'Zarramarra' ikuskizunerako sarrerak eskuratu ditzakete Goienakideek

Bihar, ostirala, gaueko 22:30ean Santa Ana aretoan egingo den saiorako sarrerak eskuragarri daude. Udalaren webgunearen bidez eskuratzen duten herritarrek 5€ ordaindu beharko dute; Goienakideek, aldiz, muxutruk eskuratu ahal izango dituzte goienakide@goiena.eus helbidera idatzita.

'Zarramarra' late-night saioaren bigarren denboraldiari emango zaio hasiera bihar, ostirala. Iker Plazaolaren gidaritzapean, eta Goienarekin elkarlanean, Jabi 'Sound'-ekin eta Arantzazu Ibarrondorekin hasitako bideari segida emango diote oñatiarrek; bigarren sasoi honetako lehen gonbidatuak Arantxa Moñux, Ane Aseginolaza, Xabier Alkiza eta Iker Bengoetxea izango dira, Nobitari, Doraemoni, Lufiri eta Euskalteleko publizitateari ahotsa jartzen dieten bikoiztaileak, hain zuzen.

Gaueko 22:30ean hasiko da ikuskizuna, eta aurreko bi emanaldietan bezala, Santa Ana aretoa izango duten aterpe umoregileek.

Goienakideak, muxutruk

5€ko prezioan udalaren webgunean sarrerak eskuragai dauden arren, Goienakideek ikuskizuna bertatik bertara ikusteko abantaila izango dute. goienakide@goiena.eus helbidera idatzita, muxutruk eskuratu ahal izango ditu kide bakoitzak bi gonbidapen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.