Euskararen alde korrika Shanghain

 Debagoiena

Euskararen alde korrika Shanghain

Aurreko astean Pekinen egin zuten Korrikaren berri eman genizuen. Zapatuan Shanghain egin zuen Korrika 20 bat euskaldunez osatutako talde batek. Eragozpenak eragozpen, Korrikaren berri izan zuten shangaitarrek ere. Jokin Laspiur arrasatearra dago Shanghain eta bera izan zen korrika egin zutenetako bat. Arrasate Irratian egon dira berarekin.

Asteburuko ekitaldien agenda

 Debagoiena

Asteburuko ekitaldien agenda

Asteburuko agenda proposamena bete-betea datorkigu. Hona hemen kontzertu, antzerki edota bestelako kultura ekitaldien hitzorduak.

Guardiako farmazien berri poltsikoko telefonoan

 Debagoiena

Guardiako farmazien berri poltsikoko telefonoan

Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak eta Batura eta Bluexare enpresek elkarlanean zerbitzu berria abiarazi dute: poltsikoko telefonoaren bitartez Gipuzkoa osoko guardiako farmazien berri zehatza jasotzeko aukera eskaintzen dute, hain zuzen ere.

Aste Santuko irteera operaziorako neurriak hartu ditu Herrizaingo Sailak

 Debagoiena Irteera operazioa gaur, ostirala, hasiko da, 15:00etan, eta apirilaren 5ean amaituko da, ordu berean. Itzulera operazioa apirilaren 9an izango da, 15:00etatik 22:00etara. Egun horietan zehar, Ertzaintzak zainketa lanak areagotuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan.

Debagoienean 52 etxebizitza daude Bizigune programan sartuta

 Debagoiena

Debagoienean 52 etxebizitza daude Bizigune programan sartuta

Bizigune, etxebizitza hutsen programaren inguruko autobus tematikoa, herriz herri dabil ekimen honi buruzko informazio zehatza eskaintzen. "Hutsik duzun etxea bizitzaz bete" horixe da Bizigune programaren autobusak herriz herri zabaldu nahi duen mezua.

Pekinera ere iritsi da Korrika

 Debagoiena

Pekinera ere iritsi da Korrika

Pekinen bizi diren bi euskaldun dira argazkian daudenak Pekineko koadrila batekin. Jesus Amezaga bilbotarra da eta Fagor kooperatibako langilea. Igor Arrieta, berriz, margolari hondarribitarra da. Korrika Pekinera zapatuan, martxoaren 24an iritsi zen. Pekineko herritarrek ere hartu zuten parte Korrikan.

Familiak behar dituzte ume sahararrak udan etxean hartzeko

 Debagoiena Sahararen aldeko Nubi elkarteak batzar informatiboa egin du. Tindoufeko kanpalekuetan bizi diren ume sahararrak etxean hartzeko familiak behar dituzte. Agurne Juldain arduradunak adierazi du, oraingoz, guraso gutxik eman duela izena Arrasaten, Oñatin eta Eskoriatzan: "Eskoriatzan, hiruk eman dute; Arrasaten, bik, eta Oñatin, bakarrak baino ez".

Gipuzkoan beteta ez dagoen urtegi bakarra da Urkulukoa

 Debagoiena

Gipuzkoan beteta ez dagoen urtegi bakarra da Urkulukoa

Urkuluko urtegiaren ur maila %84koa da. Bertara Kurtzebarri maldako urak, Ugaztegi ingurukoak eta Bolibartik datozenak heltzen dira. Adituen arabera, uraren mailak gora egingo du udaberrian.

Korrikako amaiera ekitaldirako autobusak

 Debagoiena AEKk, Debagoienetik irtengo den autobusa antolatu du igandean, apirilaren 1ean, Korrika amaierako jaira, Iruñara joateko. Hona hemen xehetasunak:

Topaguneak 10. urtemugako ospakizunak aurkeztu ditu

 Debagoiena Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak hamar urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko ekitaldiak aurkeztu zituen federazioak egin berri duen batzar nagusian.

Korrika 15, argazkiak

 Debagoiena

Korrika 15, argazkiak

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Ibarretik pasa ostean, Iruñera doa Korrika

 Debagoiena

Ibarretik pasa ostean, Iruñera doa Korrika

Ostiralean, martxoaren 23an, Gatzagatik sartu zen Korrika Debagoienean: handik Eskoriatzara Aretxabaletara, gero Arrasatera eta Oñatira joan zen. Domekan, martxoak 25ean, Deskargatik sartu zen berriro Korrika gurean; Antzuolatik Bergarara eta gero Elgetara igo zen. Korrikako saio berezia, bihar, martxoak 27, asteartea, 21:45ean izango duzue ikusgai Goiena Telebistan.

Korrika iritsi da gurera

 Debagoiena

Korrika iritsi da gurera

Egubakoitz gauean Gatzagatik sartu zen Korrikaren 15. aldia gurean; Oñatira arteko tartea egin zuen eta domeka goizaldean, 06:30ean sartuko da berriro Debagoienean

Gurera bidean da Korrika, eta gauerdian iritsiko da

 Debagoiena

Gurera bidean da Korrika, eta gauerdian iritsiko da

Hasi da Korrikaren 15. aldia. Atzo, eguena, ekin zion ibilbideari euskararen aldeko lekukoak, Karrantzan (Bizkaia). Ibilbidean birritan pasatuko da Debagoienetik. Gaur, egubakoitza, iritsiko da lehenengo aldiz. Leintz Gatzagara 23:35ean sartuko dira lasterkariak eta Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñati zeharkatu ondoren, Legazpi aldera jarraituko du. Domekan berriro itzuliko da euskararen lekukoa Debagoienera; 06:35ean sartuko da gurean, Deskargatik. Egun horretan lekukoa pasatuko da Antzuola, Bergara eta Elgetatik.

Mundumira jaialdia Aretxabaletan ospatuko da

 Debagoiena

Mundumira jaialdia Aretxabaletan ospatuko da

Ekainaren 1ean, 2an eta 3an izango da Mundumira. Festa horren bitartez, munduko bost kontinenteetan zehar bidaiatzeko aukera izango dugu.

Mendate guztiak zabalik daude

 Debagoiena

Mendate guztiak zabalik daude

Kurtzetan ez da katerik behar eta, beraz, ibarreko mendate guztietatik pasa daiteke. Hala ere, kontuz gidatzea gomendatzen dute, elur ugari dago-eta errepide bazterretan. Iragarpenaren arabera, tenperaturek behera egingo dute gauean eta izotza egingo du.

Elur mailak gora egingo du datozen orduetan

 Debagoiena

Elur mailak gora egingo du datozen orduetan

Azken ordua (19:10): Leintz Gatzaga mendatea itxita dago. Kateak behar dituzte ibilgailu guztiek Kurtzetan. Gainerako mendateak zabalik daude, baina kontuz gidatu behar da. Goizean errepideetan izan diren arazo gehienak konpontze bidean dira. Elur mailak gora egingo du datozen orduetan, baina izotza izango da seguruenik bihar goizeko arazoa.

'Zorionak: ama izango zara' liburua aurkeztu dute

 Debagoiena Haurdun dauden emakumeentzako euskara hutsezko material didaktikoa argitaratu du Debagoieneko Mankomunitateak. Proiektuaren helburua euskara familia bidez transmititzea da. Guztira 1.500 ale argitaratuko dituzte. Lehenengo Debagoieneko emaginek haurdunei emango dizkiete, eta aurrerantzean Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara hedatuko da.

Arazo ugari sortarazi ditu elurteak

 Debagoiena

Arazo ugari sortarazi ditu elurteak

Azken ordua (15:23): Zabaldu dute Deskargako mendatea autoendako, baina oso kontuz pasatzeko abisua egin dute Ertzaintzatik. Guztiz itxita daude Leintz Gatzaga eta Udana. Autoek kateak behar dituzte Kurtzeta eta Elgetan. Kanpanzar eta Arlaban zabalik daude, baina kontuz gidatu behar da.

Kurtzetan kateak behar dira; gainontzeko mendateetan kontuz gidatu

 Debagoiena Azken ordua (17:45): Zabalik daude ibarreko mendate eta errepide guztiak, baina Kurtzetatik pasatzeko kateak behar dituzte ibilgailuek. Iragarpenaren arabera, okerrera egingo du eguraldiak arratsaldean eta gauean. Kontuz, beraz, autoa hartu behar baduzue. Herrizaingo sailak autoan kateak eramatea gomendatzen du, errepideen egoera une batetik bestera alda baitaiteke.