MUk badaki noren kontra jokatuko duen igoera fasea, eta noiz

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 10a, 17:52
Ezkerretik hasita Martin Buesa, Andoni Arantzabal, Martxel Balanzategi eta Andoni Atxa, plazan egindako agerraldian.

Ostegunetik zapatura bitartean Zilarrezko LEB mailan jokatzeko eskubidea ematen duten bost plazetako baten alde borrokatuko da Mondragon Unibertsitatea. Asteburuko emaitzen ondoren argitu dute ze hiru talde izango dituen aurrean: Globalcaja Quintanar, DM Group Mollet eta Alginet. Ostegunean izango dute lehenengo partidua (10:30) Quintanarren kontra.

Zilarrezko LEB mailara sailkatzeko multzoko onena izan beharko da MU, edo bestela, multzo guztien artean bigarren sailkatu onena izan. Hala, oraingo asteburuan argitu dute zeintzuk izango diren multzoan. Aurreko astetik jakinekoa zen Mondragon Unibertsitatea eta Globalcaja Quintanar sailkatuta zeudela. Asteburuan, berriz, Molletek, Kataluniako Konferentziako txapeldun bezala, eta Alginetek, Levanteko Konferentziako hirugarren bezala, sailkatzea lortu dute eta arrasatearren kontrarioak izango dira. Halaxe geratu da igoera fasea gaurko zozketa eta gero:

Ordutegiak:

  • Osteguna, 10:30: BQ Quintanar-MU
  • Ostirala, 10:30: MU-Alginet
  • Zapatua, 13:00: Mollet-MU
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak