Zalbidarko zabortegia amildu zela bederatzi hilabete betetzen direnean elkarretaratzea deitu dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko aza. 4a, 08:45
Erantzukizunak eskatuz irailean Elgetako plazan egindako elkarretaratzea.

Barikurako, azaroak 6, deitu du protesta ekitaldia Zaldibar Argitu plataformak. 19:00etan elkarretaratzea egingo dute plazan, eta ondoren gaur egungo egoeraren irakurketaren berri emango dute.

Azaroan beteko dira bederatzi hilabete Zaldibarko zabortegia amildu zela eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian hartu zituenetik. Langileak, osasuna, erantzukizunak lelopean elkarretaratzea deitu du Zaldibar Argitu plataformak barikurako, hilak 9. Herriko plazan egin dute hitzordua, 19:00etarako.

"Joaquin eta Alberto oroituko ditugu, Joaquin zabortegitik lehenbailehen ateratzea exijituko dugu, Eitzagarrei elkartasuna adieraziko diegu, erantzukizunak argitzea eskatuko dugu eta hondakinen kudeaketa eredua aldatzea eskatuko dugu", aurreratu dute Zaldibar Argitu plataformatik.  "Zatoz zu ere! Argitu dezagun iluna", amaitu dute.

Elkarretaratzearen ostean egungo egoeraren inguruko irakurketa egingo dutela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak