Greba deialdiari eusten diote hiri hondakinak batzeko langileek, "aurrerapausoak eman diren arren"

  Ingurumena  Debagoiena

Greba deialdiari eusten diote hiri hondakinak batzeko langileek, "aurrerapausoak eman diren arren"

"Aurrerapausoak eman" arren, Debagoienean hiri hondakinak batzen dituen enpresako langileen batzarrak erabaki du "mobilizazioekin aurrera" jarraitzea. Batzar bat egin dute gaur hiru aldeek: langileen ordezkariak, Debagoieneko Mankomunitatea eta zerbitzua kudeatzen duen enpresa, UTE Debagoiena-Enviser.

Kamerak, mozorroak, umore ona, eta akzioa!

  Kultura  Debagoiena  Eskoriatza

Kamerak, mozorroak, umore ona, eta akzioa!

Eskoriatzan egingo den Ti-tau! Umorezko Film Laburren Lehiaketa indarberrituta dator aurten. Urriaren 28an izango da, eta, aurreko edizioetan ez bezala, helduen sailaz gain, 12 eta 16 urte artekoei zuzendutako gazteen saila ere izango da.

Kataluniari begira

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Katalandarren eta euskaldunen historia parekoak dira gai askotan. Pirineotako “bakea” Faisaien irlan izenpetua. Felipe IV Espainiakoaren eta Luis XIV Frantziakoren erabakiz Katalunia betiko erdibituta. El Pertus eta La Jonkeraren artean betirako mugak bi erregeren graziaz. Le Pertus kale bateko espaloi bat Frantziar estatua, bestea Espainiarra. Urte asko pasa arren itxi gabeko zauriak. Canigo harroa. Verdaguerrek […]

Goiena Telebista ikusteko arazorik ez

  Gizartea  Debagoiena

Goiena Telebista ikusteko arazorik ez

Goiena telebistako LTD seinalearen hedapenean matxura bat izan zen eta arazoak izan dira hainbat herritan, bereziki Oñatin ondo ikusteko. Arazo horiek dagoeneko konponduta daude.

Kataluniari babesa adierazteko, elkarretaratzeak antolatzeko deialdia egin du Ascatasunera taldeak

  Gizartea  Arrasate  Bergara  Debagoiena

Kataluniari babesa adierazteko, elkarretaratzeak antolatzeko deialdia egin du Ascatasunera taldeak

Kataluniaren errepublika aldarrikapenari babesa adierazteko, gaur herriz herri 19:00tan elkarretaratzeak antolatzeko deia egin du Ascatasunera taldeak. Arrasaten 19:30ean elkartuko dira. Kataluniako independentzia prozesuarekin elkartasunez bildutako herritar taldea da Ascatasunera.

Juanjo Alvarez: "Estatuarekin adostutako erreferendum baten alde egingo nuke, hortik, nazioarteko legaltasuna errespetatuz, pausuak emateko"

  Politika  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Bergarako osoko bilkuren aretoa jendez lepo bete zen atzo Goienagusik antolatuta Juanjo Alvarez juristak eta Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedradunak eman zuen hitzaldirako. Europaren etorkizuna eta 'brexit'-aren negoziazioak izenburupean eman zuen hitzaldia Alvarezek, eta Goienak Kataluniaren egoeraz ere galdetu zion.

Jasone Mendizabal: "Euskaltzaleondako erronka da '11 egun euskaraz' ekimena"

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Euskalgintzako 120 eragile inguru elkartu ziren zapatuan EHUren Donostiako Barriola gunean, Euskarak 365 egun dinamikaren barruan datorren urtean egingo den 11 egun euskaraz ekimenari buruzko lan mintegian parte hartzeko. Euskaltzaleen Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalek azaldu du ekimenaren muina.

Kirol azterketa medikua gaindituta, eguenean egin dezake debuta Justin Satchell-ek

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Harmailatik saioan aurreratu moduan, Justin Satchell Ointxe!-ko azken fitxaketak arazo barik gainditu zuen domeka eguerdian Athlonen egindako kirol azterketa medikua. Zuri-moreek eguenean, hilak 12, jokatuko dute Valladoliden kontra (18:30, Iturripe), eta Miamikoa debuta egiteko moduan dago.

Estatuko enpresak eraldatze digitalaren hasierako faseetan daude oraindik

  Teknologia  Debagoiena

Estatuko enpresak eraldatze digitalaren hasierako faseetan daude oraindik

Enpresen heldutasun digitalaren indizea aurkeztu du Íncipy e Inesdi-k. Eraldaketa digitalean, bataz besteko emaitza 3,7ko izan da -hamarretik-. Horretaz gain, estatuko enpresen %76a oraindik transformazio digitalaren oinarrizko edo hasierako fasean dago.

Zazkel taldearen 'Afera ustela' kantuaren bideoklipa

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Hauek izan dira aste honetako saioan izan diren eskariak: Zazkel taldearen Afera ustela; U2 taldearen You are the best thing about me; Fito & Fitipaldis-en Entre dos mares; Deus ez taldearen Bi arima; eta Macacoren Toc, toc. Disfrutatu!

Elkartasun doinuak Greziaraino hel daitezen

  Kultura  Bergara  Debagoiena

Elkartasun doinuak Greziaraino hel daitezen

Bergarako Orkestra Sinfonikoak Pasabide seguru baten eskubidea, giza eskubidea kontzertua emango du hilaren 28an. Errefuxiatuen inguruan kontzientziak piztea du xede, eta musikaren bitartez integrazioa lantzen duen elkarte bati lagunduko diote.

Eibar – Deportivo norgehiagoka ikusteko sarrerak lortu

  Kirola  Debagoiena

Eibar – Deportivo norgehiagoka ikusteko sarrerak lortu

Urriaren 15ean, 12:00etan, Eibar eta Deportivo taldeek jokatuko duten partidurako bina sarrera bikoitz ditugu. Animatu eta parte hartu zozketan!

Iraileko sarien irabazleak!

  Goiena Kluba  Debagoiena

Iraileko sarien irabazleak!

Hauek dira iraileko sarien irabazleak. Zorionak denoi!

'11 egun euskaraz' ekimena landu dute euskalgintzako eragileek

  Euskara  Debagoiena

'11 egun euskaraz' ekimena landu dute euskalgintzako eragileek

Euskarak 365 egun dinamikaren barruan dagoen ekimenak euskaltzaleak aktibatzea du helburu, egunerokoan euskarazko hizkuntza praktikak areagotu eta hizkuntza ohituretan eragiteko.

Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena irteera egingo da bihar

  Ingurumena  Debagoiena  Oñati

Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena irteera egingo da bihar

J. M. Barandiaranen oinatzei jarraiki Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena irteera egingo da bihar, urriak 8. 08:30ean Arantzazuko Parketxetik abiatuko dira. Zailtasun ertaineko ibilbidea izango da (joan eta etorrian 13 km inguru eginez eta 450 metroko desnibelarekin) edonori zuzendua eta 4-5 ordu inguruko iraupena izango duena.

Tolosako final-laurdenetako saioa

  Goiena Kluba  Debagoiena

Tolosako final-laurdenetako saioa

Bertsozale elkarteari esker, Tolosako final-laurdenetako bertso saiorako sarrerak ditugu. Bertso saioa, Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da urriaren 14an, 17:00etan. Animatu eta parte hartu!

Euriak hainbat istripu eragin ditu, Oñatin eta AP-1 autobidean besteak beste

  Gizartea  Debagoiena  Oñati

Euriak hainbat istripu eragin ditu, Oñatin eta AP-1 autobidean besteak beste

Hainbat istripu izan dira arratsaldeko lehen orduetan. Oñatin, Elorregitik Zubillagara bidean bata, 14:55 inguruan eta zauritu bat eraman dute ospitalera. Larriena, baina, AP-1 autobidean gertatu da 15:20ean, Soraluzen. Bi kamioik egin dute talka eta errepidea erabat itxita dago.

Atzegirekin esperientziak partekatzen

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Adimen urritasuna duten pertsonen Gipuzkoako elkarteak, Atzegik, Foru Aldundiarekin batera, Atzegi Xperience izeneko sentsibilizazio sistema aurkeztu du.

Debagoiendarrak bikain Galdakaon Open Euskadin

  Kirola  Antzuola  Debagoiena  Elgeta

Debagoiendarrak bikain Galdakaon Open Euskadin

Pasa den domekan, Euskadiko BTT jaitsieran lehiatu ziren hainbat debagoiendar, Galdakaon. Txomin de Vega elgetarrak lehenengo postua lortu zuen Master 30 kategorian. Honetaz gain, Antzuolako Unai Larreak (Junior mailan) eta Jon Fernandezek (kadete mailan) bigarren postua eskuratu zuten. Master 40 kategorian bestalde, hirugarren postuan geratu zen Manuel Castro.

"Iaz, uste baino jende gehiago etorri zen"

  Kirola  Bergara  Debagoiena

"Iaz, uste baino jende gehiago etorri zen"

Domekan egingo dute Osintxuko II. Mendi Lasterketa; iazko ibilbide bera izango da, auzotik birritan pasako den hamar kilometroko zirkuitu maldatsua: "Garai bateko gurdi-bideetan begira ibili gara, baina oso zikin daude denak", adierazi du Markel Fernandez antolatzaileak.