Lur jausia izan da Andraitzeko lepotik Zegamara bitartean

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 13a, 18:42

Lur jausi gertatu da Itzuriaga ingurutik Zegamarantz dagoen lehengo apeadero aldera. Goitik behera eraman du Zegama-Aizkorri mendi maratoiko 35. eta 36. kilometro tartea. Mendi lasterketako antolatzaile eta basozain Alberto Aierberen esanetan "handia" izan da lur jausia.

Egubakoitzean ikusi zuen Alberto Aierbek lur jausia eta berehala parte eman: "Leku urtsua da hori oso, erosionatzen egongo zen lehendik eta eztanda egin du orain. Handia da lur jausia, bai. Ostegunean gertatuko zen eta ostiralean oraindik mugimendua sentitu zitekeen".

Aierbek azaldu duen moduan Itzuriaga inguruan izan da, Andraitzeko lepotik Zegama aldera, eta Y baten kontrako itxura du egindako bideak, "kanalaren parean zabaldu egiten da". Gaineratu du Zegama-Aizkorri mendi maratoiko 35. eta 36. kilometro tartea aurretik eraman duela lur jausiak. "Aurten ez da lasterketarik egingo, urtebete gelditzen da oraindik hurrengorako. Badagoela denbora esan daiteke, baina lur asko erori da eta horrek denbora asko beharko du asentatzen. Ikusiko dugu ze eragin izan dezakeen mendi maratoiko ohiko ibilbidean", gaineratu du.

(Argazkiak eta bideoa: Alberto Aierbe).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak