Ingurumen fiskalarengana joko du Aralarrek AP-1 autobidearengatik

 Debagoiena

Ingurumen fiskalarengana joko du Aralarrek AP-1 autobidearengatik

Aralarrek ingurumen fiskalarengana joko du AP-1en eraikuntzan delitu ekologikorik egon den edo ez ikertu dezan eskatuz. Zarimutz errekan eta Mekolalde-Landa bide gorrian irregulartasunak salatu ditu.

Sinadurengatik eskerrak eman zuen ezker abertzaleak hainbat herritan

 Debagoiena

Sinadurengatik eskerrak eman zuen ezker abertzaleak hainbat herritan

Hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko herritarrek eman dituzten sinadurak eskertzeko eta "prozesu demokratikoaren alde egiteko" eskatzeko, elkarretaratzea egin zuten zapatuan Arrasateko, Bergarako eta Aretxabaletako Abertzale Sozialisten Batasuneko taldeek.

Arrasate-Oñati lasterketarako izenematea zabalik dago

 Debagoiena

Arrasate-Oñati lasterketarako izenematea zabalik dago

Datorren maiatzaren 12an, arratsaldeko 18:30ean Arrasateko Garibai pasealekuan emango zaio hasiera XXV. Arrasate-Oñati lasterketari. Aurtengo leloa 'Jantzi kirola' euskaraz izango da. Umeek ere parte hartu ahalko dute lasterketa berezi baten.

Lagun Arok 25. urteurrena ospatuko du gaur, iaz arlo guztietan hazi ondoren

 Debagoiena

Lagun Arok 25. urteurrena ospatuko du gaur, iaz arlo guztietan hazi ondoren

Lagun Arok, MCCko aseguru entitateak, "emaitza historikoekin" itxi zuen 2006ko ekitaldia: 162,51 milioi euro fakturatu zituen –2005ean baino %2,09 gehiago–; 23,67 milioi euroko zerga aurreko mozkina izan zuen –2005ekoa: %15,09– eta 320.000 bezero inguru lortu zituen Estatuan. Enpresaren sarrera finantzario gordinak 20,35 milioira iritsi ziren urte amaieran.

Asteburuko agenda

 Debagoiena

Asteburuko agenda

Musika, antzerkia eta erakusketak dira asteburu honetako , apirilak 20tik 22ra bitarteko, proposamenak. Udaberri giroa eta kultura uztartu nahi dituenak beraz, badu non aukeratu.

Orain errazagoa da Goiena.net-en parte hartzea

 Debagoiena Albisteei iruzkinak gehitzea edota eztabaidetan parte hartzea errazagoa da orain. Izan ere, e-posta bidez zure parte hartzea konfirmatzeko aukera izango duzu. Horretarako noski, zure e-posta jarri beharko duzu.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan egitasmoa: izen-emate epea zabalik

 Debagoiena Maiatzaren 2ra arte egongo da epea zabalik. Helburua da uztaila eta urria artean Amerika, Afrika zein Asian lankidetza programetan parte hartuko duten 100 gazte hautatzea. Hirugarren munduarekiko lankidetza programetan parte hartzeko nahia duten 20-30 urte arteko gazteei zuzenduta dago egitasmoa.

Ahozko ondarea jasotzeko artxiboa

 Debagoiena

Ahozko ondarea jasotzeko artxiboa

Eskoriatza, Aretxabaleta eta Leintz Gatzagako udalek ahozko ondarea jasotzeko artxiboa sortu dute. 2004an jarri zen martxan proiektua eta dagoeneko 1.000 pasarte inguru daude sarean.

Kilometroetako logotipoen erakusketa

 Debagoiena

Kilometroetako logotipoen erakusketa

Kilometroetako logotipo guztien erakusketa irekiko da eguen honetan, apirilak 19, Bergarako Aroztegi aretoan. Jesus Erguin Kilometroak jaia asmatu zuena izango da inaugurazio ekitaldian eta berbaldia eskainiko du.

Lete Toldoak-ek bloga du Goiena.net-en

 Debagoiena

Lete Toldoak-ek bloga du Goiena.net-en

Lete Toldoak, olanen merkatuan erreferentzia dira. Izan ere, 50 urtetako esperientzia dute. Olanen diseinua, ekoizpena eta muntaia-prozesuan egiten dute lan. Ehunaren alorrean urtetan garatutako ezagutza dute.

Euskara ikasten, bideokonferentzia erabilita

 Debagoiena Azaroa ezkero, hamabostean behin Asier Irizar euskara irakasleak hitzordua izaten du Ainhoa Azarloza eta Amaia Belokirekin, teknikariak biak Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselan. Eskola presentzialak bideokonferentzia bidez egiten dituzte, Asier Eskoriatzan dagoela, HUHEZI fakultatean, eta beste biak Bruselan.

Erroldako datuak ikusteko azken eguna da gaur, astelehena

 Debagoiena Udaletako, Erkidegoko eta Foru Aldundiko hauteskundeetan, maiatzaren 27an, bozkatzeko eskubidea duten herritarrek gaur, astelehena, dute euren datuak erroldan ondo dauden egiaztatzeko azken aukera; izan ere, gaur bukatzen da horretarako epea. Etzi, eguaztena, alderdi politikoek edo hautes zerrendek euren burua aurkezteko epea irekiko da.

Aste Santuan turista asko izan da gure bailaran

 Debagoiena Bailarako turismo bulegoek oso balorazio positiboa egin dute Aste Santuan etorri diren turista kopuruaren inguruan. Gipuzkoa eta Bizkaikoak dira Debagoiena bisitatu dute gehienak baina Balentzia, Katalunia eta Balear Uharteetatik ere etorri da jendea.

Errolda zerrendak kontsultatzeko deia egin dute

 Debagoiena Hauteskundetarako erroldaren zerrenda berriak jaso dituzte Debagoieneko udaletxeetan. Hala, herritarrei jakinarazi diete komeni dela erroldako datuak ondo dauden egiaztatzea.

Ezker Abertzalea hasi da herri plataformak eratu ahal izateko sinadurak batzen

 Debagoiena Arrasaten eta Bergaran hilaren 10ean ekin zioten sinadurak biltzeari; Eskoriatzan hilaren 16an eta 17an egingo dute; eta Oñatiko eta Leintz Gatzagako udaletxeetan ekimen horren inguruko informaziorik ez dutela adierazi ziguten eurekin harremanetan jarri ginenean.

Eli Galdos Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Oñatiko alkate ohia hil da, bihotzekoak jota

 Debagoiena Eli Galdos Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Oñatiko alkate izandakoa hil da mendira egun-pasa zihoala bihotzekoak jota. 73 urte zituen.

Hauteskundeetarako deialdi ofiziala dagoeneko egin dute

 Debagoiena Martitzenean, apirilaren 3an, egin ziren ofizial Batzar Nagusietarako eta udal hauteskundeetarako deialdiak. Horrela, dagoeneko martxan jarri dute hauteskunde prozesuaren "makineria".

Ibarreko txokoak ezagutzeko aukera Aste Santuan

 Debagoiena

Ibarreko txokoak ezagutzeko aukera Aste Santuan

Debagoieneko turismo bulegoek eta museoek ordutegi berezia antolatu dute Aste Santuko jaiegunetarako, eta herriak gertu daude dagoeneko bisitariak hartzeko. Hala, bost informazio eta bisita gune izango dira: Eskoriatzan, Ibarraundi museoa; Leintz Gatzagan, gatz museoa eta Labidea denda; Bergaran, turismo bulegoa; eta Oñatin, turismo bulegoa eta Arantzazuko informazio gunea, Mankomunitatearena. Guztiak egongo dira zabalik jaiegunetan –apirilaren 5a, 6a, 8a, 9a eta 15a–, eta herri horietan guztietan izango da bisita gidatuak egiteko aukera.

AHT: Eskoriatza, Aramaio eta Arrasate arteko lanak esleitu ditu Sustapen Ministerioak

 Debagoiena Trenbide Azpiegituren administratzaileak ebatzi du zeinek egingo dituen Eskoriatza-Aramaio eta Aramaio-Arrasate tarteen lanak. 138,8 milioi euroko aurrekontua izango dute lanok.

Korrika Txinan

 Debagoiena

»» Ikusi argazki guztiak (8)