Abian da auzo, herri eta hirietako natura ezagutu eta izendatzeko ekimena

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 4a, 11:20

Guraso.eus-ek eta Txatxilipurdi-k KaleNatura ekimena abiarazi dute auzo, herri eta hiri barruko biodibertsitatearen garrantzia aldarrikatzeko asmotan. "Etxe inguruetan dauden landare basatiak ezagutu nahi ditugu, kale bazterrean, paretetako arrakaletan, etxe azpiko lorategian, auzoko parkean eta abar, eta horiek izendatzera gonbidatzen zaituztegu", azaldu dute.

Hala, ingurune urbanoetako landareak ezagutarazteko dinamika abiatu nahi dutela adierazi dute, esperientziara haurrak, nerabeak, gazteak, helduak zein aiton-amonak gonbidatuz. "Ekimen txiki honekin, haurrek zein helduek gure ingurunean garai honetan aurkitu dezakegun landarediari arreta jartzea, identifikatzea, izendatzea eta jolastea proposatu nahi dugu".

Parte hartzeko bidea honakoa da: Auzo, herri edo hirietako kaleetan aurkitutako landaredia identifikatu, klariona edo paper batekin izendatu, argazkia atera eta partekatu, Whatsapp eta Telegram sareen bitartez 688 80 78 79 zenbakian edota txatxilipurdi@txatxilipurdi.eus helbidera bidalita. "Argazkiarekin batera parte-hartzailearen izen-abizen eta telefono zenbakia bidali beharko da, eta nahi izanez gero landarearen kokalekua, modu honetara beste batzuk ere kokaleku horretara hurbiltzeko aukera izango dute".

Maiatzaren 31ra arte jasoko dituzte argazkiak eta ondoren, parte-hartzaile guztien artean Txatxilipurdiko produktuen lote bat zozketatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak