Bularreko minbizia ikustarazteko eguna da gaur

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko urr. 19a, 12:54

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, urriak 19. Horren harira, Katxalin elkartekoek agerraldia egin zuten egubakoitzean, Bergaran, udal ordezkariekin batera.

Katxalin elkarteko kideek zein Udaleko ordezkariek adierazi zuten "ezinbestekoa" dela gaurkoa bezalako egun bat egitea, gaitza ikustarazteko. Eta haiekin izan ziren Royde S.Coop. enpresako kideak ere, Katxalin elkartearen babesle gisa, eta lazo arrosa jarri zuten udaletxeko balkoian.

Hala, gaurko egunaren harira egingo dituzten ekintzetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak eta aste osoan zehar balkoiak edota terrazak arrosez apaintzeko deia egin du Katxalin elkarteak.

Mahai informatiboak zapatuan

Zapatuan, urriaren 23an, mahai informatiboak jarriko dituzte Bergarako lau puntutan eta diru bilketa ere egingo dute, gaitzaren ikerketan diharduen Biodonostia enpresara bideratzeko. 

Bestalde, martxa solidarioa ere egingo dute, zazpigarrenez, urriaren 31n, Donostian, 11:00etan Alderdi Ederretik abiatuta. Urriaren 29ra arte eman daiteke izena eta kamisetak erosteko aukera ere egongo da, Arrasateko Eroski hipermerkatuan. 

Azkenik, Katxalin elkartekoek azaldu dute edozeini laguntzeko prest daudela, esaterako, gorro eta ileordeekin, Bego eta Marije ile-apaindegian.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak