Gaurtik Gipuzkoako mendietako larreetara eroan daitezke abelburuak

Mirari Altube Arrese 2021ko mai. 1a, 10:10

Tradizioari eutsiz maiatzaren 1arekin batera zabaldu dituzte Gipuzkoako eskualde ezberdinetako mendietako larreak, 22 guztira; eta horien artean dago Oñatiko Aloña. 566 abeltzainek 42.200 abelburu igoko dituzte larreetara Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin.

Abelburuak honakoak izango dira: 35.891 ardi, 2.967 behi, 2.890 zaldi edo behor, eta 452 ahuntz. Zabalduko diren larreen artean, ostera, honako hauek daude besteak beste: Ataungo Marumendi, Oñatiko Aloña, Mutiloako Aizpuru, Aralar, Errenteriako Añarbe, Azpeitiko Izarraitz eta, Lezo, Pasaia eta Hondarribiko Jaizkibel mendiak.

Abeltzainen garrantzia azpimarratzen duen aitortza era birtualean egin dute iaz bezala Foru Aldundiak eta ganaduzaleek, eta artzainek konpromisoa hartu dute Gipuzkoako mendietako larreen kudeaketa egokia egiteko eta haien zainketarekin jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak