazioa erraztuko da.

Danbaka Musika Lehiaketaren II. edizioa aurkeztu dute

 Debagoiena Eguaztenean, hilak 12, aurkeztu dute lehiaketa Elgetako Espaloian. Bertan izan dira Goienako eta Espaloiko ordezkariak eta baita iazko irabazleak ere, Sharon Stoner taldeko kideak. Aurkezpenean kontzertu akustiko txiki bat eskaini dute Sharon Stonerreko mutilek. Musika talde edo bakarlariek irailaren 19a aurretik aurkeztu beharko dituzte hiru abestiz osatutako CDak eta taldearen gaineko informazioa. Goiena multimedia enpresak eta Elgetako Espaloiak antolatu dute lehiaketa Gaztekutxak lagunduta, aurtengo udazkenerako.

hamaika... tabernak badauka bere bloga

 Debagoiena hamaika...taberna Bergarako Espoloian dago. Eskaintza zabala dute bai gosaltzeko, bazkaltzeko, edota afaltzeko ere. Gainera, Espoloiko komertzioen eta bertan egiten diren ekitaldien berri izango duzue blogean.

Rafa Uribarren: "Ez dago hegazti gripeagatik arduratu beharrik"

 Debagoiena Landa Garapeneko Gipuzkoako Diputatua GOITBko Debarri saioan egon da. Eta Gasteizko Zalburuako hezegunean aurkitutako hegazti gripe kasuagatik ez arduratzeko esan du.

LAB sindikatuak Elgeta eta Antzuolako bi enpresak egindako kaleratzeak salatu ditu

 Debagoiena Bergarako Talleres Antzuola eta Elgetako Alufer enpresek langile bana kaleratu dute. Elgetan bederatzi urtez lanpostu finkodun gizona. Eta Bergaran 36 urtez langile finkoa zen emakumea. Kaleratze hauek salatzeko kale bilkurak deitu ditu LABek Elgeta eta Antzuolan.

Konponbide demokratikorako bidean prozesu berria abian da

 Debagoiena Guztiok gara giltza lelopean ibarreko hainbat herritako Askatasunako kideek agerraldia egin dute asteon. Azken gertaeren aurrean kezka azaltzeaz gain, Askatasunak bultzatutako konponbide prozesuarendako berme demokratikoak definitzeko prozesua aztertu nahi dutela azaldu zuten.

Debarroko finalak, Domekan

 Debagoiena Aretxabaletako Iturrigorri piilotalekuan jokatuko dituzte Debarro Txapelketako finalak. Hamabi pilotari, sei bikote, bost herri ordezkatzen. Arrasatek lortu du ordezkaritza zabalena, kadete mailan eta seniorretan finalistak dituelako. Horrekin batera, Aretxabaletako, Antzuolako, Eskoriatzako eta Elgoibarko pilotariak izango dira domeka goizean Aretxabaletan.

Gipuzkoako garraio publikoa koordinatzeko elkartea sortu dute

 Debagoiena Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak Gipuzkoako garraio publikoa koordinatzeko batzordea osatu dute: Garraioaren Lurralde Agintaritza. Elkarte horren zeregina izango da garraio publikoak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak koordinatzea eta horien araberako plangintzak egitea. 300.000 euroko kapitala izango du eta horren %6a, 18.000 euro, Debagoieneko Mankomunitateak jarriko du.

Sharon Stonerrek diskoa aurkeztu du Bilbon

 Debagoiena Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute Hiru mila bira diskoa jendaurrean. Disko hori da Danbaka I. Debagoieneko Musika Lehiaketaren sariaren emaitza.

Datorren ikasturtean zazpi master gehiago eskainiko ditu MUk

 Debagoiena Eskaintza berri horrekin, guztira, lau doktoretza eta 25 master eta ikastaro eskainiko dituzte MUn 2006-2007 ikasturtean. Master eta ikastaro horietatik 18k titulazio propioa dute eta gainerako zazpiek ofiziala. Ingeniari, enpresa, hezkuntza eta ekonomiako titulazioak dira, eta goi mailako hezkuntza sistema europarraren printzipioak jarraitzen dituzte guztiek.

Zilarrezko Q-a eman diote Fagor Etxetresnei

 Debagoiena Lortutako kalitate eta kudeaketa mailari esker Euskalit fundazioak Zilarrezko Q-a eman dio Fagor Etxetresnak enpresari. Saria Basaurin jaso zuten Fagorreko ordezkariek atzo, uztailaren 5ean.

Suradesa hiri birgaitze enpresak 20 urte bete ditu

 Debagoiena Ekitaldia egin dute gaur Arrasateko Monterron kultura etxean, 20 urteotan Debagoienean egindako lanak erakutsi eta etorkizunerako asmoak azaltzeko.

Urbieta, Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Bergaran duzue Urbieta Zeramikak eta Bainuak komertzioa. Bertan, bainugelarako eta sukalderako zeramika eta osagarriak dituzue.

Etxetresnen Renove planak harrera ona izan du EAEn

 Debagoiena Ia bi aste igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko Renove Plana indarrean jarri zutenetik, eta harrera ona izaten ari da momentuz. Etxetresna elektriko zaharrak berritzeko eta bakoitzeko 75 euro aurrezteko aukera eskaintzen du planak.

Nasmastarraren apunteak: Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Asel Luzarraga izeneko gaztea da komunitateko blogari berria. Besteak beste, musikaz, literaturaz, software libreaz, gizarteaz, eta bidaiez arituko da blogean. "Hausnarketa zirikatzaileak" egingo ditu.

Elkargik bulegoa zabaldu du Bergaran

 Debagoiena Debagoieneko enpresa ertain eta txikiei emango dio zerbitzua. Enpresa horiei finantziazioa lortzen lagunduko dio bulego horrek. Ibarrean, 225 enpresa dira Elkargiko kide.

Zubillagako hiltegia: Mankomunitateak dio gauzak ondo egin direla

 Debagoiena Mankomunitateak gaur erantzun dio Hiltegia Bizirik plataformak asteazkenean egindako prentsaurrekoari. Han esandakoak gezurrak direla dio Hiltegi Batzordeko presidente Victoriano Gallastegik.

Gelma: saio berezia GOITBko "Behazulon"

 Debagoiena "Behazulo" saioan izango da Juan Inazio Galdos, Bergarako Udaleko Hirigintza abokatua eta Zegamako alkatea. Gelmari buruzko saio berezia 21:15ean izango duzue ikusgai GOITBn. Bestalde, Ines Aldairen adierazpenak ere jaso ditugu. Azken orduko albiste bat ere jaso dugu: asteartean, ekainak 27, EBk salaketa jarriko du.

G2ko espedizioaren berri, blogean

 Debagoiena Dagoeneko Islamabadetik irten eta mendi alderako bidean dira Iban Silbar (Arrasate), Josu Juan Llodio (Arrasate), Mikel Sasian (Aretxabaleta), Andoni Ormazabal (Urretxu) eta Oier Plazaola (Urretxu). Islamabadetik idatzi dituzte, mendi aldera egin aurretik, azken bizipenak.

Hiltegiaren kudeaketa falta salatu du Hiltegia Bizirik plataformak

 Debagoiena Asteburuan 100 bat bururen okela galtzea hiltegiaren ardura faltagatik gertatu dela salatu dute prentsa aurrean. Hiltegiko gerente German Berezibar kargutik kentzea eskatu dute. Victoriano Gallastegi hiltegiko batzordearen presidenteak gezurtatu egin ditu Hiltegia Bizirik plataformaren salaketak.