Pentsiodunen elkarretaratzea Europako Parlamentuaren aurrean, hainbat arrasatearrekin

Jon Irizar Aranguren 2021ko ira. 28a, 17:53
Pentsiodunek Bruselan egindako elkarretaratzeko une bat.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) eta Coordinadora Estatal por la Defensa del Sistema Público de Pensiones elkarteek elkarretaratzea egin dute Bruselan, Europako Parlamentuaren egoitzaren aurrean; tartean izan dira, besteak beste, Arrasateko hainbat pentsiodun ere. Oinarrizko eskubide gisa, pentsio publikoak, bidezkoak eta nahikoak bermatzea aldarrikatu dute.

''Europar Batasunaren oinarrizko eskubide gisa, pentsio publikoak, bidezkoak eta nahikoak bermatzea gure belaunaldiari eta etorkizunekoei, bizi-baldintza duinak eta autonomoak lortzeko''. Hori izan da, hain zuzen, Europako Parlamentuko talde politikoei igorritako gutunean Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) eta Coordinadora Estatal por la Defensa del Sistema Público de Pensiones elkarteek egindako lehen eskaria.

''Finantza-sektoreak kontrolatzen dituen pentsio-plan pribatuen onurarako pentsio-sistema publikoen prestazioak murrizten ari diren Europako zein estatuko estrategiak gaitzesteko'' deitu dute elkarretaratzea Bruselan. Eta han izan dira, espainiar estatuko beste hainbat pentsiodun plataformetako eta mugimenduetako ordezkarirekin batera, Arrasateko hainbat kide ere.

Sei eskari egoera iraultzeko

Aipatutako eskari nagusiarekin batera, Europako herrien pentsio-sistema publikoa bermatzea, Europako Gutun Sozialaren galdagarritasuna indartzea, edota Pentsio Pribatuen Europako Planak (PPEP) sustatzen dituen arauak indargabetzea dira, besteak beste, egindako eskariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak