Kirol Argazkien Lehiaketa abiatu dute Bergarako Udalak eta Arizondo elkarteak

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 22a, 12:36
Lehen saria jaso zuen Jose Agustin Gurrutxagaren lana.

XXX. edizioa da aurtengoa, eta azaroaren 11ra arte egongo da parte hartzeko aukera. Lehiaketa amaitu ostean, lanak ikusgai izango dira Aroztegi aretoan, azaroaren 20tik abenduaren 6ra arte.

XXX. Kirol Argazkien Lehiaketa abiatu dute elkarlanean Bergarako Udalak eta Aroztegi argazkizale elkarteak. EAEn bizi den direnek parte hartu ahalko dute, eta kirol ekintzak oinarri dituzten argazkiak aurkeztu beharko dituzte –zuri-beltzean edo koloretan–, azaroaren 11 baino lehen. 

Guztira, lau sari banatuko dituzte: irabazlearentzat 210 euro eta trofeoa, bigarrenarentzat 180 euro eta trofeoa, hirugarrenarentzat 150 euro eta trofeoa eta herriko onenarentzat 120 euro eta trofeoa. Sari banaketaren ostean, argazkiak ikusgai jarriko dituzte Aroztegi aretoan, azaroaren 20tik abenduaren 6ra bitartean. 

Bestetik, lehiaketak Argizaiola txapelketarako sailkatzeko aukera ere ematen duela azaldu dute antolatzaileek.

Lanak entregatzeko, udaletxera

40x50 zentimetroko kartulinatan aurkeztu behar dira argazkiak eta bi aukera daude: udaletxera zuzenean eramatea edo postaz bidaltzea (Bergarako Udala / Agorrosin Kirol gunea (argazki lehiaketa) / Boni Laskurain 21 / 20.570 Bergara).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak