Gipuzkoako foru ogasunak 20 milioi euroko saldo positiboarekin itxi du errenta kanpaina

Jone Olabarria 2020ko ira. 18a, 15:19

Guztira, 284 milioi euro itzuli ditu Gipuzkoako foru erakundeak, eta beste 304 milioi euro jaso; saldoa, beraz, positiboa da 20 milioi eurotan.

Pasa den uztailean amaitu zen 2019ko Errenta kanpaina eta  Ogasun eta Finantzetako foru diputatua den Jabier Larrañagak gaur jakinarazi duenez emaitza “oso onekin” itxi du foru ogasunak kanpaina: "2019 urtea oso ona izan zen ekonomiaren ikuspegitik, eta hori gero Errenta kanpainan islatu da. Askotan esan ohi dugun bezala, ekonomia indartsu eta osasuntsua izatea funtsezkoa da gure ongizate maila finantzatzeko beharrezkoa den zerga bilketa bermatzeko".

Zifrei dagokionez, Ogasunak 284,4 milioi euro itzuli eta 304,6 milioi euro jaso ditu kanpaina honetan. Saldoa, honela, 20,2 milioi euro positiboa da, aurreko urtekoa baino 37 milioi gehiago. Guztira 384.027 aitorpen aurkeztu dira, pasa den urteko kanpainan baino 1.061 gehiago.

Euskarri telematikoekin

Pandemiaren eta konfinamenduaren testuinguruan kanpaina aurrera eramatea “sekulako erronka” izan dela azaldu du, baina pozik agertu da emaitzarekin: "Gipuzkoako foru Ogasunaren garapen teknologikoa, ia egun batetik bestera tresna eta euskarri telematikoak herritarren eskura jartzeko gai izan da".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak