Irudi eta soinu ikuskizun ederra Urkulu gainean, eta ez ziren suzko erruberak

Julen Iriondo 2020ko aza. 7a, 14:02

Atzo arratsaldean izugarrizko hegazti soinuak zetozen Urkulu parean zerutik; dozenaka kurrilo arrunt ziren, negu atarian iparraldetik hegoalderako bidaian. Denbora luzez ibili ziren hegan batera eta bestera, zarata batean, hego haize gogorrarekin, haren kontrako borrokan bezala.

Azkenean, Urkulun bertan hartu dute gauean atseden, eta gaur goizean berriz ere aireratu dira. Denbora batez atzo arratsaldean bezala urtegi gainean batera eta bestera ibili ostean, eguerdi bueltan egin dute alde, Orkatzategi ostetik, Aitzgainen eta Ugastegin barrena, Araba aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak