Biharko ere abisu horia, haize-bolada handiengatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 20a, 16:53
Zuhaitza Kanpanzar eta Elgeta arteko GI-2639 errepidean erreil bat oztopatzen.

Iragarri moduan goizean zakartzen joan da hego-haizea eta iragarrita zegoen 100 km/h-ko abiadurarik erregistratu ez bada ere sumatu da aldaketa. AEMET-ek Elgetan duen estazio meteorologikoak 58 km/h-ko haize boladak neurtu ditu 15:00etan.

Gaur haize bolada handiak izan dira Elgetan, eta bihar ere indarrean izango da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezarritako abisu horia, 09:00etatik 21:00etara.

AEMET-ek Elgetan duen estazio meteorologikoak 44 km/h-ko haize boladak neurtu ditu 09:00ak eta 10:00ak artean. 12:00ak eta 16:00ak artean ere zakar jo du. 15:00etan 58 km/h-ko haize boladak izan dira.

Bihar ere indarrean sartuko da haize-arriskuagatik abisu horia, 09:00etatik 21:00etara. Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Haizeguneak ez diren lekuetan 80 km/h-ko abiadura har dezakete, batez ere mendebaldeko lekuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak