Xubane Garai, Olatz Gabilondo eta Garazi Estevez, Laboral Kutxarekin, maila gorenean

Mireia Bikuña 2021ko urr. 27a, 18:44
Xubane Garai, Olatz Gabilondo eta Garazi Estevez.

Lehenengo biek bigarren urtea beteko dute tropelean, eta hirugarrenak, bergararrak, debuta egingo du Jon Lazkanok zuzentzen duen taldean.  Guztira, hamahiru ziklista izango ditu Euskadi Fundazioaren emakumezkoen taldeak. Hurrengo denboraldian, UCI kontinental mailako tropelean egongo dira, bigarren urtez jarraian. Bestalde, Ainhize Barrainkua aretxabaletarrak, ziklismoa lagatzea erabaki du.

Laboral Kutxak jakitera eman du 2021-22 denboraldirako ziklisten zerrenda. Zazpi txirrindularik errepikatu egiten dute; hona hemen horiek: Usoa Ostolaza, Irantzu Beloki, Tania Calvo, Elena Cuenca, Idoia Eraso, eta Xubane Garai eta Garazi Estevez aretxabaletarrak.

Beste seiak, berriak dira: Olatz Gabilondo bergararra, Mireia Arriazu, Yurani Blanco, Ariana Gilabert, Sandra Gutiérrez eta Amaia Lartitegi.

Aldiz, lauk erabaki dute ziklismoa lagatzea: Uxue Albizuak, Nekane Gomezek, Eukene Larrartek eta Ainhize Barrainkua aretxabaletarrak. 

Iazko ilusioarekin

Euskadi Fundazioaren babesarekin, Laboral Kutxako ziklistak mundu mailako txirrindulari onenekin lehiatuko dira. "Laboral Kutxa taldeak euskal emakumeen tropelaren erreferentzia izateko aldeko apustuari eusten dio, eta nazioarte mailako lasterketa garrantzitsuenetan egongo gara", dio taldeko zuzendari Jon Lazkanok.  "Ilusio eta motibazio berberarekin, ziklista horiekin, lanean jarraitzearen aldeko apustua egiten dugu, progresioa dutela eta izango dutela uste dugulako", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak