Zuntz optikoa eskatu dute alde zaharreko bizilagunek

Xabier Urtzelai 2021ko api. 16a, 21:46
Alde zaharreko bizilagunak, gaur Arrasateko plazan.

Zuntza2021 taldeak deituta elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean herriko plazan, eta alde zaharreko bizilagunak bertaratu dira, zuntz optikoaren gaineko iritzia ematera.

Alde zaharreko bizilagunak, eta bertan negozioak dituztenak batu dira gaur iluntzean Arrasateko plazan. Alde zaharrean epe laburrean –irailean– Internetarekin izango duten arazoaren dela-eta egin dute elkarretaratzea, eta plazaren erdian jarri duten kartoizko kaxan herritarren iritziak batu gura izan dituzte Zuntz optikoa behar dugu: kontatu zure esperientzia leloa izan duen ekimenean: "Gaurko honetan, alde zaharreko bizilagunak gonbidatzen zaituztegu zuen esperientzia eta beharrak adieraztera, horretarako ekarri ditugun orrietan. Zuntza2021 lantaldeak konpromisoa hartzen du bildutako bizipen, lekukotasun nahiz eskaerak Udalari helarazteko".

Herritarren iritzia jaso dute

"Beharrezkoa da zuntza jartzeko negoziaketetan parte hartzen ari diren alde guztiei gogoraraztea gai hau konpontzen ez den bitartean, Arrasateko milaka herritar dabiltzala lan egin eta ikasi ezinik, gaur egungo teknologiak sortutako premiak asetuko dituen konektagarritasun egoki barik. Arazo honi lehentasunez eman behar zaio konponbidea, eta zure ekarpena erabat lagungarria izango zaitu", zioen esku orriak, eta horren gainean bizilagunek euren esperientzia eta beharrak kontatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak