30 talde eta bakarlarik eman dute izena Danbaka lehiaketan

Hogei taldek hartuko dute parte musika lehiaketan, eta urriaren 6an jakinaraziko dute zeintzuk diren hautatuak.

Amaitu da Danbaka musika lehiaketan izena emateko epea, eta 30 taldek eta bakarlarik eman dute izena. Dena den, epaimahaiak hautatu beharko ditu orain egitasmoaren bosgarren edizio honetan parte hartuko duten hemeretzi taldeak. Hogeigarrena publikoak aukeratuko du, Danbaka.eus webgunean.

Izena eman duten taldeen mu- sika estiloei dagokienez, askotarikoak izango dira, hala nola punka, rock-and-rolla, metala eta elektronika lantzen dituzten musikariak arituko dira oholtzan.

Irailaren 30era arte, ordea, ez da jakingo zeintzuk diren epai- mahaiak hautatutako musikariak, eta, gainera, publikoak urriaren 5era arte edukiko du hogeigarrena hautatzeko aukera. Beraz, hurrengo egunean jakinaraziko dira talde guztiak.

Urriaren 14an izango da lehen emanaldia, Bergarako Seminarixoa aretoan. Guztira, sei saio izango dira, finala barne.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.